2012/09/25

Panel bat San Mamesen…

by blosarcos

“Berdin kostatzen da Zuazoren babesle nagusia izatea edo San Mamesen publizitate panel bat jartzea. Eta hala ere, bigarrenari ematen diote lehentasuna enpresek. Ulertezina da”. Imanol Magro Berriako kazetariarenak dira adierazpenak. Babeslerik gabe dago Zuazo, Barakaldoko eskubaloi taldea, nahiz eta emakumezkoen ohorezko mailan egon. Soilik instituzio publikoetatik jasotzen du dirua. Eta San Mamesen, berriz, panelak publizitatez beteta egoten dira beti. Irakurtzen jarraitu

2012/09/20

Leviatan kontrolaezina?

by bastermaster

Duela pare bat egun, unibertsitateko klase batean pentsamenduaren historiaren berrikuspen bat egiten ari ginen. Gaur egungo estatu politikoaren oinarriak ezartzeko eman diren pausuak ikusteko autore honekin paratu ginen: Thomas Hobbes politikari eta filosofo ingelesarekin, hain zuzen. Askori ezaguna egingo zaio haren esaldi famatu hura, “gizakia gizakiarentzat otso” dioen esaldia. Izan ere, gizakiaren ikuspegi ezkor honetatik abiatuta justifikatzen du autoreak gizakia estatu baten baitan biltzera daraman joera.

Hobbes-en ustez, estatuaren sorreraren funtsa geure buruarengandik babestera garamatzan ahalegina da, eta horretarako, subirano baten baitan biltzen dira estatu hori osatzen duten indibiduo guztien indarrak. Honela sortzen da leviatana, herrialde bateko biztanle guztien borondatea zentralizatuz babesa eta segurtasunaren truke. Eta honela, estatu politikoaren sorrera pertsona kopuru batek bere bozka edo onarpena subirano bati ematen dionean gertatzen da. Oso gainetik azaldu ditudan ideia hauek 1651ean izan ziren idatziak, baina, uste dut gaur egungo egoerarekin paralelismo bat egiteko baliagarriak izan daitezkeela. Izan ere, Hobbes-en gizakiaren alderdi ezkorrarekin bat ez etorri arren, bai uste dudala Leviatanaren irudia gaur egungo estatuarekin pareka daitekeela, neurri batean bada ere.      Irakurtzen jarraitu

2012/08/07

Sinestarazi dizkiguten 12 gezur eta hori baino ez direnak

by maitenat

Kultura erdi-egi eta mitoz josia dago. Betidanik egitzat jo ditugun gezurrak egon badira ere, hauetako asko kate-mezuen ondorioz nagusitu dira: izan ere, gehienok oso fidagarritzat hartzen ez baditugu ere, irakurri dugun hori askotan gure burmuinean bueltaka geratzen da, sarritan sinistu egiten dugularik. Iruzur hauetako batzuk gezurtatzera gatoz. Hona hemen askok egitzat hartu ditugun eta errealitatetik urrun dauden 12 mito. Ziur bat baino gehiago harrituta geratuko dela.

Irakurtzen jarraitu

2012/07/28

Gojira – L ‘Enfant Sauvage (kritika)

by mikelyarza


Mundu osoan zehar arituak dira euren kantak zabaltzen, jada metal musikako jaialdi handienetarako kontuan harturiko taldea, aurreko diskarekin METALLICAren biran parte hartzeko aukera ere izan zuten… eta Baionakoak dira. GOJIRAk “L ‘Enfant Sauvage”, bere estudioko bosgarren lana kaleratu berri du, gurean Heletako EH Zuzeneanen entzuteko aukera izan eta egun Estatu Batuetan zehar aurkezten ari direna. Death metala abiapuntu hartuta, euren 15 urteko ibilbidean zehar uztartu dituzten musika esperimental, perkusio erritmo komplexu eta ahots urratu nahiz garbien bitartez, euren izaera propioa eraiki dute, entzun eta berehala iparraldekoen musika dela ohartarazten diguna. Irakurtzen jarraitu

2012/07/17

Bankienstein: Banku zonbia

by Carlos Aizpurua

Hasieran, 5.000 milioi. Ondoren, 9.000 milioi. Gutxira, 19.000 milioi. Eta azkenik, 25.000 milioi eurotara iritsi dira Bankiaren beharrak. Espainiako hirugarren bankua denak, arrisku sariak bere gaitz kronikoa kutsatu balio bezala, bere beharrak denbora gutxian biderkatu zituen. Galtzetako poltsikoetan zuloak izaten direnean,  konturatzerako, bertan zegoen diru guztia galdu dela ikusi eta tonto aurpegia izaten dugu. Bankiaren kasua ez da oso desberdina. Gobernuak ez zion behar adinako arreta jarri hasiera batean, eta jakina, diruak poltsikotik erortzen jarraitu zuen egunak pasa ahala. “Bankiari dagokionez, gauzak ezin okerrago egin dira” hauek izan ziren Mario Draghiren, Europako Banku Zentraleko presidentiearen, hitzak.

Baina zer pasa da Bankiarekin? Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak: , , , , , ,
2012/07/15

Parapetasonik 2.0

by Irakutrezin

Metalaren inguruan, nazioartean hainbat musika festibal egiten dira: Sonisphere eta MetalFest esaterako, Ipar Euskal Herrian ere badugu Heletan urtero egiten den Euskal Herria Zuzenean jaialdi indartsua eta Lasarte-Orian berriz, Parapetasonik egiten da; aurten bigarrenez egin den metal eta rock´n´roll jaialdia.

2010ean Parapetasonik-en lehen edizioa egin eta 2011ko lehortearen ostean, larunbatean burutu zuten bigarren edizioa herriko metal-zale gazteek antolatuta.
Guztira, herriko zein inguruko zortzi talde aritu ziren Parapetoko oholtza gainean ahots urratuz eta gitarra kolpe sendoez ikusleak dantzan eta kantuan jartzen.

Kontzertu sorta polita
Zortzi kontzertu ikusteko aukera izan zen larunbatean, BeHatxeRoja eta Bloody Brotherhood donostialdeatik, Black Irakurtzen jarraitu

2012/07/13

Nahi gabeko isurketak izaten ditut…

by Irakutrezin

Iepa! 21 urteko mutil bat naiz eta orain arte izan ditudan erlazio guztietan isurketak izaten ditut bikotearekin nagoen bitartean (inongo harreman sexualik egon gabe). Nahiko lotsa ematen dit kontu honek, eta inoiz ez diet bikoteei esan. Normala al da? Zergatik da? Zer egin daiteke arazoa konpontzeko?

Kaixo! Beno, mezu hau irakurri eta, informazioa falta zaidala sentitzen dut. Ondo ulertzen badut, neskekin egonda, isuria gertatzen zaizu… Eta esaten duzunagatik gainera, kontakturik gabe. Ondo ulertu al dut?. Jantzita zaudenean ere bai?, ala biluzik zaudenean soilik?, Zure bikotekidearekin egote hutsagatik gertatzen bazaizu, hau da, kontaktu fisikorik gabe, burura etortzen zaidan galdera da momentu horietan nola zauden: lasai, urduri, ezinegonarekin, sexu-gogoz, asebeteta…

Irakurtzen jarraitu

2012/07/05

Higgsen bosoiak ezer gutxi dauka “jainkozko”

by Carlos Aizpurua

Atzo 21. mendeko lehen aurkikuntza zientifikoa lortu zen CERNean. Higgsen bosoia, 40 urtez  zientzialarien buruhaustea izandakoa, badirudi (%99,9999991ko probabilitatearekin) aurkitu dutela. Izan ere, duela 48 urte Peter Higgs fisikariak imajinatutako partikula, milaka ordu, beste hainbat zientzialari eta kontaezinak diren diru inbertsioen ondoren, existitzen dela esan dezakegu. Peter Higgs berak negar egin zuen berria entzundakoan.

Hala ere, Higgsen bosoia beste izen batez ere ezagutzen da: “jainkoaren partikula”. Zientzialari guztiei belarrietan min egiten dien terminoa da hau, heresia bat. Zergatik?

Modelo Estandarra deritzona planteatu zenean, bertan agertzen ziren elementu guztiak azaltzen joan ziren pixkanaka. Bazegoen bat, hala ere, bereziki iheskorra zena: Higgsen bosoia. Hori zela eta, Leon Lederman zientzialariak liburu bat idatzi zuen elementu honen berezitasunak azaltzeko. Liburuaren izena: Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak: , , , , , , ,
2012/07/04

Hirusta Kolektiboaren ikastaroa

by Irakutrezin

Hirusta Kolektiboak tailer berezi bat prestatu du uztailaren 14 eta 15erako. Asteburu horretan tantraren bisioa nola landu erakutsiko dizute. Hau da, zure gorputza martxan jartzeko argibideak eman, zure barrura bidaia egin eta haratago heldu zaitezen. Zure barne izatearekin konektatzen lagunduko dizute, barnean daramazun jainko edo jainkosarekin harremanetan jartzeko. Horretarako teknika ezberdinak erabiliko dituzte: arnasketa tantrikoa, masajeak, gogoeta aktiboak, mantrak… Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak: , ,