Udaberriarekin batera modak dakarrena (eta gaurkoan, mutilen txanda)

egilea: XuakuParru

Kutremailea: Jokin Ayerregaray

Gizonezkoei erraz jarri digute udaberri-udarako, jantzi zaitez aitona bezala, baina janzkera modernizatuz. Bilduma berrietako galtzak oso tradizionalak dira, bakeroak eta “chino”-ak. Bakeroak oso eramanerrazak dira, eta aspalditik dauzkagu gure janzkeran barneraturik, baino oraingo honetan patroi oso klasikoak dituzte, jostura kanpoaldetik, bajoa markaturik, gerri aldean estu… Baina forma klasiko hori modernizaturik dago, galtza bakeroak estu edo oso estuak (skinny) dira eta koloretsuak.

“Chino”-ak normalean zaharrek erabiltzen dituzten galtzak dira, oso tradizionalak. Normalean alkandorekin konbinatzen dira, baina oraingo honetan hori ez da horrela izango, bakeroak baino jantziagoak dira, baina modu askotara eraman daitezke. Hauek ere forma estua dute eta gerrialdean hasten dira. Denboraldi honetarako gizonezkoen galtzen azpi-aldea bildurik eramaten da(orkatilak erakutsiz) eta galtzak eror ez daitezen tiranteak ere modara jarri dira berriro. Galtza motzen kasuan ere bi estilo hauek dira nagusi.

Kamiseten kasuan, oso kolore bizietakoak dira, eta gehienak lepoalde zabalarekin (bai ondo irakurri duzu, gizonezkoen kamisetak eskotearekin). Oihal finekoak dira, basikoak direnak kolore alaiekin, beste batzuk sare moduko oihalekin (zulotxoz beteak daudenez azala ikus daiteke) edo bestela marradunak. Alkandoren kasuan, berriz, alkandora estanpatuak (filmetako “friki”-ek eramaten dituzten modukoak) edo alkandora bakeroak (galtza bakeroekin konbinatzea DEBEKATUA).

Zapatak ere oso klasikoak dira, zoru txuri eta oihalezko nautikoak edo larru-biratsuzko eta antezko mokasin eta botinak. Zapata hauek galtzerdi motzekin eramatea gomendatzen da, zuriak edo kolore bizietakoak (zapataren kolorea kontuan hartuz). Beroa egiten duenerako, urtaro honetan erromatar sandaliak eramaten dira.

Gizonezkoek armairuan beharrezkoak dituztenak 2011 udaberrirako:

  1. Chino galtza koloretsuak
  2. Kamiseta basiko bat (zuria edo beltza, konbinatzeko errazak dira)
  3. Zapata nautikoak
  4. Sandalia erromatarrak
  5. Tiranteak
  6. “Baseball” motako txaketa
  7. “Wayfarer” motako eguzkitako betaurrekoak
  8. Lastozko kapela
  9. Bakero estuak
  10. Linozko alkandora edo busa

Eta estilismoarekin asmatzeko, azken aholku batzuk:

  • Aldaka zabalak badituzu, hautatu “baggy” and  “skinny” motako galtzak. Estuak dira, baina ez dira oso markatuak ipurtaldean.
  • Ile asko badaukazu ez goratu galtza luzeen azpi-aldea, ez da oso itxuroso gelditzen eta.
  • Puskatu zapaten inguruko topikoa, jantzi zapata beltzak galtzerdi zuriekin.
  • Kontuz lepoalde zabaleko kamisetekin, ohituta gaudena baino gehiago erakusten dute eta .Tiranteak modara daude, baina kontuz, kupela markatzen dute eta galtzaren tiroa asko goratu (zona arriskutsua).
  • Oin oso zabalak badituzu ez erabili sandalia erromatarrak, bestela larruzko tirek asko estutuko dizute eta ez zara eroso egongo beraiekin.


Advertisements
Laburpen hitzak: , , , , , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s