Iruñeko gizartea, askatasunaren alde

by Irakutrezin

Kutremailea: Álvaro Garritz (kazetaria)

Gizarte honek oraindik gainditu gabeko kontraesan ugari ditu bere ariman. Badirudi oso aurreratuta dagoela, konplexuak ez dituela eta guztion eskubideen alde dagoela. Eta hala da pertsona askorentzat. Ezbeharrez, bestalde, oraindik hainbat erakunde daude pertsonen zalantzak eta aurreikuspegiak bultzatzen eta handitzen dituztenak. Nafarroako Unibertsitatea kasu.

Aurreko otsailaren 9an hezkuntza erakunde honek I Nazioarteko Genero Ideologiaren kongresua jarri zuen abian. Ekintza honetan, Opusek sortutako unibertsitateak hainbat ponente gonbidatu zituen honen ideiak eta iritziak jendeari helarazteko. Hiru egun sexu askearen aurka hitz egtiten. Hiru egun guztion maitasuna ezeztatzen eta Nafarroa Foru Komunitateko pertsona kontserbadoreenak biltzen. Adibide gisa, Nafarroako Unibertsitateko errektorea den Ángel Gómez Montorok aurkeztu zuen ekintza. Hau, normala. Baina zoritxarrez, baita Miguel Sanz, Nafarroako presidenteak, Yolanda Barcina, Iruñeko alkatesak eta Ana Pineda, Iruñeko Udaleko Merkataritza, Turismo eta Berdintasun Alorreko buruak parte hartu nahi izan zuten ere, beste behin UPN-ren intransijentzia eta eskuin zorrotzaren izaera erakutsiz. Kongresu honek sexofobia eta familia eredu tradizionalak bultzatu zituzten, baina honek ez du inor harrituko.

Iruñeko biztanleen erantzuna, ospatzeko modukoa

Hala ere, garrantzitsuena ez da batzar hoietan esan zuten guztia. Iruñeko bizilagun askok, hori gertatuko zela jakin eta gero, neurriak hartu zituzteela baizik, Euskal Herriko hiriburua hiri kontserbadoreena den fama hautsi nahian. Hau helburu, Iruñeko homosexual, bisexual eta transexual hainbat kolektibok Divergeneranitzak jardunaldiak antolatu zituzten, gizarte mugimendu harrigarri batean. Helburua kongresu honi aurre egitea izan zen, eta oihartzuna lortu zuen iniziatiba honek, hainbat komunikabideetan agertu baitzen. Kontzentrazioek, hizketaldiek, prentsa agerraldiek eta hainbat ekitaldik ehunka lagun batu zituzten xede berapean. Lumatza, Ilota, Ledo, Subeltz, Bilgune Feminista, Kattalingorri, Lamias, Pakoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Asamblea Libertaria, Emakume Internazionalistak, Sorginkale elkarteek, eta beste bizilagun askok planto egin zuten manifestu baten bidez: “UPNk eta Opus Deik I Congreso Internacional de Ideología de Género delakoaren bidez diskriminazioa eta ezberdintasuna berriro ere natural eta jatorrizko bihurtu nahi dituzte”, aipatu zuten. “Tradizioan ezarritako ideologia heterosexual eta sexistak bultzatuta, genero-rol zurrun eta dikotomiek markatuta, bikote polaritatearen oinarrituta: ongia eta gaizkia, gtizona eta emakumea, gorputza eta burua”. Honen kontra, postura irekiago bat aldarrikatu zuten eragileek.

Yolanda Barcina burua den alderdiari eta erakunde erligioso extremoa den Opus Deiri deialdi berezi bat egin zieten: “Zuon ideologia sexista eta les-gay-trans-bi-fobiko atzerakoiak zaabaltzeari utz iezaiozue eta bakean utz gaitzazue”, exijitu zuten. Manifestuan berean, erabakitzeko eskubidearen alde aldarrikatu zuten, sexualitate aske eta aurreiritzi gabeko sexualitatea bizitzeko ahalmena, transexualitatearen eta homosexualitatearen despatologizazioarekin batera.

Zarata alde batetik, isiltasun gordina bestetik


Jardunaldi hauen eragina Euskal Herriko bazter guztietara heldu zen. Hainbat Komunikabidek haien egunerokotasunean sartu zituzten ekintzak, hainbat berri eta iritzi artikulu publikatuz. Orokorrean antolatzaileak pozik daude jasotako babesarekin eta lortutako emaitzekin, baina oraindik garrantzitsuena egiteke dago: gizartearen kontzientziara heldu, eta errespetu gutxiko kongresu sexofobo hauek errepika ez daitezela. Ezbeharrez, gizarteak, eta Iruñeko biztanleok kasu, gure ordezkariak aukeratzen ditugu, eta Nafarroako Unibertsitateak antolatutako kongresu honen bezalako ekintza gehiago sortzen badituzte, pentsamolde aske eta zabala daukagunok nahikoa egin ez dugulako da. Oraingoz, kalean salatu eta pozez irabazi baino ezin dugu egin. Guk, iniziatiba sozial sartuta dauden eragileak bezala, beste mundu bat nahi dugu eraiki, mundu errespetagarri eta ireki bat, guztiok, bai homosexual, bisexual, transexual, beltz, txuri, hori edo edozein kolore eta tendentzia dugunok, beste bizimodu bat zabaldu nahi dugu lau haizeetara, eta hau Divergeneranitzak bezalako erantzunen bidez izango da posible.

Bestalde, Nafarroako goiko erakundeek, oraindik, ez dute erantzunik eman. Isiltasun gordina gorde dute. Baina honek ez gaitu inor harritzen. Beti gauza bera egin dute. UPNk Nafarroako Unibeertsitatea babestu, eta Opus Deiko alderdi estatalista bultzatzen du. Hala ere, guk ditugun onurak ez dira beraienak: elkarri laguntzeko gaitasuna, pozez bizitzeko askatasuna eta aske hazteko eskubidea, inoren libertadea bermatu eta inori zer duen ezo ez duen egin behar esan gabe. Iruindarrok ez dugu aholkurik nahi eta ez ditugu biderapenik behar. Agian, biderapen sakon bat behar dutenak Opus Deiko Nafarroako Unibertsitatea eta Unión del Pueblo Navarro alderdi españolista dira. Beharbada, bakarrik…


Advertisements

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s