NEGUA JOAN DA TA!

egilea: XuakuParru

Aski ezaguna egin den kantak dion bezala, negua joan da eta badator beroa, eguzkia, eguraldi ona, hondartza… Tenperaturen igotzearekin batera gure arropa kantitatea murrizten hasten da, geroz eta arropa gutxiago eta neguan baino askoz ere oihal finagoak.

Gaurkoan udako egun eguzkitsuetan aurten hondartzetan ikusiko ditugun tendentziei buruz arituko gara. Krotxea da tendentzia nagusietako bat, denda guztietan aurki dezakegu. Termino fashion eta punta-puntakoa dirudien arren, aspaldidanik gure artean dugun oihalgintza teknika bat dugu krotxea; gure amonek orratz pare bat eta aria erabiliz egiten duten puntu edota trikotaz eginiko jantziak dira.

Krotxea denboraldi honetan oso ari finekin eginda dago, zeta, lihoa, kotoizko aria… Honela oso oihal mehea geratzen da, zulotxoz beterikoa eta horrek egiten du jantzi hauek oso transpiragarriak izatea.

Konplexuz beteriko gizarte batean bizi gara, baina arraroa dirudien arren gure gorputzaren biluztasuna ikusgai uzten duten jantziak daude modan.

Mutilen kasuan ibizako looka gogoratzen duten brusa eta kamisetak aurki ditzakegu, aurrekoan komentatutako txino edo bakeroekin eramateko oso aproposak. Nesken kasuan, berriz, pontxo edo blusa itxurako jantziak dira, soineko modura eramangarriak.

­         Farfailak eta enkajea ere tendentzia dira emakumezkoetan. Oihal hauek kotxea baino gardenagoak dira horregatik gehienetan azpi oihala dute.

Udara honetako tendentziak jarraitzeko badakizue, zaindu gorputza, eguzkia hartu eta erabili barruko arropa erakusgarria, udara honetan gorputza inoiz baino gehiago erakutsiko dugu eta.

Zuen gorputza erakuste lotsa ematen badizue, beste kamiseta bat jarri azpitik eta listo. Badakizue moda janzten laguntzeko dago, baina garrantzitsuena bakoitzak bere estiloa izatea da.

 Izan zareten bezala, eta jantzi zuen gustura!

Kutremailea: Jokin Ayerregarai

Advertisements
Laburpen hitzak: , , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s