Sexu kontsultak – Preserbatiboarekin borrokan

egilea: Irakutrezin

Hementxe, gaurkoan, blogeko bigarren sexu kontsulta, Urnietako gazte batek bidalil zigun zalantzari erantzunez. Erantzuna, berriro ere, Hirusta Kolektiboko lagunen eskutik.

Ez ahaztu zure sexu kontsultak bidali ditzakezula irakutrezin@hotmail.com helbidera edo iruzkin bat idatzi diezagukezula blogean bertan zure galderarekin batera (nahi ezkero era anonimoan, helbide elektronikorik emateko beharrik gabe). Hementxe jasoko duzu erantzuna laster batean!

“Aupa:

Urnietako Unai naiz. 20-30 urte bitartekoa. 

4 urte luzez neskalaguna izan dut, eta hasiera batean preserbatiboa erabili arren, denborarekin ez erabiltzea erabaki genuen biok. Sexu harreman aldetik ez dut sekula arazorik izan, eta esan dezaket arlo horretan gure erlazioa ederki joan dela. Hala ere, erlazio hura amaitu egin zen.

Orain beste neska batekin nabil. Orain dela aste batzuk ezagutu dugu elkar, eta lehenengo sexu harremanak izaten hasi gara. Noski, koitoa egiteko preserbatiboa erabili behar izan dut, eta hor dator nere arazoa. Denbora askoan erabili gabe ibili naiz, eta orain arazoak ditut orgasmora heltzeko. Ez dakit egoera berriaren urduritasuna den, baina preserbatiboaren kontuari bueltak ematen ari naiz. Asko kostatzen zait egoera berrira ohitzea, eta beldur handia daukat ea ez naizen egoera berri honetara ohituko. Gainera, bikotea galdezka hasi zait ea ez ote den nire gustukoa……..ez dakit zer egin.”

___________________________________________

“historio hau patxaraz, maitasunez eta sinesmenarekin alda dezakete, batez ere elkar maite badute”

Uste dut mutil hau, bera, oso konszientea dela gertatzen zaionaz. Konturatzen da hainbat gauzetaz eta hau interesgarria da. Gai da ikusteko egoera berri baten aurrean dagoela eta, ziur aski, horrek baldintzatzen diola nahi duena lortzeko momentuan. Buruari buelta asko ematen dizkiola dio eta, ziur naiz horrek buruan sekulako eragina duela. Hau da, gauza batekin zenbat eta gehiago obsesionatu, gehiagora doa. Hori badakigu. Bikotea ere hasi omen da ea mutilaren gustokoa den ala ez plantetatzen. Niri hau bereziki garrantzitsua iruditzen zait. Igual egin du baina, hitz egin dezala neskarekin, lasai eta luze. Esan diezaiola horrek ez duela ezer ikustekorik berarekin, are gehiago, hainbeste gustatzen zaiola non, igual horrek eragiten dion, gaizki egitearen beldurra alegia.
Behar bada, kondoia beharrezkoa ez diren harremanak izatea komeni zaie. Hau da, koitorik gabeko harremanak: sexu orala (gaixotasunak ez badaude beraien artean), masturbazioak,…, hau da, mutil  hori orgasmora heltzeko neska horrekin baina, kasu honetan kondoirik gabe. Horrelako orgasmo batzuen ondoren, konfidantza ere areagotuko da eta, behar bada, kondoiarekin  koitoa egiteko momentuan, ez zaio hain zaila egingo orgasmora heltzea, ordurako orgasmo batzuk elkarrekin konpartitu dituztelako. Bururatzen beste gauza bat zera da: etxean ensaiatzea kondoia jarri eta bere burua masturbatu ea zer gertatzen den. Hau interesgarria da, bakarrik egiteko delako, inoren eta inolako egoeraren menpe egon gabe, bera bere buruarekin bakarrik, lasai, ziur, konfiatua…
Eta esan bezala, hitz egin dezatela eta desdramatizatzen saiatu daitezela, bestela okerrera joango da egoera eta ez du merezi, historio hau patxaraz, maitasunez eta sinesmenarekin alda dezaketelako, batez ere elkar maite badute.

___________________________________________

Hirusta Kolektiboak Tantra ikastaro bat antolatu du Uztailak 16-17rako. Donostian izango da, Centro psicopedagogico Bidean, Amaran, eta 120€ balio du. Interesatuta egon ezkero, jar zaitezte beraiekin harremanetan: hirustasex@clientes.euskaltel.es

Advertisements

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s