Oporrak gainean direla, zer hobe Trolley maleta bat soinean eramatea baino?

egilea: XuakuParru

Kutremailea: Jokin Ayerregaray

Beroa, eguzkia, hondartza.. udara hemen da eta disfrutatzen hasi behar dugu. Udararekin batera gure oporraldi eta bidaiak iristen dira, leku ezberdinetara joaten gara eguzki bila, berotik ihesi edota lurralde eta kultura ezberdinak ezagutzera.

Bidaiatzerakoan badaude zenbait gauza guztiz beharrezkoa, eta horietako bat maletak dira. Bidaiatzerakoan maletak gure trastu guztiak garraiatzeko erabiltzen ditugu eta ez diegu kasu gehiegi egiten, eramaten erosoak izatea eta ez haustea da garrantzizkoena.

Maletetan ere, batzuentzat gezurra dirudien arren, modak ere badaude. Trolley maletak dira guztien artean errege. Trolley maletak gurpildunak dira eta helduleku luzagarria dute, eramaten erosoak dira eta estilo eta prezio ugarietakoak topa ditzakegu.

Baina aurtengo udaran gehien ikusiko dugun maleta estiloa kutxa itxurakoak dira, aurreko mende hasieran artistek beraien jantziak gorde eta garraiatzeko erabiltzen zituzten horietakoak.

Materialaren arabera pisutsuak izan daitezken arren, oso erosoak dira gauzak txukun eta ondo garraiatzeko. Maleta hauek barrutik armairu modukoak dira, konpartimendu ezberdinak dituzte, eskegigailuak jartzeko barra edota tiraderak ere izaten dituzte askotan.

Barruko distribuzio honek gauza gehiago eramateko aukera eskaintzen digu, geroz eta txukunago jarriz gauzak espazioa hobe aprobetxa daitekela jakina da. Arropa plantxatuta eraman daiteke eta ximur bakar bat ere ez zaio aterako.

Batzuk estilo klasikoa mantentze dute, kirten bat dute maleta garraiatu ahal izateko, gerriko sistema baten bitartez ixten dira eta ez dute gurpilik. Gainera material oso pisutsuz eginik daude, normalean egur eta larruz. Beste batzuk berriz, maleta modernoak dira, baina antzinako kutxa hauetan inspiraturik sortuak daude, nahiz eta hobekuntza batzuk izan: gurpilak dituzte, helduleku luzagarriak, giltzarrapo edo klabe bidez ireki eta itxi ditzakegu eta material arinagoez eginak daude. 

Ez pentsa zaila denik estilo honetako kutxak topatzea, Inditex etxeak Zara denda katearen bitartez eskuragarri ditu kutxa itxurako trolley batzuk, arrakasta handia izan dutenak (hirugarren edizioa atera berria dute).

Jada oporretara zoaztenean ez duzue maleta begi berdinekin begiratuko. Udara hona izan eta prestatu karterak, beherapenak hemen dira eta!

Advertisements
Laburpen hitzak: , , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s