Errezeten txokoa – Arroz esnea 5 pausotan

egilea: ikerele

Iepa Irakutrezin-zaleok!

Gaurko errezeta honekin sail berri bati hasiera emango diogu. Basque Culinary Centereko ikasle den Iker Eleiceguik errezeta desberdinak irakatsiko dizkigu. 

Hasteko, zailtasun txikiko errezetak ekarriko dizkigu, baina pixkanaka-pixkanaka zailtasuna igotzen joango da. Ea ba zer moduzko arroz esnea ateratzen zaizuen!

___________________________________________________________________

Arroz esnea

Kutremailea: Iker Eleicegui

ARROZ ESNEA

>Osagaiak (4 pertsonentzat):

–       100 g arroz.

–       Esne litro bat.

–       Kanela adartxo bat.

–       120g azukre.

–       Limoi baten azalaren laurden bat.

>Beharrezko tresnak:

–       Kazola txiki bat.

–       Egurrezko koilara.

1) Hasi baino lehen, arroza, ur apur batekin garbituko dugu, honek duen gehiegizko almidoi kantitatea kentzeko, horrela, ez zaizkigu aleak itsatsiko. Ondoren, ondo lehortu, eta ontzi batean utziko dugu.

2) Lehenik eta behin, esnea berotzen jarriko dugu kanela adartxo eta limoi azalarekin batera, azken bi osagai hauen gustua hartu dezan esneak.

3) Irakiten hasten denean, arroza botako dugu, eta ordu laurden utziko dugu su baxuan. Egurrezko koilara batekin, bueltak emango dizkiogu arrozari, kazolan pegatu ez dadin.

4) Hamabost minutuak igaro ondoren, azukrea botako dugu eta beste bost edo zazpi minutu utziko dugu sutan. Garrantzitsua da momentu honetan nahasketa guztia ondo mugitzea, azukrea disolbatu dadin. Bost minutu igarotzean  oraindik esne gehiegi dagoela ikusten badugu, denbora gehiago utziko dugu sutan, arrozaren kalitatearen arabera, honek esne gehiago edo gutxiago xurgatzen baitu.

5) Azkenik, sutik kendu eta ontzi txikietara pasako dugu arroz esnea. Zapore gehiago emateko, kanela hautsa bota diezaiokegu gainetik. Tenperatura murrizten denean, hozkailuan sartuko dugu, eta nahi dugunean, eskura izango dugu postre goxo eta errez bat. ON EGIN!!!!

Advertisements
Laburpen hitzak: , , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s