Nora Izagirre // moda diseinatzailea

egilea: Irakutrezin

Nora Izagirre

1.Zergatik diseinatzaile? Familiakoren bat al duzu diseinatzaile?

Betidanik gustatu izan zait jantzien mundua, baita marraztea, imajinazioa… Gainera amak Lasarten kinkiladenda  zeukan Geltoki kalean eta bertan aritzen zen josteko makina zahar baten aurrean gure izeba Tia Pilar. Bere patroien aldizkariak ere askotan ikusten nituen.

2.Noiz eta nola hasi zinen?

Leioan Arte ederrak ikasten ari nintzela, azken urtean Erasmus beka eman zidaten Paris-a. Han hilabete batzuk pasa ondoren argi izan nuen bueltan moda ikasketak egin nahi nituela. Hurrengo kurtsoan Bartzelonako eskola ospetsu batean matrikulatu nintzen, orian arte…

3.Txikitatik gustatu al zaizu moda?

Lehen esan bezela, txikitatik asko gustatu izan zait, beti izan ditut ideiak oso argi eta detaile guztietan fijatu izan naiz.

4.Zein izan zen zure lehen diseinua?

Arte Ederrak ikasten ari nintzela hasi nintzen artelanak joskerarekin nahasten. Koadroetako lientzoak lorez bordatzen nituen, edota lan grafikoak josi, nire lehen poltsak egiten hasi nintzen… Hori dena josten tutik ere jakin gabe, baina asko gustatzen zitzaidanez…

Egun batean Tia Pilarrengana jo eta gona bat nola egin nezakeen galdetu nion. Berak lagundu zidan egunkari papera patroi genuela lehen biesean mozturiko gona egiten. Oso sinplea, baina ze ilusio eman zidan hura bukatu nuenean, izan ere, josteko makinak errespetu gehiegi ematen zidanez, eskuz josi bainuen puntara bakoitza.

5.Nolako da zure egunerokotasuna?

Goizean haurrak ikastolan utzi eta gero, normalean lanera joaten naiz nire estudiora. Momentu honetan adibidez udarako kolekzioa diseinatzen hasi naiz, ferietan eskatutako oihalak aukeratu, koloreak zehaztu, eta hori guztia erabakita dagoenean marrazteari ekin. Eguerdian Alain jaso eta bere loa aprobetxatuz beste saiotxo  bat egiten dut. Dudarik ez dago gure lanean edozein une dela inspiragarri. Askotan gauean esnatu eta buruz diseinatzeari ekiten diot…

6.Zertan inspiratzen zara tenporada bakoitzerako arropa egitean?

Denboraldiaren arabera, bidai bat izan daiteke, esperientzia bat, garai bat, estilo konkretu bat…

7.Zer arropa estilo da zure gogokoena? Eta jantzirik gustukoena?

Aspergarria ez dena, gauza asko konbinatzea gustoko dut, estiloak nahastu eta arriskatzea, hanka sartuko badut ere, ja, ja!

8.Zer behar du diseinatzaile batek arrakasta lortzeko?

Ideiak argi izan eta gogor lan egitea gustoko duen lan honetan. Eta batez ere, saltzaile on bat izan.

10.Famatuei dagokienez, zeinen estiloa duzu gogokoen? Gustuko dituzu Lady Gagaren modelitoak?

Ez nuke gustatu hitza erabiliko, probokatzaileak baizik.

LABUR-LABUR 

>Galtzak edo gona: galtzak

>Estanpatua edo lisoa: lisoa

 >Janzteko kolore bat: fuksia

>Takoiak edo plano: okasioaren arabera

>Lanerako abesti bat: Kings of Convenience- en edozein

>Herri bat: bizitzeko Usurbil, baina sarritan ateratzekotan!

>Pasarela bat: Paris

>Arropa denda bat: gurea, Donostian Getaria kalean, 23

>Uda/Udaberria ala udazkena/negua? biak, bata bukatzen denean bestea iristeko desiatzen egoten bainaiz

>Diseinatzaile bat zu ez zarena: Phoebe Philo

 >Modelo bat: Linda Evangelista

>Belarritako motzak edo luzeak: Motzak eta aroak

>Ikusten gaituzu zure modelo moduan? Saiatu ezkero akaso, nork daki!

Laburpen hitzak: , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s