Urte zaharrerako estilismoak mutilentzat

egilea: XuakuParru

Kutremailea: Jokin Ayerregaray

Abendua eta bere hotzak iritsi zaizkigu. Elurraren eta Gabonen zain gauden egun hauetan dendetako erakusleihoak dotoretu egiten zaizkigu. Esan bezala, Gabonak gainean daude eta aspaldi hasi zitzaizkigun kotiloietako sarrerekin bonbardatzen. Soineko motz, luze edota eskotedunak, lentejuelak, lumak, takoiak, ileko apaingarriak… neskentzako mila gauza dauzkagu hauek inoiz baino eder eta dotoreago senti daitezen, baina mutilak zer?

Mutilak ere gustuko dugu geure burua dotore ikustea, nahiz eta bakoitza bere estiloaren arabera jantzi. Merkatuak eskaintzen digun aukera murritzagoa da: galtza, alkandora, gorbata eta jakak.

Trajearen estetika oso protokolarioa da, serioa eta oso tradizionala, eta horrek normalean trajea eramateko orduan mugatu egiten gaitu. Gaurko posta horren inguruan doa, nola eraman trajea geure eremura, trajearen estetika pertsonalizatu.

Urte zaharrerako look bat aukeratzeko orduan gure irizpideak markatu behar ditugu. Irizpide nagusitzat erosotasuna izango da. Parranda eguna da, luze joko duen gau bat, beraz, garrantzizkoena gu gustura egotea da. Bigarren irizpidetzat estiloa markatuko dugu: formala,  informala edo look alternatibo bat! Estiloa erabakita arropa konbinatzea besterik ez da falta. Hemen dauzkazue trajea oinarritzat erabiliaz egin daitezken zenbait look:

1. LOOK FORMALA:

Look formalaLook honen oinarria praka eta amerikanaz osatutako trajea dugu. Traje klasikoa da, molde zuzena du, eta janzterakoan gure gorputzaren formari karratu forma ematen dio.

Alkandoraren kasuan, esmokin alkandora da. Alkandora hauek oso karakteristika zehatzak dituzte: eskumuturrak estuak dira eta mahuka-bikiak jartzeko prest egoten dira; lepo estua izaten dute, triangelu formako hegal txikietan bukatzen dena; bularraldea tolestura, parpaila etab.ekin landua izaten dute, pajaritarekin eramateko pentsatuak daudenez, bularraldea bistan dagoelako.

Zapaten kasuan, trajearekin beti jarri ohi diren zapata beltzak erabil ditzakegu, lokarridunak, zapata ingelesak, saloi estilokoak edota mokasinak.

Gure look formala modernizatzea ez da batere zaila. Hasteko, trajearen kolore klasikotik urrunduko gara, beltzari agur esaten. Argazkian traje urdin bat aukeratu dut, marrazo tonukoa. Alkandora, berriz, pajaritarik gabe jarri daiteke, lepoko solapa goraka utzita. Modu honetara look formal bat izan dezakegu, baina estilo zaharkiturik gabe.

2. LOOK INFORMALA:

Look informalaLook informal bat sortzea oso erraza da. Egin behar dugun bakarra, geure eguneroko estiloa jarraitu behar dugu, baina kasu honetan dotorezia puntu bat emanaz.

Argazkiko look-a oso sinplea da. Kasu honetan kolore beltzeko trajea erabili dut, baina molde gaurkotu batekin.

Galtzak “Skinny” moldekoak dira, estuak eta gorputzaren forma asko markatzen dutenak.  Alkandora klasiko txuri bat da. Amerikanaren kasuan, gorputzera taxutua da, eta molde asimetrikoarekin, eta lepo bikoitzekoa.

Alkandora txuria eta sinplea denez, oso xoxoa da. Horregatik fajin beltza (esmokina janztean oso ohikoa) eta tiranteak gehitu dizkiot.

Look-ari itxura informalagoa emateko, bota militarrak zapata klasikoen ordez jarri ditut, eta pastazko betaurrekoak.

3. LOOK ALTERNATIBOA:

look alternatiboaLook alternatibo bat sortzean irudimen asko behar dugu. Molde guztiekin puskatzea da helburua, beraz geroz eta ideia eroagoak, geroz eta look lortuagoa.

Galtza motzak erabiltzea ez da oso ohikoa trajearen kasuan, baina existitzen dira traje galtza motzak, beraz, zergatik ez erabili? Alkandoraz ahaztu egingo gara eta niki txuri bat erabiliko dugu, kasu honetan lepo zabalekoa. Txalekoa erabili dut, normalean trajearekin protokoloagatik jazten dena. Amerikana “Sport” estilokoa da, eskumuturretan eta lepoan ohial ezberdina erabiliz eginda dagoena.

Look-a oraindik eta ezberdinagoa egiteko, bota militarrak eta lastozko txapela beltz txiki bat gehitu diot.

__________________________________

Ikusten duzuen bezala, trajea modu askotara eraman daiteke, behar dugun bakarra, gogoa eta irudimena da!

Moda guztiontzat da, eta bakoitzak bere estiloa aurkitu behar du bertan!

Advertisements
Laburpen hitzak: , , , , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s