BiTxiTxOkOa – Zapatak emakumezkoentzat

egilea: XuakuParru

Kutremailea: Jokin Ayerregaray

Gaurkoan gure bitxitxokoan zapaten inguruan arituko naiz berriro ere, emakumezkoen zapatez bereziki. Zapata mota pila daude merkatuan, emakumeen kasuan are eta gehiago. Garai honetan emakumezkoek gehien erosten dituzten zapatak botak eta Takoidun zapatak dira. Botak hotzari aurre egiteko zapata aproposenetakoak dira, oina guztiz babesten dutelako. Takoiak emakumezkoaren gorputza gehien estilizatzen duten zapatak dira, alturan zentimetro batzuk gehitzeaz aparte, hankei itxura luze eta finagoa ematen diete eta ipurdiaren forma borobildu.

Bi mota ezberdin hauek nahasten dituzten zapatak modan jarri dira aurtengoan. Urtero, abenduan, bukatzen ari den urteari errepasoa eginez sari eta titulu asko entregatzen dira, eta gaur horietako baten inguruan hitz egingo dugu. Emakumezkoen zapata salduenak izango ditut hizpide.

Jeffrey Campbell diseinatzailearentzako izan da titulu hau. Orain dela 10 urte sortu zen Los Angelesen emakumezkoen zapaten inperio hau, Jeffry Campbell diseinatzailearen agindupean. Zapata pentsaezinak egiten dituzte, eta gehienak takoi izugarriekin.

Takoidun zapaten etxe honek, takoi izugarria, plataforma eta botak perfekziora konbinatzen dituen zapatak sortu zituzten duela urtebete. Lita zapatak dira eta kolore, tela mota eta estanpatu askotan aurki ditzakegu. 14cm-ko takoia dute eta 6,5 cm-ko plataforma. Egurrezko zola dute eta kalitate handiko oihalekin eginda daude (larrua, belusa, ilea, zetazko farfailak, tapizak…). Zapatak ez dira merkeak, 100€-tik gorako prezioak dituzte eta modelo garestienak 300€tik gora ordain daitezke; baina nahita ere, zaila da zapata hauek apurtzea.

Izarren artean berehala zabaldu ziren. Rihanna, Sara Carbonero, Shakira, Miley Cyrus, Katy Perry eta askoz gehiago dira zapata hauekin ikusi izan ditugunak. Baina seguruenik Lady Gagaren kasua izango da errezen gogoratuko duzuena. Askotan erabiltzen ditu Campbell-en zapatak, batez ere bideoklip eta kontzertuetarako. Bi adibide oso esanguratxu daude, Telephone kantako bideoklipean Estatu Batuetako banderarekin eginiko modeloa jantzi zuen, “Lita Stripes and Stars” modeloa. Judas kantarako eta baita Edge of Glory kantarako “Lita Spike Black” zapatak erabili zituen, metalezko pintxoekin.

Zapata garestiak dira, baina kalitate eta diseinu onekoak. Ez dago zertan beti burutik oinetara jantzi beharrik, oinetakoetatik hasita ere jantzi daiteke bat.

Advertisements
Laburpen hitzak: , , , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s