TXAPELA BURUAN ETA HOTZIK EZ INGURUAN

egilea: XuakuParru

Kutremailea:  Jokin Ayerregaray

Sudur gorria, belarri hotzak eta nola ez, ideiak izozturik. Hotza lagun dugun urtaro honetan gorputza bero mantendu behar da, eta aurtengoan  esfortzu handiagoa beharko dugu horretarako.

Hotza hasten den bezala, gure kaleak eskularru eta bufandaz betetzen dira, baita txamarra lodi eta botaz. Baina buruak biluzik uzten ditugu hotzaren aurrean, eta horrek konponbide erraza du, txapela.

Mila kolore, forma eta estilotako kapelak aurki ditzakegu merkatuan, beti dago txano apropos bat bakoitzarentzako. Gaurkoan honetaz arituko gara, zein txano dauden eta hauek nola jantzi ezagutzera.

Txanoen estilo eta formak normalean sexuaren araberakoak izaten dira, nagusiki emakumezkoetan forma borobilak eta gizonezkoetan karratuagoak emanaz. Koloreak baita ere emakume-gizon sailkapen honen araberakoak dira, nahiz eta gaur egun desberdintasun hau geroz eta gutxiago ematen den.

Txapelak

Buruko apaingarriak aspalditik daude geure gizartean eta honen arrazoia historian aurki dezakegu. Buruko apaingarriak Antzinako Greziar inperioan, Egipton eta baita Erromatar inperioan oso ohikoak ziren; hauek pertsonaren estatusa erakusteko erabiltzen ziren (erramuzko koroak, zapiak…). Erdi aroan ere, oso zabalduak zeuden buruko apaingarriak. Emakumezkoek luma, lazo eta oihalak erabiliz apaintzen zuten burua; gizonezkoek, berriz, hegal handi eta zabaldun txanoak erabiltzen zituzten, askotan hauek ere lumez apainduz.

Erdi Aroko Txanoak

Txanoak, gaur egun ezagutzen ditugun gisan, XIV. mendean azaldu ziren eta Europan zehar berehala zabaldu ziren, herrialde bakoitzean forma eta estilo ezberdinak garatzen joan zirelarik. Errenazimendu garaiko modak, txapeletan topatu zuen bere osagarri aberatsena. Oihala eta  belusa ziren material erabilienak eta farfaila, luma eta harri bitxiekin apaintzen ziren. Materialak eta formak, norberaren maila sozio-ekonomikoa azaltzen zuten.

Mendeetan zehar, modak aldatuz joan ziren. Ileordearen modak, txano zabalagoak egitera eraman zituen (ileordeak buruaren tamaina handitzen duelako). Denborarekin sexuaren araberako estiloak definitzen joan ziren. Gizonezkoentzako kapela klasikoa eta estilo oso dotorekoak bihurtu ziren, emakumezkoenak ordea, koloretsuak,bitxiak, nabarmenak eta kasu askotan luxuzkoak.

Ascot

Denborak aurrera egin duen bezala, txapelgintza ere garatu da. Milaka dira gaur egun aurki ditzakegun materialak (bai sintetiko edo naturalak) eta forma anitzak (bonbiña, trikornioa, txistera, txapela frantsesa…).

Azken urteotan buruko apaingarriek beri hartu dute presentzia modan, gehien bat emakumeetan. Geroz eta txikiagoak dira, eta geroz eta landuagoak. Burukoak geroz eta gehiago ikusten dira kalean, eta hau Ascot zalditoki ingelesaren eragina da.

Gaurkoan burua apaintzearen historiari astindua eman diogu, baina mundu honen inguruan sakontzen jarraituko dugu. Bihartik aurrera, emakumezko eta gizonezkoentzako txano motak eta hauek nola jantzi ikusiko dugu.

Beroa buruan eta ibili munduan!

Advertisements
Laburpen hitzak: , , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s