Garzonen alde hitz batzuk

egilea: Luther Blissett

Nere lehen aportazioa den honetan, BDSMaren inguruan hitz egitea zen nire asmoa, askea nahi den herri batek ezin baitu sexualidade hertsi ta moralkeriaz josia izan. Baina bueno, BDSMa, polimaitasuna, heterosexismoaren aurkakotasuna edo jeloskortasuna, monogamia, inseguridadeak eta zoriontasun eza tratatuko ditut beste batean, izan ere, moralkeria salatzea pentsatzen nenbilela, garzonena gertatu da, ta twitterren batek ondo laburtu zuen moduan, gauza bat gauza bat da, ta beste bat beste bat. Ea azaltzea lortzen dudan:

Kondenatua izan eta berehala, Uxue Etxebeste handiak gomendatuta, interneten eginen edizioak zer zion begiratzera sartu nintzen. arraroa irudituko zaizue, baina ez nuen lortu egin egunkariaren webean sartzerik. Euskaldunon Egunkariaren weba ere etzuen aurkitzen googleren bilatzaile ahalguztidunak. Ardi beltzaren weba ere desagertua zegoen. Batenbatek pentsatuko zuen norbaitek interneta puskatuko zuela, baina ez. Garzon izan zen hoiek guztiak itxi zituena, bere injustiziarekiko aurkakotasun eta eskuzabaltasun mugagabearen erakusle. Santu gutxi beraz hemen. Hala eta guztiz ere, Garzonen alde idatzi nahi dut gaurkoan.

Izan ere, hauts asko harrotzeaz gain, poz asko piztu du horrelako pertsona iluna kondenatzeak, baina egitan al da poztekoa? Entzuketa ilegalak egin dituela diote, ta seguraski egingo zituen, beste hainbat kasutan egin bezala, izan ere batzutan dudak izaten ditut ea tipo honek badakien zerbait legalki eta fokoen beroa sentitzeko intentziorik gabe egiten.

Izan ere, ez gaitezen engaina, epaitua dena ez da entzuketa ilegalak egitea, ilegalidadeak epaitzea bazen, legea urratzen hasi zenean epaitu, eta hainbat eta hainbat pertsonaren samina ekidingo litzateke, baina akoso honen motibazioa politikoa da, guztiz, eta nolabait, alekzionadorea. Esan nahi dudana da epaitua dena ez dela legez kanpoko gauzak egitea, salatu duten berdinek askotan txalotu baitituzte gauza hoiek, beren alde egin direnean, Epaitua dena botere posiziotan daudenen aurka, eta bereziki boterean daudenek beste garai batzuetan egindako basakeriak ikertzea da. Izan ere, Escandar Algeetek maisuki adierazten duen moduan, askatasun falta askatasuna falta duenak somatzen du, eta memoria falta soilik memoria urratua zaionak sentitzen du. Honen erakusle argia, eta aldi berean higuingarria, Gürtel kasuan lehen, eta momentuz kondenatu bakarra, Garzon izatea da.

Asko dihardugu justiziaz, hitz gastatuenetakoa bihurtzerarte, baina justizia esaten dugunean, egitan ari al gara justiziaz? Askotan justizia diogunean ez al gara “gureak ez ikutu, ta besteei ahal den krudelkeria ankerrenak egin” esaten ari? Hugo Martínez Abarca beti handiak dio giza eskubideak kretinoentzako direla, benetan justizia nahia ez dela erakusten gure lagunen alde egitean, munduko kretinorik handienari, Garzon ondo sartzen da perfil horretan, epaiketa justua segurtatu, eta kondenatua bada, arrazoiari loturiko kondena ezartzen, eta ez momentuko inpaktu emozional (munstrifikaziora jotzea baita moda azken aldian) edota herraren ondorio den jarrera izaten.

Hontaz Javier Ortizek idatzi zuen “Jose K torturado” antzezlana laster izango dugu donostian (hemen eta hemen hitz egiten dute obraz) eta hori baliatuaz, erdi ortodoxiaz barre egiteko ta erdi idealismoaren apologia egitearren, testu eder, ta lema are ederragoa utzi zigun, ta oso modu dotorea iruditzen zait, modu irekian moralkeriaz hitz egiten duen testu bat moralizatzaile batzuetaz barre egiten duen esaldi batekin amaitzea: Jamaica o muerte. Venceremos.

Sakontzeko:

Posta irakurtzeko musika: Lehenik Garzón, ta hau haserretu ostean Grande-Marlaska deitu zen talde madrildarraren “Otra fuerza” abestia

Posta irakurri ostean ikusteko bideoa: Juan Carlos Monedero Garzoni buruz La Tuerka saioan

Posta irakurri ostean irakurtzeko liburua: Lehen aipaturiko “Jose K torturado”

Advertisements
Laburpen hitzak: , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s