Buru Bero

egilea: XuakuParru

Kutremailea:  Jokin Ayerregaray

Gaurkoan emakumezkoentzako txanoekin nator.
Asko dira estiloak, baina gaurkoan merkatuan gehien topatzen direnaz arituko naiz.

Txapela FrantsesaTxapela Frantsesa
Euskal txapelaren antzekoa da, baina zabalagoa izaten da eta oihal finagoaz eginda dago. Asimetrikoki janzteko diseinaturik dago, edozein txapela bezala jantzi eta alde batetik tiratuz, hegalaren alde bat goratu eta prest gaude kalera joateko. Izenak dion bezala, Frantzian du jatorria eta bertako artista mugimenduekin lotura handia izan du. Garai batean oso txapela dotorea kontsideratzen zen, baina egun, geure egunerokotasunean asko ikusi daiteke edozein janzkera “Casual” batean. Txapela honek aurpegia, belarriak eta ilearen parte gehiena bistan uzten ditu.

Hego motzeko pamelaHego motzeko pamela
Pamelak maila sozio-ekonomiko altuko emakumeekin lotu izan ditugu beti, baina ez da horrela. Kasketeak burua ia osotasunean barnean hartu eta aurpegia hegalekin inguratzen duen kapela dugu pamela. Kasketeak forma geometriko ezberdinak izan ditzake eta hegalek forma eta tamaina ugari. Egia da estilo oso dotoreko txapela dugula pamela, eta janzterakoan arrisku txiki bat ere badu, estiloarekin oso ondo asmatu behar da, pamela janzteak bi ondorio izan ditzakeelako: estilo oso dotorea ala “Choni” baten itxura hartzea. Kasu honetan pamelak buruaren forma bera du, eta hegal motzak ditu, aurpegia bistan utziz. Eramateko erraza den pamela bat da, geure look-a bere kolorearekin bixituko duena.

Bonbin beltzaBonbin beltza
Charlie Chaplin-ek egin zuen famatu txapela mota hau, baina Kabaretaren influentziaz, asko zabaldu zen emakumeetan. Txano honek buruaren erdia estaltzen du, aurpegia eta garondoa bistan utziz. Gehienetan kasketea eta hegala batzen diren lekuan, zinta bat izaten du apaingarri modura. Argazkian ikus dezakegun bonbina, ez da bonbin klasikoa. Bonbinak feltroz eginak izaten dira, eta kasu honetan ilez egina dago, jantzi guztiak bezala, berorako edo hotzerako modelo ezberdinak erabiltzen direlako. 2011tik hona, berriro hasi da zabaltzen Madonna, Lady Gaga edota Nicki Minaj-en eskutik. H&M markaren azken bildumetan topa dezakegu.

Lumadun BurukoaLumadun Burukoa
Aurrekoan esan bezala, Ascot zalditokiaren influentzia dela medio, burukoak berriro modan daude. Burua apaintzea, eta guk look ezberdin bat lortzea dute helburu bakarra, ez dute ez hotzik ez eguzkirik kentzen normalean. Feltro, felpa, luma, harribitxi,farfaila, sare eta beste zenbait materialekin egiten dira.  Argazkiaren kasuan, tanta forma duen felpazko oinarri berde bat da, faisaiaren luma berdeak eta eperraren luma marroiekin atondua duela goialdea. Aurrealdean zulo zabaleko sarea du, marroi kolorekoa, honek aurpegia estaltzen du, baina zuloen tamainak ez du arazorik sortzen ikusterako orduan. Kate handien dendetan aurki ditzakegu burukoak, baina baita ere baditugu inguruan horretan adituak diren dendak. Bestela, argazkiko kasuan bezala, lookaren arabera geuk bertan sortu dezakegu burukoa.

Advertisements

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s