Diruaren laborategia

egilea: Sasikazetaria

Kutremailea: Sasikazetaria

Mundua bukatuko den urte honetan ere, igaro dira dagoeneko gabonak. Bai, badakit dagoeneko martxoan gaudela eta Nostradamus bera ere nire dedukzioaz lotsa-lotsa eginda egongo litzatekeela. Zergatik atera dudan hain berandu ondorio hau? Ba garai hauetan erabat irensten nauen burbuilak denboraren nozioa galarazten didalako. Izan ere, gabonak gerturatu ahala jostailuen eta kolonien iragarkiak telebistaren jaun eta jabe egiten diren bitartean, gizarteak bere arazoak ahaztu eta gabonak irribarre eginez (behartutakoa bada ere) igaro behar ditu. Gabonetan ez dago krisirik, ez goseterik, ez gerrarik.

Ziur batek baino gehiagok ikusi duela Charlie y la fabrica de chocolate pelikula. Fabrika horretan, Wonka jaunaren gidaritzapean, hamaika molde, errezeta eta zapore erabiltzen dituzte txokolatea egiteko. Neurri batean, antzeko prozedura darabilte Coca-Cola multinazionalaren arduradunek. Hala ere, euren xedea guztiz ezberdina da: etengabeko etekinak sortzea. Sabela txokolate gozoz bete baino, nahiago dute sakelak txanpon distiratsuez gainezka eduki.

Ez gaitezen harritu, bada, egunen batean Charliek Wonka jaunaren txokolate gozoari muzin egin eta Coca-Colarekin kontratua sinatzen badu…

Lehen esan bezala, freskagarri enpresa multinazional horrek era guztietako metodoak erabiltzen ditu euren helburua erdiesteko (dirua, dirua eta dirua). Gabonak hurreratzen direnean, beraien arma boteretsuenari hautsa kendu eta mundu osoko telebistetan zehar barreiatzen dute: iragarkiak.

Aski ezaguna da Coca-Colak azken urtean plazaratu zuen iragarkia. Hay razones para creer en un mundo mejor lelopean, gure mundua ez dela hain krudela eta ekintza anker ororen atzean eginkizun on bat dagoela erakutsi nahi dute.

Nola ez da ba arrazoirik egongo mundu hobe batean sinesteko, 2011ko hirugarren hiruhilekoan 12.250 milioi dolarreko etekinak edukita? Kontuan hartuta urte batek lau hiruhileko dituela, eta suposatuz hiruhileko bakoitzean etekin kopuru berdina eskuratzen duela… Voilá!! Coca-Colak lehengo urtean 49.000 milioi dolar irabazi zituen. Nola ez dute ba mundua begi onez ikusiko?

Zoriontasunaren laborategia izeneko ipuina saltzen (horrelako etekinak edukita, gutxienez muxutruk izango balitz!) digute, esanez gure zoriontasun eternoaren bila dabiltzala. Baina, izatez, Coca-Colakoek Diruaren fabrika eraikitzea lortu dute, uneoro mozkinak ematen dizkiena. Hori da enpresa horren benetako formula sekretua, diruarena.

Ez  nuke artikulu hau bukatutzat eman nahi lehenago hausnarketatxo bat egin gabe. Mayen zibilizazioaren aurreikuspenen arabera, aurten bukatuko da mundua, 2012an. Ez dadila inor harritu laster Munduaren amaieraren eguna edo antzekoren bat gehitzen badigute gure ospakizunen egutegira. Enpresariak lerdea dariela daude ideia honekin. Ez esan gero ohartarazi ez zaituztedanik…

Diruak ez omen du zoriontasuna ematen, baina asko laguntzen du. Lelo bikaina litzateke Coca-Colaren hurrengo kanpainarako. Dena den, sasikazetari honek bere eslogan propioa eman gura du: sasikazetariak bere artikulua idatzi bitartean (nahiko eskasa naizenez ordu erdi inguru eman dit bukatzeak), Coca-Colak 2,8 milioi dolar irabazi ditu…

Advertisements
Laburpen hitzak: ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s