Basque Culinary Center eta euskara

egilea: Irakutrezin

Kutremailea: AAIZ

Mondragon unibertsitate eta euskal sukaldariei esker 2009an sortu zen Basque Culinary Center Fundazioa. Unibertsitate hau sortu zuten pertsonen helburua gastronomia munduan zehar zabaltzea da. Espainiako lehen gastronomiako unibertsitatea da eta Donostian dago. Karrerak lau urte iraungo du eta bere lehenengo urtean berrehun ikasle inguru  ditu.

Eraikin hau sukaldaritzarekin lotutako elementuez osatua dago. Esaterako, bost plateren forma du bata bestearen gainean dagoelarik. Bertan, Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzien Fakultatea eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa daude kokaturik eta aurten hasi dira kurtsoak eskaintzen. Honen helburu nagusia gastronomia zientzien prestakuntza eta ikerketa lantzea da. Horrez gain, erakunde publikoen artean lankidetzako ikerketa prozesuak sortu dira ezagutza sortu eta transmitituko duen sarea garatuz. Bestalde, elikadurari buruzko sei gai jorratuko dira. Esaterako, elikadurak nola prestatu, kontserbatu…

Munduko sukaldari garrantzitsueneta-riko batzuek emango dituzte klaseak, esaterako, Heston Blumenthal, Gaston Acurio, Yukio Hattori, Massimo Bottura, Alex Atala, Michel Bras, Dan Barber, Rene Redzepi, Ferran Adriá…

Hizkuntzari dagokionez, Gipuzkoako hiriburuan kokatutako unibertsitate honetan ingelesa eta gaztelera eskatzen dituzte eta ez dute euskararen aipamenik egiten. Ez zaigu zuzena iruditzen Euskal Herriko Unibertsitate batean euskarari garrantzirik ez ematea. Beste herrialde batzuetan, Katalunian kasu,  ikasketa guztiak bertako hizkuntzan egiten direla kontuan hartuz, honetan ere posible izan beharko luke ikasketak euskaraz egitea. Gauza ez da euskaraz soilik egitea, baizik eta Euskal Herriko Unibertsitate guztietan, euskarari beste hizkuntzei ematen zaien garrantzi berbera ematea.

**Behean paperezko bertsioa irakur dezakezu.
__________________________________________________________________________

Advertisements

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s