‘Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau’

egilea: Sasikazetaria

Askotan, gizakiok neurrigabeko itxaropenak eraikitzen ditugu inguratzen gaituzten gauzekiko. Izan ere, amestea librea da, polita da, eta oraingoz behintzat, doakoa. Hala ere, kontuz, PPkoek legealdi honetan estreinatu dituzten artaziek herdoilezinak dirudite eta. Nork daki, XXI.mendean teknologian ematen ari den bilakaera ikusita, beharbada gure burmuinean ere TAO/OTA ezarriko digute (espero dut Odon Elorzak ez irakurtzea artikulu hau, bestela jai daukagu!). Tontoa ni, PPko putreei ideiak ematen ari naizelako artikulu honen bitartez, aportazio honen inolako beharrik ez dutenean. Gure baitan egiaztatzen ari gara artaziak primeran erabiltzen dakitela, euren kontu korronteetan izan ezik, noski.

Arestian esan bezala, sarri askotan ilusio eta itxaropen gehiegi jartzen dugu zerbaiten inguruan, oihartzun gehiegi ematen diogu. Ondoren datoz ordea, komeriak. Horrenbesteko oihartzuna eman diogun hori hainbesterako ez denean, alegia. Momentu horretan errealitateak zartako ederra eman eta, lehenengo paragrafoan aipatu atsotitza etortzen zaigu gogora, eta gure ilusioak harraskatik behera nola joaten diren ikusten dugu.

Horixe bera gertatu zait Cuatro telebista-kateak egunero emititzen duen kirol saioarekin. Deportes Cuatro du izena saioak. Izena irakurri eta berehala, neurrigabeko itxaropenak eraiki nituen saioaren inguruan, benetan kirol guztiei tarte berdintsua eskaintzen dietela pentsatu nuen. Leloa ni. Programa lehen aldiz ikustean jaso nuen zartakoaz ez naiz errekuperatu oraindik. Saioak ordu erdi irauten badu, futbolak gutxienez hartzen ditu 25 minutu (horietatik 20 Bartzelona eta Real Madrilek) eta soberan daudenak NBA (Amerikako saskibaloi liga) jardunaldiko hiru saskiratze onenak eta gizajo batek bizikletan ibiltzean hartu duen zartakoaz barre egiteko baliatzen dituzte. Bistan denez, Deportes Cuatro saiokoek ez dute kiroltasunez jokatzen pastela zatitzerako orduan.

Deportes Cuatro saioko aurkezleak

Sasikazetari honek ez du ukatuko futbola gaur egungo kirol mediatikoena ez denik. Baliteke kirol-saioetan tarte luzeago bat eskatzea, baina ez gainontzeko kirolak kakaren pare uzteraino, ia tabu bihurtzeraino, horien inguruan ez baita ia aipamenik egiten. Saskibaloiak, eskubaloiak, txirrindularitzak, errugbiak, atletismoak… ere beren tarta zatia merezi dute. Hori dela eta, bi konponbide planteatzen dizkiet Cuatro katekoei: edo programazioa euren saioaren tituluari egokitzen zaio, edo bestela titulua eskaintzen dituzten edukiekin bat etor dadila. Izan ere, ez da zilegi saioaren titulua Deportes Cuatro izatea eta ondoren futbola besterik ez eskaintzea. Hori ikuslegoari ziria sartzea da, hamalau intxaur daudela pentsarazi eta hurbiltzean, lau besterik ez daudela ohartzea.

Dena den, bizitzaren hainbat arlotan bezala, emaitzek agintzen dute, eta saioak audientzia ona duen bitartean Cuatrokoek ez dute hatz bakar bat bera ere mugituko saioa aldatze aldera. Horrez gain, futbolak jarraitzaile asko izanik, eurak ikaragarri pozik daude gisa horretako saioekin. Arrazoi zuen Karl Marx pentsalari eta filosofoak, futbola herriaren opioa dela esatean. Gaixoak Cuatrokoak, filosofo alemaniarrak burua altxatuko balu!

Advertisements
Laburpen hitzak: , , , ,

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s