Hirusta Kolektiboak tailer berezi bat prestatu du uztailaren 14 eta 15erako. Asteburu horretan tantraren bisioa nola landu erakutsiko dizute. Hau da, zure gorputza martxan jartzeko argibideak eman, zure barrura bidaia egin eta haratago heldu zaitezen. Zure barne izatearekin konektatzen lagunduko dizute, barnean daramazun jainko edo jainkosarekin harremanetan jartzeko. Horretarako teknika ezberdinak erabiliko dituzte: arnasketa tantrikoa, masajeak, gogoeta aktiboak, mantrak…
Horrela, zure gorputzeko energia mugitu, sentitu, askatu eta guztiz bizirik eta maitasunez beterik zaudela sentituko zara.
Tailer hauek Eli Olaskoaga psikologo, sexologo eta psikoterapeutak emango ditu.
Tailerraren detaileak:
Iraupena: 12 ordu
Datak eta ordutegia: uztailaren 14a, larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara / uztailaren 15ª, igandea: 10:00etatik 14:00etara.
Prezioa: 120€ (90€ uztailaren 7a baino lehen izena eman aurretik)
Informazio gehiago eta izen-ematea: Eli Olaskoaga, 695928644 (elizolas@yahoo.es)
Advertisements
Utzi iruzkin bat