Nahi gabeko isurketak izaten ditut…

by Irakutrezin

Iepa! 21 urteko mutil bat naiz eta orain arte izan ditudan erlazio guztietan isurketak izaten ditut bikotearekin nagoen bitartean (inongo harreman sexualik egon gabe). Nahiko lotsa ematen dit kontu honek, eta inoiz ez diet bikoteei esan. Normala al da? Zergatik da? Zer egin daiteke arazoa konpontzeko?

Kaixo! Beno, mezu hau irakurri eta, informazioa falta zaidala sentitzen dut. Ondo ulertzen badut, neskekin egonda, isuria gertatzen zaizu… Eta esaten duzunagatik gainera, kontakturik gabe. Ondo ulertu al dut?. Jantzita zaudenean ere bai?, ala biluzik zaudenean soilik?, Zure bikotekidearekin egote hutsagatik gertatzen bazaizu, hau da, kontaktu fisikorik gabe, burura etortzen zaidan galdera da momentu horietan nola zauden: lasai, urduri, ezinegonarekin, sexu-gogoz, asebeteta…

Pentsatzen dut ziurrenik urduri egongo zarela eta horrela bada, ondo legoke lasaitzeko teknikak ikastea zu zure gorputzarekin ere lasaiago sentitzeko. Saia gaitezen halako gauzei drama kutsua ez ematen. Izan ere, horrela jarrita, urduri eta ezkor alegia, gehienetan min gehiago besterik ez digu sortzen eta horrek ez du merezi. Kontua da hau gertatzen zaizula eta ez zaudela eroso, ulertzekoa guztiz. Gainera irtenbideak nahi dituzu eta egon badaude, beraz lasai.

Saia zaitez zure burua kontrolatzen eta momentu bakoitza eta egoera bakoitzaz gozatzen bikotearekin. Lasai egonda, laztanak egiten, bero-bero ohean zaudetenetan… Bizi itzazu momentu txiki horiek azkenak izango balira bezala, eta saiatu lasaitasunez hartzen, bizitzen, zure gorputza tentsioan jarri gabe.

Dena den, nahi duzunean idatziguzu eta egoera modu sakonago batean kontatu iezaguzu aurrez aurre, ados?.

Bitartean, jaso ezazu besarkada handi bat.

 

Hirusta Kolektiboa.

Advertisements

2 iruzkin to “Nahi gabeko isurketak izaten ditut…”

  1. hahaha earki ba

  2. animo kanpeon!

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s