Parapetasonik 2.0

by Irakutrezin

Metalaren inguruan, nazioartean hainbat musika festibal egiten dira: Sonisphere eta MetalFest esaterako, Ipar Euskal Herrian ere badugu Heletan urtero egiten den Euskal Herria Zuzenean jaialdi indartsua eta Lasarte-Orian berriz, Parapetasonik egiten da; aurten bigarrenez egin den metal eta rock´n´roll jaialdia.

2010ean Parapetasonik-en lehen edizioa egin eta 2011ko lehortearen ostean, larunbatean burutu zuten bigarren edizioa herriko metal-zale gazteek antolatuta.
Guztira, herriko zein inguruko zortzi talde aritu ziren Parapetoko oholtza gainean ahots urratuz eta gitarra kolpe sendoez ikusleak dantzan eta kantuan jartzen.

Kontzertu sorta polita
Zortzi kontzertu ikusteko aukera izan zen larunbatean, BeHatxeRoja eta Bloody Brotherhood donostialdeatik, Black Absinthe usurbildik, Blaka añorgatik, Two Mules and a Rainbow bilbotik eta azkenik, herriko Hilotz, Tamerlayn eta Bar Remigio taldeak izan genituen Parapetasonik festibalean.

BeHatxeRojak euren bereizgarri den rock’n’roll lotsagabea eskeini zuen festibalari hasiera emateko. Gainera, ukitu umoretsua eman zioten ekitaldiaria beraien No hay papel kantarekin. Jarraian Bloody Brotherhood izan genituen. Euren balioa erakutsi zuten death metal gogorra joaz, festibaleko talderik gogorrena, hain zuzen ere.

 Ondoren, Lasarteko lehen taldea izan genuen Parapetoan: Tamerlaÿn (duela gutxi Irakutrezinek elkarrizketatua).  Power metal kutsua duen talde honek ez zuen inor hotz utzi (arazo teknikoak gora behera), euren garrasi entzutetsuekin (Rob Halford Judas Priesteko abeslaria gogorarazten zuen batzuetan) eta gitarrekin. Gainera, Águila, euren maketa atera berria aurkezteko aukera izan zuten.

Blakako gazteek euren dohainen berri eman zuten kontzertu zirraragarri bat eskainiz.

Jarraian, Blaka izan genuen gure artean (euren lehenengo pausoetan izan zen Irakutrezin). Mutil hauei ez zaie energiarik falta! Euren rockak Parapetoa bereganatu zuen. Bai musika eta bai oholtza gainean emandako ikuskizuna pare gabeak izan ziren. Led Zeppelin eta AC/DC bezalako rockaren mitoen eragina erakutsi zuten, eta The Beatlesen Helter Skelterren bertsio rockero bat egitera ere ausartu ziren.

21:00tik 22:00ra atsedenaldi bat izan genuen, eta honekin batera eurik agerraldia egin zuen. Hala ere, Two Mules and a Rainbow hasterako atertu zuen (eskerrak!). Power trio bilbotarrak aurreko edizioan ere hartu zuen parte, eta hauengandik asko espero bazen ere, ez zuen inor hotz utzi. Jimi Hendrixen ukitua duen taldea da hau, eta bere hainbat bertsio jo zituzten: Foxy Lady berotzeko, Killing Floor (Howlin’ Wolfen bertsioa) eta Red House bluseroa. Beraien kantekin ere, Universe Woman adibide, euren kalitatea erakutsi zuten.

Ondoren Lasarteko bigarren taldea izan genuen: Hilotz. Aurreko egunean, Violatorrekin batera jo ondoren, herrian ziren mutilak. “Hil ala Bizi” maketaren aurkezpena egiteko aukera izan zuten. Dagoeneko euren Amesgaiztoa, Hil eta Gero eta beste kantak publikoari ezagunak egiten zaizkio, ez zaizkie jarraitzaileak falta. Horrez gain, Testament eta Annihilator bezalako thrash metalaren mitoen kantekin belarriak lehertu zizkiguten Parapetoan geundenei. Ikuskizun itzela izan zen.

Gauerdia pasatxo Black Absinthe hirukotea hasi zen. Euren ahots urratu bereizgarriak eta gitarra indartsuek agerraldia egin zuten. Euren soinu dentsoa festibalaren metal zatiari amaiera emateko osagai ezin hobea izan zen.

Bukatzeko Bar Remigiok, euren punk-rocka eskaini zigun, giro helduago batean, euren idolo diren Bad Religioni ohore eginez.

Itxura polita zuen Parapetoak arratsaldean, jendea gustura aritu zen kontzertu desberdinez gozatzen.

Antolatzaileak oso kontent
Balorazio oso positiboa egin zuten ekimenaren antolatzaileek. Heavy eta Rock-aren inguruan herriko zein inguruetako gazte jende musikazalea bildu eta herrian giroa sortzea zuten helburu, eta hurbildu zen jendetza ikusita, lortu zutela esan daiteke. Hurrengoa urtean ea Parapetasonik festibalaz hirugarrenez gozatzeko aukerarik dugun.

 Kutremaileak: Jon Altuna eta Karlos Aizpurua

Advertisements

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s