Sinestarazi dizkiguten 12 gezur eta hori baino ez direnak

by maitenat

Kultura erdi-egi eta mitoz josia dago. Betidanik egitzat jo ditugun gezurrak egon badira ere, hauetako asko kate-mezuen ondorioz nagusitu dira: izan ere, gehienok oso fidagarritzat hartzen ez baditugu ere, irakurri dugun hori askotan gure burmuinean bueltaka geratzen da, sarritan sinistu egiten dugularik. Iruzur hauetako batzuk gezurtatzera gatoz. Hona hemen askok egitzat hartu ditugun eta errealitatetik urrun dauden 12 mito. Ziur bat baino gehiago harrituta geratuko dela.

1: Hotza egiten duenean gaixotzeko arrisku handiagoa daukagu:

Neguan gaixotze inzidentzia handitzen bada ere, arazoaren iturria ez da eguraldia, tenperaturaren jeitsieraren ondorioz, toki itxietan ematen den jende biltzea baizik. Gripeak soilik gaixotasunaren sortzaile den birusak gure organismoa inbaditzen duenean jotzen gaitu, gehienetan agente patogeno hau beste pertsona batengandik jasotzen dugularik. Hortaz, zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta arrisku handiagoa.
Image
2: Arrainek bi segunduko memoria daukate:

Israeleko ikertzaile batzuek soinu espezifiko bat janariarekin erlazionatzen ikasteko esperimentua egin zuten arrain gazte batzuekin: hotsa errepikatzen zen bakoitzean, jatekoa ematen zieten, azkenean arrainek jokaera hau barneratu zuten arte. Jarraian animaliak itsasoan askatu zituzten eta bertan utzi zituzten, lauzpabost hilabetez, heldu arte. Momentu hartan soinua errepikatu zuten: animaliak janari bila hurbiltzen ziren.

3: Txinako Harresi Handia espaziotik ikus daiteke:

Horretarako, daukaguna baino 17.000 aldiz ikus-bereizmen handiagoa eduki beharko genuke. Europako agentzia espazialak horren erakusle zen argazki bat zuela aldarrikatu bazuen ere, denbora batera atzera egin behar izan zuen, Txinako erreka bat zela onartuz. Hain zuzen ere, badira orbita txikietan espaziotik ikus daitezkeen hainbat eraikin, hala nola, hainbat autopista eta zubi eta Egiptoko piramideak, besteak beste, baina ez dirudi Txinako Harresia ezberdindu daitekeenik.

4: Moztutako ilea azkarrago, lodiago eta ilunago jaiotzen da:

Hona hemen benetan gertatzen dena: ilea, mozterakoan, punta zorrotzarekin geratzen da eta ez besteetan izaten duen kono itxurarekin. Ondorioz, potologoa delako irudia ematen du. Ilunagoa, berriz, oraindik eguzkiak eman ez diolako eta produktu kimikoen eraginik jaso ez duelako da, baina egunek aurrera egin ahala besteen kolore berdina hartzen du. Hazkuntzari dagokionez, ilea mozten dugunean soilik hildako zatia erauzten dugu, bizirik dagoen atala ikutu ere egiten ez dugularik. Azken hau da hazkuntzaz arduratzen dena, eta beraz, benetan arraroa izango litzateke ondorioz ilearen haztea azkarrago gertatzea.

5: Esnea edateak muki jarioa areagotzen du:

Duela urte batzuk gripeak jota zeuden lagun batzuekin ikerketa bat egin zen. Hauei esnea eman zitzaien edateko, eta ondoren nabaritzen zuten sentsazioa azaltzeko eskatu zieten: gehienek muki jarioa areagotu zitzaiela onartu zuten, baina ikerlariek muki neurriak hartu zituztenean, ez zuten diferentzia estatistikorik aurkitu esperimentuaren lehena eta ondorenaren artean. Dirudienez, esnea edota izozkia jaterakoan, gorputzaren tenperatura beroarekin kontaktuan jartzearen ondorioz urtzen den esne-gain geruza bat geratzen da aho eta eztarrian, jende askok mukiarekin nahasten duena.

6: Eboluzioa beti hoberako da:

Osasuntsuak ez diren geneak hautespen naturalaren ondorioz baztertu egiten badira ere, badira inperfektu izanda aurrera egiten duten espezieak, hala nola, fungiak, marrazoak edo zigalak. Hauek guztiak eta beste hainbat denbora luzean zehar hobekuntzarik jasan gabe bizi izan dira, haien ingurura nahikoa izan zaien modu batean moldatu baitira.

7: Egunero 8 baso ur edan behar dira gutxienez:

Ez da lagun batek egunean horrenbeste ur behar duela frogatzen duen ikerketarik. Litekeena da mito honen jatorria 1950 inguruan Elikadura Batzordeak emandako gomendio bat izatea, non pertsona bakoitzak egunean zortzi edalontzi likido hartzea enkomendatzen baitzen. Urteen poderioz, likidoa zena ur bihurtu zen, eta horra hor ia egunero entzuten dugun esaldia. Likidoak, hain zuzen ere, fruta, barazki eta beste hainbat jakik daukaten ura hartzen du kontuan, eta beraz, ez da beharrezkoa horrenbeste baso ur hartzea egunean beste jaki batzuk hartzen baditugu.

8: Ilea eta azkazalek hazten jarraitzen dute heriotza ondoren:

Halakorik ikusi dutela dioten asko badira ere, ilusio optiko bat besterik ez da: izan ere, hiltzerakoan azala uzkurtu egiten da, ilea eta azkazalak hazi egin direlako irudia emanez. Bi organo hauen (eta beste guztien) hazkuntza hainbat prozesu hormonalek kontrolatua da, heriotzaren momentuan eten egiten direnak, eta beraz, ez da posible halakorik gertatzea.

9: Bazkaldu eta berehala uretara sartzen bagara, digestioa etengo zaigu:

Umeak ginenean hau jakin izan bagenu, beste oilar batek joko zigukeen kukurruku. Digestio etena tenperatura aldaketaren ondorioz gertatzen da soilik eta ez dauka janariarekin horrenbesteko zerikusirik: bero dagoen azala ur hotzarekin kontaktuan jartzen denean gerta daiteke, eta ondorioz, arrisku handiagoa dago ura bereziki hotz dagoenean ala gure gorputza oso bero dagoenean. Hainbat medikuren esanetan, digestioa lau ordu irautera iris daiteke eta uretara sartzen garenean, prozesuak bere bilakaera jarraitzen du, arazorik gabe.

10: Dutxa hotzak, aire freskoak eta kafe beroak mozkorraldia baretzen laguntzen dute:

Hau ere gezurra da. Ez da alkohola gorputzetik azkarrago kanporatzen laguntzen duenik: denborarekin bakarrik lor daiteke hau. Sustantzia hau gutxi gora behera odolean dagoen alkohol kantitate totalaren %0.015/orduko abiaduran botatzen da lagun guztietan, sexu, adin, pisu eta bestelako faktoreren menpe ez dagoelarik. Aire freskoak zorabioa bare diezaioke baten bati, baina hau ez da hordialdia igaro denaren seinale.

11: Neuronak ez dira birsortzen:

Urte askotan zehar hori pentsatu bazen ere, azken urteotan burmuineko zelulek birsortzeko ahalmena daukatela frogatu da, beste edozein organo baino neurri askoz apalagoan bada ere eta soilik gradualki hiltzen joan direnak ordezkatzeko.

Image
12: Sonanbulu bat esnatzea arriskutsua da:

Filme askotan mito hau irudikatuta ikusi badugu ere, hori baino ez da: mitoa. Esnatzerakoan sonanbulua nahastuta edo desorientatuta sentitu badaiteke ere, hori da gerta dakiokeen arazo larriena. Are gehiago, askoz arriskutsuagoa da lo-ibiltaria ez esnatzea, inguruko objektuekin istripuren bat eduki baitezake. Hain zuzen ere, arras entzunak dira halako ezbeharrak.

Advertisements

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s