Leviatan kontrolaezina?

by bastermaster

Duela pare bat egun, unibertsitateko klase batean pentsamenduaren historiaren berrikuspen bat egiten ari ginen. Gaur egungo estatu politikoaren oinarriak ezartzeko eman diren pausuak ikusteko autore honekin paratu ginen: Thomas Hobbes politikari eta filosofo ingelesarekin, hain zuzen. Askori ezaguna egingo zaio haren esaldi famatu hura, “gizakia gizakiarentzat otso” dioen esaldia. Izan ere, gizakiaren ikuspegi ezkor honetatik abiatuta justifikatzen du autoreak gizakia estatu baten baitan biltzera daraman joera.

Hobbes-en ustez, estatuaren sorreraren funtsa geure buruarengandik babestera garamatzan ahalegina da, eta horretarako, subirano baten baitan biltzen dira estatu hori osatzen duten indibiduo guztien indarrak. Honela sortzen da leviatana, herrialde bateko biztanle guztien borondatea zentralizatuz babesa eta segurtasunaren truke. Eta honela, estatu politikoaren sorrera pertsona kopuru batek bere bozka edo onarpena subirano bati ematen dionean gertatzen da. Oso gainetik azaldu ditudan ideia hauek 1651ean izan ziren idatziak, baina, uste dut gaur egungo egoerarekin paralelismo bat egiteko baliagarriak izan daitezkeela. Izan ere, Hobbes-en gizakiaren alderdi ezkorrarekin bat ez etorri arren, bai uste dudala Leviatanaren irudia gaur egungo estatuarekin pareka daitekeela, neurri batean bada ere.     

                Gaur egun, Espainian, hauteskundeak igaro ostean botere guztiz subirano bat sortu dugu. Gustatu ala ez herriaren borondatea bete da eta lau urterako gobernu hau atera da garaile modu demokratikoan. Hobbes-ek esango lukeen moduan guztien borondatea biltzen duen leviatan bat sortu dugu, babesa emango diguna. Hobbes-ek, ordea, ez zuen kontuan hartu botere hori ez zela beti berau bozkatu zuen borondate horren mesedetan arituko, behin boterea lortuta ez baitago leviatan honi aginduak emateko mekanismorik. Eta gaur egungo egoera honetan ere ez dugu inolako tresnarik gobernuak egindako promes guztiak betearazteko. Botoa lau urtetik behin ematen dugu, baina, lau urte horietan ez dago modurik leviatanak hartu ditzakeen erabakiei aurre egiteko. Leviatana kontrolaezina da. Izan ere, Artaldea gidatu behar duen leviatana artzain zintzoa izan ordez otso gaiztoa baldin bada zer?

                Artaldea gidatuko duen artzain zintzo bat aukeratzeko asmoz bozkatzen dugun arren, artaldeak ez du beti zorte ona izaten eta artzaina otso bilakatu daiteke. Hau gertatzen denean inolako babesik gabe geratzen gara, ardiak izanik ezin baitiogu otsoari aurre egin. Ahalik eta kalterik gutxiena jasotzeko elkartu egiten dira ardi batzuk, eta kasu batzuetan artaldeak artalde nagusitik banatu ere egiten dira, otsoak harrapatuko ez dituelakoan. Baina, egoera honi buelta eman nahi badiogu herriaren borondatea betetzeko mekanismoak sortu behar ditugu, leviatana kontrolatzeko gai izan behar gara eta otsoak artaldetik urrun mantentzeko gai izan behar dugu. 

Advertisements

Utzi iruzkin bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s