Search Results for “taxio arrizabalaga”

2011/12/20

Kultura merkatu

by taxio

Kutremailea: Taxio Arrizabalaga

Diego de Velázquez izenak ez du gaur egun inor epel uzten. Akaso, Meninak etorriko zaizkio baten bati burura, institutoko artearen historia klase haien azken erreminiszentzia gisara edo. Lasai, baina. Ez naiz eta margolari sevillarraren lanaren inguruan jardungo; Diego de Velázquez esanda, negozioa, dirua, aberastea burura datorkienez baizik.

Azken egunotan, hainbat egunkaritako kultura gehigarrietan argitaratutako artikuluetan, XXI. mende honetan gero eta ohikoagoa den praktika baten berri eman zaigu: Londoneko Bonhams enkante-etxeak, 3,5 milioi euroren trukean saldu dio topatu berria izan den margolari sevillarraren erretratu bat Milwaukee-ko (AEB) Alfred Bader Fine Arts galeriari. Ezer berriegirik ez beraz.

read more »

Advertisements
Laburpen hitzak: , , ,
2011/11/04

20-N

by taxio

Kutremailea: Taxio Arrizabalaga

     Atzo gauerdian bertan ekin genion kanpainari, kanpaina famatuari. Hamabost egunez, Raxoi-Rubalcaba, Rubalcaba-Raxoi izango dute hizpide komunikabide -eta inkomunikabide- gehienek. Parafernalia osoa prest azaroaren hogeirako, gorria edo urdina garaile izango den erabakitzeko, bietako bat santifikatzeko, eta Monkloan, Biblia eskutan harturik hain gustoko dituzten antzerki solemne horietako bat eszenifikatzeko.

read more »

Laburpen hitzak: , , , , , ,
2011/07/26

Euskaldunon historiaren lapurreta: Codex Calixtinus-a

by Irakutrezin

Kutremailea: Taxio Arrizabalaga

Lan zaila izan ohi da sarritan, baita komunikazio sareak inoiz baino irekiago eta sozializatuago dauzkagun XXI. mende honetan ere, herri batek bere historiaren nondik norakoak zehazki ezagutzea; herri garailea ez bada, behinik behin, ederki dakigu eta hemen historia konkista militar handiak, sarraskiak, bortxak eta zapalkuntzak burutu izan dituztenek idazten dutela, historialaria ejerzitoaren erretagoardian ezkutatuta.        

Codex calixtinus-a

Codex calixtinus-a

Euskaldunok, urteetan geure buruaren berri izaten eta geure sustraiak zeintzuk diren aztertzen sarritan saiatu bagara ere, ez dugu lan makala izan. Pentsa, geure hizkuntzaren benetazko jatorria zein den, benetan nondik gatozen ziurtasun osoz zehaztea ere ezinezko zaigu, halajaina! Izan, ordea, bagara. Eta, historian zehar ere, izan gara, honen inguruko dokumentazio gehiegirik ez badugu ere.

read more »

2011/06/02

Maiatza: 1968-2011

by Irakutrezin

Gonbit berri batekin natorkizue gaurkoan ere, beste atzerabegirada bat planteatzera. Egunkariak zabalduta, estatu mailako hiri garrantzitsuenetariko enparantzak, tokian tokiko gune esanguratsuenak jendez beteta ikusi ditugu. Eta gure Euskal Herri txiki honetan ere, aldaketa baten beharraz mintzatzen dela ohartu gara. Orotariko pertsonak entzun ditugu esperientzia sozial alternatibo bat planteatzen, bizitza era berri batetan ulertzen; edo honen aldeko apustu bat egiteko asmoak azaltzen, behintzat. 15-M mugimenduaz mintzo naiz, noski.

Kutremailea: Taxio Arrizabalaga

read more »

Laburpen hitzak: ,
2011/04/20

Fukushima eta Txernobyl

by taxio

Historiaz mintzatzea egokitu zait gaurkoan. Baina ez larritu, jarraitu irakurtzen. Ez nuke eta, hau baliogabea eta aspergarria den zerbaiten gisara ulertzera eman nahi; aldiz, funtzionala den historia bat aurkeztu nahiko nizueke, erreflexio eta burutapenerako tresna den historia bat, iraganean gertatutakoez ikasteko bide den historia bat. Funtsean, guretzat garaikidea dena ere, historia honen bidez hobeki ulertu daitekeen zerbait izan daitekela aditzera eman nahiko nizueke. Eta lan hauxe betetzen saiatuko naiz Fukushima eta Txernobylez mintzoko naizen artikulu honetan, Ukrainiako zentraleko istripu nuklearra jazo zenetik hogeita bost urte oraintxe pasa direla aitzakiatzat harturik.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
%d bloggers like this: