Egilearen Fitxategia

2012/08/07

Sinestarazi dizkiguten 12 gezur eta hori baino ez direnak

by maitenat

Kultura erdi-egi eta mitoz josia dago. Betidanik egitzat jo ditugun gezurrak egon badira ere, hauetako asko kate-mezuen ondorioz nagusitu dira: izan ere, gehienok oso fidagarritzat hartzen ez baditugu ere, irakurri dugun hori askotan gure burmuinean bueltaka geratzen da, sarritan sinistu egiten dugularik. Iruzur hauetako batzuk gezurtatzera gatoz. Hona hemen askok egitzat hartu ditugun eta errealitatetik urrun dauden 12 mito. Ziur bat baino gehiago harrituta geratuko dela.

read more »

Advertisements
2012/06/23

Ixiltasuna mesedez, lotan ari gara… Zzzzzzz

by maitenat

Ametsak benetakoak balira bezela hautematen ditugu hala direlako… misterioa benetan, gure garunak, zentzumen organoen laguntzarik gabe, esna gaudenean gure inguruak sortzen duen informazio sentsoriala erreplikatzeko dauzkan mekanismoetan dago.

Image

Hala dio loaren aditu den William Dement ikerlariak. Izan ere, zientziaren aurrerapenek ikerketa ahalbidetu duten arren

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2012/05/02

Minbizia: XXI. mendeko izurritearen nondik norakoak

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Gaur egun heriotza kausa nagusienetakoa munduan. 2008an 7.6 milioi pertsonek bizia galdu zuten planeta osoan zehar haren ondorioz eta urtero 6-7 milioi kasu berri detektatzen dira, bere inzidentzia munduko populazioa baino azkarrago hazten ari delarik. Batzuek milurteko epidemiaz hitz egiten dute. Eta egunerokotasunean erailtzen dugun hitza bada ere, ba al dakigu benetan zertaz ari garen?

Kantzerra edo minbizia kontrolik gabeko zelulen zatiketa eta hazkuntza ezaugarritzat daukaten gaixotasunen multzo handia da: gaitz bakar batez ari garela uste badugu ere, beraien artean oso ezberdinak diren eta kausa eta pronostiko oso bestelakoak dituzten eritasunak ari gara hartzen kontuan.

read more »

2012/03/18

Ehun ingenieritza edo medikuntza erregeneratiboa: Organoak norberaren neurrira?

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Orain arte, norbaiti organo edo ehun batek huts egin dionean eta hura konpontzerik egon ez denean, transplante edo injerto bat egitea izan dira irtenbide bakarrak. Teknika hauek, hala ere, hainbat arazo dakarkite, hala nola, zirugia inbasiboaren beharra, inplantearen errefusatzea edo iraupen mugatua. Afera hauei aurre egiteko asmotan, ikerlariek urteak daramatzate ikertzen eta, dirudienez, prozesu konplikatu hauek egunak zenbatuta edukiko lituzkete. Arrazoia jakin nahi baduzue, jarraitu irakurtzen.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2011/12/07

Zergatik egiten dugu negar?

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Lagun batekin haserrealdia izan dugulako, igande arratsaldeko pelikulan mutil erakargarriak protagonistari haiena ezinezkoa dela esan diolako ala kanta hartako esaldi hark iraganeko zauriren bat berririki digulako. Emakumeek urtean bataz beste 64 aldiz, gizonezkoek 17 soilik. Baina, zergatik egiten dugu negar? Zergatik isurtzen ditugu malkoak eta ez beste ezer egiten? Zein ondorio edo esanahi daukate malkoek? Eta zergatik batzuek horrenbeste eta beste batzuek horren gutxi?  Erantzunak nahi baldin badituzue, jarraitu irakurtzen.

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2011/10/22

DNA

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

DNA izaki bizidun bakoitzaren mezu genetikoaren eramailea da eta gizaldi batetik hurrengora haren itxura determinatzen duten hainbat ezaugarri igortzen ditu. DNA edo azido desoxirribonukleikoa bizidunon zelula guztietan aurkitzen da era oso bilduan, kromosomak eratuz. Biltze hori histona izeneko proteina batzuen laguntzari esker lortzen du, aingura modura funtzionatzen dutenak.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2011/06/22

Ozeanoen kolorea

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Ozeano urdinak. Ozeano berdeak. Edalontzian, ur garden eta koloregabea. Baina, zein kolorekoa da ura benetan? Erantzunak asko harrituta utziko ditu: ur garbia urdina da. Kantitate txikitan, baso batean esaterako, kolore apalegia du gure begiek haren urdintasuna nabaritzeko: kristalezko edifizio bat bete beharko genuke bere benetako tonalitatea ikusteko.

Kolorea ur molekulek argia xurgatzen eta islatzen duten moduaren araberakoa da. Argi zuria, Eguzkiarena bezelakoa, espektro izeneko ostadarraz dago osatua. Ur molekulek gorritik berdera dijoan espektroko zati gehiena xurgatzen dute, urdina islatzen dutelarik, haren kolore adierazgarria emanez urari. Hala ere, denok dakigu ur guztia ez dela kolore berdinekoa: itsas zabalean urdin iluna da, litoraletan, kostatik gertu, urdin berdexka delarik. Zergatik gertatzen da hori? Erantzuna ur gainean dauden sustantziekin eta itsasoaren sakontasunarekin dago erlazionatuta.

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2011/05/11

Tximistak

by maitenat

Norbaitek elektrizitatea zentral elektrikoetan soilik sortzen dela pentsa dezake, baina fenomeno hau materia guztian ematen da: hodeietan, ur tantetan eta gugan bertan. Dena atomoz dago osatua, eta atomo bakoitzak karga positibodun (protoiak) eta kargarik ez duten partikulaz (neutroiak) eraturiko nukleoa dauka. Azken honen inguruan karga negatibodun elektroiak daude biraka. Elektroi eta protoiak erakarri egiten dira eta normalean kargak orekatu egiten dira; ondorioz, objektu gehienek ez dute karga positibo edo negatibo netorik izaten: hala izanez gero, norbait besarkatzerakoan edo zerbait ukitzerakoan elektrikara bat jasateko arriskua izango genuke!

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/03/30

Posible al da denboran bidaiatzea?

by maitenat

Nork ez du inoiz denboraren makinarekin amestu, iraganeko une goxoren batera bidaiatzea edota etorkizunak ekarriko diguna aurreikustea ahalbidetuko ligukena? Desiragarri eta zirragarraria askorentzat, baina zoritxarrez amets hutsean geratu beharko duena, etorkizunera bidaiatzea teknikoki ezinezkoa baita. Bidaia hori posible izateko, argiaren abiaduraren inguruan mugitu beharko ginateke, hau da, 300.000 km/s ( unibertsoan har daitekeen abiadura maximoa) era horretan Lurrari denbora laburrean hainbat bira emango genizkiolarik.

read more »

Laburpen hitzak: , ,