Egilearen Fitxategia

2012/06/12

IRRITERAPIA

by Sasikazetaria

Urtean ehun eta hirurogei mila haurrei baino gehiago minbizia diagnostikatzen zaie. Haurrak minbizia duela jakiten duten une beretik, mundua gainera erortzen zaie guraso eta senideei, eta momentu horretatik aurrera, lehenengo ‘shock’ egoera gainditu ostean, milaka galdera hasten dira euren kontzientzia inguratzen: Zer egin? Nola egin aurre honi? Umeari egia esan ala ez?

Sarritan, guraso eta senideak bakarrik aurkitzen dira minbiziaren munstroaren aurrean, bakarrik aldapa ezin malkartsuago baten aurrean. Guda luze eta gogor baten atarian, gurasoei babesa eta aholkua emateaz arduratzen da ASPANOGI elkartea. Elkarte hau sei kidek osatzen dute, zuzendaritzan lau daude eta beste biak langile administratiboa eta soziala dira. Horietatik bost egoera horretatik igaro dira, eta euren esperientzia baliatzen dute familiei aholku emateko.

read more »

Advertisements
2012/04/24

‘Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau’

by Sasikazetaria

Askotan, gizakiok neurrigabeko itxaropenak eraikitzen ditugu inguratzen gaituzten gauzekiko. Izan ere, amestea librea da, polita da, eta oraingoz behintzat, doakoa. Hala ere, kontuz, PPkoek legealdi honetan estreinatu dituzten artaziek herdoilezinak dirudite eta. Nork daki, XXI.mendean teknologian ematen ari den bilakaera ikusita, beharbada gure burmuinean ere TAO/OTA ezarriko digute (espero dut Odon Elorzak ez irakurtzea artikulu hau, bestela jai daukagu!). Tontoa ni, PPko putreei ideiak ematen ari naizelako artikulu honen bitartez, aportazio honen inolako beharrik ez dutenean. Gure baitan egiaztatzen ari gara artaziak primeran erabiltzen dakitela, euren kontu korronteetan izan ezik, noski.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2012/03/06

Diruaren laborategia

by Sasikazetaria

Kutremailea: Sasikazetaria

Mundua bukatuko den urte honetan ere, igaro dira dagoeneko gabonak. Bai, badakit dagoeneko martxoan gaudela eta Nostradamus bera ere nire dedukzioaz lotsa-lotsa eginda egongo litzatekeela. Zergatik atera dudan hain berandu ondorio hau? Ba garai hauetan erabat irensten nauen burbuilak denboraren nozioa galarazten didalako. Izan ere, gabonak gerturatu ahala jostailuen eta kolonien iragarkiak telebistaren jaun eta jabe egiten diren bitartean, gizarteak bere arazoak ahaztu eta gabonak irribarre eginez (behartutakoa bada ere) igaro behar ditu. Gabonetan ez dago krisirik, ez goseterik, ez gerrarik.

read more »

Laburpen hitzak: ,
2011/11/23

Etxean gatibu

by Sasikazetaria

Hikikomori

Kutremailea: Sasikazetaria

Orain dela  15000 urte gizakiak nomadak ginen: hau da, kokaleku finkorik gabe, hara eta hona ibiltzen ginen gelditu gabe. Lurralde bateko baliabideak amaitzen zirenean gauzak bizkar gainean hartu eta beste lurralde emankorrago baten bila joaten ginen, prozesu bera errepikatuz etengabe.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2011/10/20

Oilarrak harro kalparra

by Sasikazetaria

Kutremailea: Sasikazetaria

Aro teknologikoan erabat murgilduta gauden arren, badago oraindik goizero-goizero oilarraren kantuarekin esnatzen denik. Erloju suitzar baten zehaztasunarekin, hegaztiak ez du inoiz bere hitzordura huts egiten. Egunero ordu berean egiten du kukurruku; ez lehenago, ez beranduago. Dena den, badirudi jet-lag fenomenoa hegaztien mundura ere iritsi dela, eta oilarren bat edo bestek behar baino lehenago egiten duela kantu.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,