Archive for ‘Bitxikeriak’

2012/07/05

Higgsen bosoiak ezer gutxi dauka “jainkozko”

by Carlos Aizpurua

Atzo 21. mendeko lehen aurkikuntza zientifikoa lortu zen CERNean. Higgsen bosoia, 40 urtez  zientzialarien buruhaustea izandakoa, badirudi (%99,9999991ko probabilitatearekin) aurkitu dutela. Izan ere, duela 48 urte Peter Higgs fisikariak imajinatutako partikula, milaka ordu, beste hainbat zientzialari eta kontaezinak diren diru inbertsioen ondoren, existitzen dela esan dezakegu. Peter Higgs berak negar egin zuen berria entzundakoan.

Hala ere, Higgsen bosoia beste izen batez ere ezagutzen da: “jainkoaren partikula”. Zientzialari guztiei belarrietan min egiten dien terminoa da hau, heresia bat. Zergatik?

Modelo Estandarra deritzona planteatu zenean, bertan agertzen ziren elementu guztiak azaltzen joan ziren pixkanaka. Bazegoen bat, hala ere, bereziki iheskorra zena: Higgsen bosoia. Hori zela eta, Leon Lederman zientzialariak liburu bat idatzi zuen elementu honen berezitasunak azaltzeko. Liburuaren izena:

read more »

Laburpen hitzak: , , , , , , ,
2012/06/23

Ixiltasuna mesedez, lotan ari gara… Zzzzzzz

by maitenat

Ametsak benetakoak balira bezela hautematen ditugu hala direlako… misterioa benetan, gure garunak, zentzumen organoen laguntzarik gabe, esna gaudenean gure inguruak sortzen duen informazio sentsoriala erreplikatzeko dauzkan mekanismoetan dago.

Image

Hala dio loaren aditu den William Dement ikerlariak. Izan ere, zientziaren aurrerapenek ikerketa ahalbidetu duten arren

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/12/20

Kultura merkatu

by taxio

Kutremailea: Taxio Arrizabalaga

Diego de Velázquez izenak ez du gaur egun inor epel uzten. Akaso, Meninak etorriko zaizkio baten bati burura, institutoko artearen historia klase haien azken erreminiszentzia gisara edo. Lasai, baina. Ez naiz eta margolari sevillarraren lanaren inguruan jardungo; Diego de Velázquez esanda, negozioa, dirua, aberastea burura datorkienez baizik.

Azken egunotan, hainbat egunkaritako kultura gehigarrietan argitaratutako artikuluetan, XXI. mende honetan gero eta ohikoagoa den praktika baten berri eman zaigu: Londoneko Bonhams enkante-etxeak, 3,5 milioi euroren trukean saldu dio topatu berria izan den margolari sevillarraren erretratu bat Milwaukee-ko (AEB) Alfred Bader Fine Arts galeriari. Ezer berriegirik ez beraz.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/12/07

Zergatik egiten dugu negar?

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Lagun batekin haserrealdia izan dugulako, igande arratsaldeko pelikulan mutil erakargarriak protagonistari haiena ezinezkoa dela esan diolako ala kanta hartako esaldi hark iraganeko zauriren bat berririki digulako. Emakumeek urtean bataz beste 64 aldiz, gizonezkoek 17 soilik. Baina, zergatik egiten dugu negar? Zergatik isurtzen ditugu malkoak eta ez beste ezer egiten? Zein ondorio edo esanahi daukate malkoek? Eta zergatik batzuek horrenbeste eta beste batzuek horren gutxi?  Erantzunak nahi baldin badituzue, jarraitu irakurtzen.

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2011/11/10

Nor dago gure erabakien atzean?

by Carlos Aizpurua

 Kutremailea: Karlos Aizpurua

Gure bizitza eta erabakien jabe garela uste dugu. Ohetik altxatzen garenetik kontzienteki aukeratzen dugu, bai lanean, bai ikasketetan eta baita gure erlazio sozialetan, edo hala dirudi behintzat. Oker gabiltza, ordea. Gure erabaki kontziente askoren atzean, gure kontrolpean ez dauden faktore askok hartzen dute parte. Gure erabakiak guztiz desberdinak izan daitezke egoeraren arabera, gure interes edota logikaren aurka askotan. Eta hori dena, gu ohartu gabe.

read more »

2011/11/08

Abizenen esperimentua

by Carlos Aizpurua

zerrenda

Kutremailea: Karlos Aizpurua

Zubizarreta, Gonzalez, Alkorta, Aldekoaotalora… Era askotako abizenak aurki ditzakegu gure artean. Hau ikusita, zera pentsatu zuen Richard Wiseman ikerlariak: pertsona baten abizenak eraginen bat izan al dezake honen bizitzan? Helburu horrekin Telegraph aldizkariko 15.000 irakurleren kolaborazioa izan zuen.

Emaitzak espero baino interesgarriagoak izan ziren. Lehenik eta behin, euren abizenak alfabetoko lehenengo letrez hasten ziren pertsonak bukaerako letrekin hasten zirenekin alderatu nahi izan zituen. Hau da, ¿Altuna abizena duten pertsonek Zuaznabar direnak baino bizitza arrakastatsuagoa izateko aukera gehiago ote dituzte?

read more »

2011/06/22

Ozeanoen kolorea

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Ozeano urdinak. Ozeano berdeak. Edalontzian, ur garden eta koloregabea. Baina, zein kolorekoa da ura benetan? Erantzunak asko harrituta utziko ditu: ur garbia urdina da. Kantitate txikitan, baso batean esaterako, kolore apalegia du gure begiek haren urdintasuna nabaritzeko: kristalezko edifizio bat bete beharko genuke bere benetako tonalitatea ikusteko.

Kolorea ur molekulek argia xurgatzen eta islatzen duten moduaren araberakoa da. Argi zuria, Eguzkiarena bezelakoa, espektro izeneko ostadarraz dago osatua. Ur molekulek gorritik berdera dijoan espektroko zati gehiena xurgatzen dute, urdina islatzen dutelarik, haren kolore adierazgarria emanez urari. Hala ere, denok dakigu ur guztia ez dela kolore berdinekoa: itsas zabalean urdin iluna da, litoraletan, kostatik gertu, urdin berdexka delarik. Zergatik gertatzen da hori? Erantzuna ur gainean dauden sustantziekin eta itsasoaren sakontasunarekin dago erlazionatuta.

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2011/04/08

Bideobitxikeriak – Escheren urjauzia

by olaizolaiz

Ezagutzen al duzue zer den Escheren urjauzia? Ur fluxu amaigabea duen urjauzi bat da, bisualki benetakoa dirudiena baina atzean bere azalpen teknikoa ere baduena. Hementxe bideoa:

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2011/04/05

BiTxiTxOkOa

by XuakuParru

Gaurko sarrera honekin modaren inguruko eguneraketak estreinatzen ditugu. Hurrengo egunotan denboraldi berrirako tendentziak erakutsiko dizkizuegu, baina hasteko lehen BiTxiTxOkOaz hitz egingo dizuegu.

___________________________________

BiTxiTxOkOa

read more »

Laburpen hitzak: , , , , ,