Archive for ‘Filosofia’

2012/09/20

Leviatan kontrolaezina?

by bastermaster

Duela pare bat egun, unibertsitateko klase batean pentsamenduaren historiaren berrikuspen bat egiten ari ginen. Gaur egungo estatu politikoaren oinarriak ezartzeko eman diren pausuak ikusteko autore honekin paratu ginen: Thomas Hobbes politikari eta filosofo ingelesarekin, hain zuzen. Askori ezaguna egingo zaio haren esaldi famatu hura, “gizakia gizakiarentzat otso” dioen esaldia. Izan ere, gizakiaren ikuspegi ezkor honetatik abiatuta justifikatzen du autoreak gizakia estatu baten baitan biltzera daraman joera.

Hobbes-en ustez, estatuaren sorreraren funtsa geure buruarengandik babestera garamatzan ahalegina da, eta horretarako, subirano baten baitan biltzen dira estatu hori osatzen duten indibiduo guztien indarrak. Honela sortzen da leviatana, herrialde bateko biztanle guztien borondatea zentralizatuz babesa eta segurtasunaren truke. Eta honela, estatu politikoaren sorrera pertsona kopuru batek bere bozka edo onarpena subirano bati ematen dionean gertatzen da. Oso gainetik azaldu ditudan ideia hauek 1651ean izan ziren idatziak, baina, uste dut gaur egungo egoerarekin paralelismo bat egiteko baliagarriak izan daitezkeela. Izan ere, Hobbes-en gizakiaren alderdi ezkorrarekin bat ez etorri arren, bai uste dudala Leviatanaren irudia gaur egungo estatuarekin pareka daitekeela, neurri batean bada ere.     

read more »

Advertisements
2011/11/22

Askatasunaz, zertxobait.

by Irakutrezin

Kutremailea: Zurrunbilo

Zaila da lau lerrotan askatasunari buruz mintzatzea, mila zirrikitu, mila dimentsio, mila modu dituelako. Zaila da lau lerrotan, edozer gai dela ere bere aldaera guztien azterketa. Pintura guztia ikusi baino iskina karratu bat besterik ezin delako agerian utzi. Hala ere, askatasunaz hitz egin nahi dizuet gaurkoan.

Giza askatasunaren aferak, dakigula, zibilizazio okzidentalean, lehen aldiz Grezian izan zuen jatorria, edo lehen aldiz jainkoen erabakiez gaindiko zerbait bezala ulertu zen askatasuna. Askatasunaren ideia bera sortu zela esan daiteke. Grezian eman zitzaion lehen zizelkada ideia abstraktu honi: aukera bera zen askatasuna haientzat, aukera horretaz gaindiko izakiek, patuak, aurrean utzitako bidegurutzearen norabidea aukeratzean zetzan askatasunak.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,