Archive for ‘Gizartea’

2012/09/20

Leviatan kontrolaezina?

by bastermaster

Duela pare bat egun, unibertsitateko klase batean pentsamenduaren historiaren berrikuspen bat egiten ari ginen. Gaur egungo estatu politikoaren oinarriak ezartzeko eman diren pausuak ikusteko autore honekin paratu ginen: Thomas Hobbes politikari eta filosofo ingelesarekin, hain zuzen. Askori ezaguna egingo zaio haren esaldi famatu hura, “gizakia gizakiarentzat otso” dioen esaldia. Izan ere, gizakiaren ikuspegi ezkor honetatik abiatuta justifikatzen du autoreak gizakia estatu baten baitan biltzera daraman joera.

Hobbes-en ustez, estatuaren sorreraren funtsa geure buruarengandik babestera garamatzan ahalegina da, eta horretarako, subirano baten baitan biltzen dira estatu hori osatzen duten indibiduo guztien indarrak. Honela sortzen da leviatana, herrialde bateko biztanle guztien borondatea zentralizatuz babesa eta segurtasunaren truke. Eta honela, estatu politikoaren sorrera pertsona kopuru batek bere bozka edo onarpena subirano bati ematen dionean gertatzen da. Oso gainetik azaldu ditudan ideia hauek 1651ean izan ziren idatziak, baina, uste dut gaur egungo egoerarekin paralelismo bat egiteko baliagarriak izan daitezkeela. Izan ere, Hobbes-en gizakiaren alderdi ezkorrarekin bat ez etorri arren, bai uste dudala Leviatanaren irudia gaur egungo estatuarekin pareka daitekeela, neurri batean bada ere.     

read more »

Advertisements
2012/06/26

Gobernuaren langilerik finenak

by blosarcos

Oharkabean aritzen dira, baina etengabe. Ezagunak dira oso, baina inork gutxik esango luke gobernuaren langile direnik. Eurek ere ez. Eta, hala eta guztiz ere, ezinbesteko papera jokatzen dute, agintariek hartu beharreko erabakiak har ditzaten… edo beste modu batera esanda, nahi dutena egin dezaten. Eta jendea konturatu gabe, ahal bada.

Behar duten tresnarik garrantzitsuena dutelako kirolak, orokorrean, eta futbolak, zehazki: distrakzioa. Eta Eurokopa pil-pilean dagoen honetan, herrialde bakoitzaren futbol selekzioa da distrakzio horren iturri. Futbolak, berez, jendea entretenitzen badu, herrialdea ordezkatzen duen taldeak itsutu egiten du gaur egun. Erabat itsutu ere. Ez dio errealitatea (errealitate gordina) ikusten uzten, ez benetako arazoez jabetzen. Soilik euforia, golak, garaipenak… Ez dago besterik pertsona guzti horien ilusiozko mundu horretan.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2012/06/12

IRRITERAPIA

by Sasikazetaria

Urtean ehun eta hirurogei mila haurrei baino gehiago minbizia diagnostikatzen zaie. Haurrak minbizia duela jakiten duten une beretik, mundua gainera erortzen zaie guraso eta senideei, eta momentu horretatik aurrera, lehenengo ‘shock’ egoera gainditu ostean, milaka galdera hasten dira euren kontzientzia inguratzen: Zer egin? Nola egin aurre honi? Umeari egia esan ala ez?

Sarritan, guraso eta senideak bakarrik aurkitzen dira minbiziaren munstroaren aurrean, bakarrik aldapa ezin malkartsuago baten aurrean. Guda luze eta gogor baten atarian, gurasoei babesa eta aholkua emateaz arduratzen da ASPANOGI elkartea. Elkarte hau sei kidek osatzen dute, zuzendaritzan lau daude eta beste biak langile administratiboa eta soziala dira. Horietatik bost egoera horretatik igaro dira, eta euren esperientzia baliatzen dute familiei aholku emateko.

read more »

2012/04/14

Coca-Cola Light, hiltzaile isila

by Carlos Aizpurua

Kutremailea: Karlos Aizpurua

1982an sortu zen Coca-Colaren freskagarri berri hau, Diet Coke izenarekin. Hala ere, laster aldatu behar izan zioten izena zenbait lekutako lege arazoak zirela eta. Izan ere, zerikusi gutxi dauka Coca-Colaren “light” bertsio honek dietarekin.

Gaur egun munduko hirugarren freskagarri salduenaren botilak zera dio:

Osagaiak: Ur karbonatatua, karamelu koloreduna, azido fosforikoa, potasio benzoatoa (freskotasuna mantentzen du), cafeina, azido zitrikoa, aroma naturalak

read more »

2012/04/11

Eguraldiak barkatzen ez duenean…

by blosarcos

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Aste Santu garaia da eta horrek, gauza guztiek bezala, ideia ugari ekartzen dizkigu burura. Guztien gainetik, noski, oporraldia. Gehienontzat behintzat. Jada ahaztu samar daukagu zein den jaiegun hauen benetako arrazoia, gero eta laikoagoa den gizarte honetan. Eta hau ez da kritika bat, inondik inora. Baina oporrak opor dira, baita krisi garaian ere. Egoera zailetan atsedenaldi bat hartzeak, egunerokotasun monotonoaren eta ematen dizkiguten albiste gero eta ilunagoen larriduratik aldentzeko aukera eskaintzen du. Eta aprobetxatu behar.

read more »

Laburpen hitzak: ,
2012/02/29

XXI. mendeko ardiak

by jontolest

Saldu egin naiz azkenean. Sarea indartsuegia
da. Erakargarriegia. Eta onartzeak lanak ematen
dizkidan arren, menpekotasun itzela erakusten
dugu berarekiko. Zentzu guztietan gainera.
Egun, sare sozialik gabe ez gara deus. Zoriontsu
egiten al gaituzte bada? Ez dut uste. Ez ni behintzat.

read more »

2011/11/23

Etxean gatibu

by Sasikazetaria

Hikikomori

Kutremailea: Sasikazetaria

Orain dela  15000 urte gizakiak nomadak ginen: hau da, kokaleku finkorik gabe, hara eta hona ibiltzen ginen gelditu gabe. Lurralde bateko baliabideak amaitzen zirenean gauzak bizkar gainean hartu eta beste lurralde emankorrago baten bila joaten ginen, prozesu bera errepikatuz etengabe.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2011/11/18

Gehituri elkarrizketa

by Irakutrezin

>Zer informazio mota banatzen duzue?
Informazioa eskaintzeaz InfAsis (Informazioa eta Asistentzia) zerbitzua arduratzen da. Homosexualitateari loturiko edozein informazio eskaintzen da: sexu-osasunari buruzkoa (sexu bidez kutsatzen diren infekzioei buruz, arrisku jarduerei eta saihesteko neurriei buruz), legediari buruzkoa, Gehitu eta bere jarduerei buruzkoa, interesezko helbide eta telefonoei buruzkoa (nazio mailako elkarteak, aisialdirako tokiak…) eta dokumentazioari buruzkoa (liburuak, bideoak, aldizkariak…).

> Zein adinetako pertsonak joaten dira gehien bat informazio bila?
Adin guztietako jendeak eskatzen du informazioa, baina azken aldian aipatzekoa da gehien bat gazteak izaten direla. Oso gazteak, 16-17 urte ingurukoak hain zuzen ere. Orainarte ez zen ohikoa adin hautakoek informazioa eskatzea.

read more »

Laburpen hitzak: ,
2011/11/10

Nor dago gure erabakien atzean?

by Carlos Aizpurua

 Kutremailea: Karlos Aizpurua

Gure bizitza eta erabakien jabe garela uste dugu. Ohetik altxatzen garenetik kontzienteki aukeratzen dugu, bai lanean, bai ikasketetan eta baita gure erlazio sozialetan, edo hala dirudi behintzat. Oker gabiltza, ordea. Gure erabaki kontziente askoren atzean, gure kontrolpean ez dauden faktore askok hartzen dute parte. Gure erabakiak guztiz desberdinak izan daitezke egoeraren arabera, gure interes edota logikaren aurka askotan. Eta hori dena, gu ohartu gabe.

read more »