Archive for ‘Iritzia’

2012/06/26

Gobernuaren langilerik finenak

by blosarcos

Oharkabean aritzen dira, baina etengabe. Ezagunak dira oso, baina inork gutxik esango luke gobernuaren langile direnik. Eurek ere ez. Eta, hala eta guztiz ere, ezinbesteko papera jokatzen dute, agintariek hartu beharreko erabakiak har ditzaten… edo beste modu batera esanda, nahi dutena egin dezaten. Eta jendea konturatu gabe, ahal bada.

Behar duten tresnarik garrantzitsuena dutelako kirolak, orokorrean, eta futbolak, zehazki: distrakzioa. Eta Eurokopa pil-pilean dagoen honetan, herrialde bakoitzaren futbol selekzioa da distrakzio horren iturri. Futbolak, berez, jendea entretenitzen badu, herrialdea ordezkatzen duen taldeak itsutu egiten du gaur egun. Erabat itsutu ere. Ez dio errealitatea (errealitate gordina) ikusten uzten, ez benetako arazoez jabetzen. Soilik euforia, golak, garaipenak… Ez dago besterik pertsona guzti horien ilusiozko mundu horretan.

read more »

Advertisements
Laburpen hitzak: , , ,
2012/04/24

‘Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau’

by Sasikazetaria

Askotan, gizakiok neurrigabeko itxaropenak eraikitzen ditugu inguratzen gaituzten gauzekiko. Izan ere, amestea librea da, polita da, eta oraingoz behintzat, doakoa. Hala ere, kontuz, PPkoek legealdi honetan estreinatu dituzten artaziek herdoilezinak dirudite eta. Nork daki, XXI.mendean teknologian ematen ari den bilakaera ikusita, beharbada gure burmuinean ere TAO/OTA ezarriko digute (espero dut Odon Elorzak ez irakurtzea artikulu hau, bestela jai daukagu!). Tontoa ni, PPko putreei ideiak ematen ari naizelako artikulu honen bitartez, aportazio honen inolako beharrik ez dutenean. Gure baitan egiaztatzen ari gara artaziak primeran erabiltzen dakitela, euren kontu korronteetan izan ezik, noski.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2012/04/11

Eguraldiak barkatzen ez duenean…

by blosarcos

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Aste Santu garaia da eta horrek, gauza guztiek bezala, ideia ugari ekartzen dizkigu burura. Guztien gainetik, noski, oporraldia. Gehienontzat behintzat. Jada ahaztu samar daukagu zein den jaiegun hauen benetako arrazoia, gero eta laikoagoa den gizarte honetan. Eta hau ez da kritika bat, inondik inora. Baina oporrak opor dira, baita krisi garaian ere. Egoera zailetan atsedenaldi bat hartzeak, egunerokotasun monotonoaren eta ematen dizkiguten albiste gero eta ilunagoen larriduratik aldentzeko aukera eskaintzen du. Eta aprobetxatu behar.

read more »

Laburpen hitzak: ,
2012/03/08

Basque Culinary Center eta euskara

by Irakutrezin

Kutremailea: AAIZ

Mondragon unibertsitate eta euskal sukaldariei esker 2009an sortu zen Basque Culinary Center Fundazioa. Unibertsitate hau sortu zuten pertsonen helburua gastronomia munduan zehar zabaltzea da. Espainiako lehen gastronomiako unibertsitatea da eta Donostian dago. Karrerak lau urte iraungo du eta bere lehenengo urtean berrehun ikasle inguru  ditu.

read more »

2012/03/06

Diruaren laborategia

by Sasikazetaria

Kutremailea: Sasikazetaria

Mundua bukatuko den urte honetan ere, igaro dira dagoeneko gabonak. Bai, badakit dagoeneko martxoan gaudela eta Nostradamus bera ere nire dedukzioaz lotsa-lotsa eginda egongo litzatekeela. Zergatik atera dudan hain berandu ondorio hau? Ba garai hauetan erabat irensten nauen burbuilak denboraren nozioa galarazten didalako. Izan ere, gabonak gerturatu ahala jostailuen eta kolonien iragarkiak telebistaren jaun eta jabe egiten diren bitartean, gizarteak bere arazoak ahaztu eta gabonak irribarre eginez (behartutakoa bada ere) igaro behar ditu. Gabonetan ez dago krisirik, ez goseterik, ez gerrarik.

read more »

Laburpen hitzak: ,
2012/02/29

XXI. mendeko ardiak

by jontolest

Saldu egin naiz azkenean. Sarea indartsuegia
da. Erakargarriegia. Eta onartzeak lanak ematen
dizkidan arren, menpekotasun itzela erakusten
dugu berarekiko. Zentzu guztietan gainera.
Egun, sare sozialik gabe ez gara deus. Zoriontsu
egiten al gaituzte bada? Ez dut uste. Ez ni behintzat.

read more »

2012/02/24

ETBko murrizketa, euskaraz eta kalitatez

by blosarcos

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak esan izan du bere adierazpenek ez dituztela alderdiak ezarritako pautak jarraitzen. Inork ez dio diskurtsorik prestatzen, pentsatzen duena eta esaten duena bat omen datoz. Eta nahiko garbi utzi zuen hori urtarrilaren 31an Forum informatibo batean, Euskadik konstituzio propio bat izan beharko lukeela adierazi zuenean. Bere hitzek, noski, txinpartak sortarazi zituzten bere alderdian. Baina kontua ez zen hor geratu, eta Egiguren ez zen isildu.

read more »

2012/02/16

Garzonen alde hitz batzuk

by Luther Blissett

Nere lehen aportazioa den honetan, BDSMaren inguruan hitz egitea zen nire asmoa, askea nahi den herri batek ezin baitu sexualidade hertsi ta moralkeriaz josia izan. Baina bueno, BDSMa, polimaitasuna, heterosexismoaren aurkakotasuna edo jeloskortasuna, monogamia, inseguridadeak eta zoriontasun eza tratatuko ditut beste batean, izan ere, moralkeria salatzea pentsatzen nenbilela, garzonena gertatu da, ta twitterren batek ondo laburtu zuen moduan, gauza bat gauza bat da, ta beste bat beste bat. Ea azaltzea lortzen dudan:

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2011/11/29

Polemika amaitu da euskal kulturaren bilguneari hasiera emateko

by blosarcos

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Egun gutxiren buruan, abenduaren 4an, irekiko ditu ateak beste urte batez, eta 46 dira jada, Durangoko euskal liburu eta disko azokak. Euskal kulturaren bilgune nagusia hemen da berriro, ekitaldiz gainezka, euskarari indarra ematen jarraitzeko asmoz. Eta literatura festa honi ongi etorria eman dio, modu batean, beste literatura gai batek. Zehazkiagio, beste gai polemiko baten amaierak.

read more »

Laburpen hitzak: , ,