Archive for ‘Kultura’

2012/05/29

Nor da Banksy?

by Carlos Aizpurua

Jende gutxi aurki daiteke artista britainiarra baino polemikoagoa dena. Eta bai, artista esan dut, graffiti eta street art deritzona ez baitaude museoetako artelanetatik oso urrun. Ironia eta misterioz jositako artistaren bizitzan sakonduko dugu pixka bat.

Badago, agian, oraindik Banksy ezagutzen ez duen norbait. Labur esateko, Banksy artista urbano berezi bat da: ez da bere benetako nortasuna ezagutzen eta bere obrak mundu osoan egin dira famatu.

read more »

Advertisements
2011/12/20

Kultura merkatu

by taxio

Kutremailea: Taxio Arrizabalaga

Diego de Velázquez izenak ez du gaur egun inor epel uzten. Akaso, Meninak etorriko zaizkio baten bati burura, institutoko artearen historia klase haien azken erreminiszentzia gisara edo. Lasai, baina. Ez naiz eta margolari sevillarraren lanaren inguruan jardungo; Diego de Velázquez esanda, negozioa, dirua, aberastea burura datorkienez baizik.

Azken egunotan, hainbat egunkaritako kultura gehigarrietan argitaratutako artikuluetan, XXI. mende honetan gero eta ohikoagoa den praktika baten berri eman zaigu: Londoneko Bonhams enkante-etxeak, 3,5 milioi euroren trukean saldu dio topatu berria izan den margolari sevillarraren erretratu bat Milwaukee-ko (AEB) Alfred Bader Fine Arts galeriari. Ezer berriegirik ez beraz.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/11/29

Polemika amaitu da euskal kulturaren bilguneari hasiera emateko

by blosarcos

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Egun gutxiren buruan, abenduaren 4an, irekiko ditu ateak beste urte batez, eta 46 dira jada, Durangoko euskal liburu eta disko azokak. Euskal kulturaren bilgune nagusia hemen da berriro, ekitaldiz gainezka, euskarari indarra ematen jarraitzeko asmoz. Eta literatura festa honi ongi etorria eman dio, modu batean, beste literatura gai batek. Zehazkiagio, beste gai polemiko baten amaierak.

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2011/04/26

Ane Labaka herritarrak irabazi du 40. Bertsolari Gazteen Osinalde Saria

by Irakutrezin

Ane Labakak irabazi du aurtengo 40. Bertsolari Gazteen Osinalde saria, larunbat gauean Gabirian jokatu zen saioan garaile atera ostean. Finalean, berarekin batera Urruñako Odei Barroso, Errezilgo Nekane Zinkunegi, Larraitzeko Adur Gorostidi, Gabiria bertako Endika Igarzabal eta Getxoko Arrate Illaro aritu ziren. Jokin Murua izan zen saioko gai-jartzailea eta 160 lagun inguru bildu ziren Osinalde elkartean afalostean egin zen finaleko bertsoak entzutera. Ez zen Labaka gaueko garaile bakarra izan, Endika Igarzabalek jaso baitzuen entzuleek emandako saria eta Odei Barrosok bere aldetik, bertsorik onenaren saria. Ane Labakak lehenengo aldiz parte hartu du sariketan eta nabari da buru belarri ari dela Gipuzkoako Txapelketa prestatzen, 18 lagunen artean jokatu den sarian txapelduna izan baita.

   
  Ane Labaka lasartearra Endika Igartzabal eta Odei Barroso alboan dituela
 

Bejondeizula Ane!

2011/03/18

Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolaren idatzia

by Irakutrezin

Lasarte-Oriako Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak idatzi bat helarazi digu, gaur egungo beraien egoera azalduz:

_________________

KUKUKA Antzerki eta Dantza Eskolak Lasarte-Oriako herriari

Orain arte, lehen Landaberri Antzerki Eskola moduan eta orain KUKUKA Antzerki eta Dantza Eskola gisa, plazara atera garenean egindako edota egitear zeuden gure lanen berri emateko izan da. Eskolak egindako lana izan da protagonista, ez Eskola bera, alegia. Oraingoan, ordea, eta ez gure gustuagatik, kontrakoa gertatzen da.

Urte dezente dira Antzerkia, Dantza eta Euskara bultzatzearen alde gure Eskola martxan jarri zenetik. Gure helburuak eta filosofia ez dira aldatu ordudanik: Antzerkia eta Dantzarekiko zaletasuna eta heziketa soziala lantzea ikasleen formazioa pertsonala bultzatuz (harremanak, emozioen azalpenak, espresibitatea, elkartasuna…); Euskara bultzatzea; eta Lasarte-Oriako beste elkarteekin harremana eta elkarlana lantzea. Hau guztia modu ireki, herrikoi eta gardenean, beti ere. Langintza honetan, eduki, ezta grapagailu bat ere ez dugu. Irakasleen lanaz aparte, muxutruk egiten da dena hemen. Ez aterperik ez biltzeko lekurik ere ez dugunez, nomada ibili behar izaten dugu batetik bestera. Zentzu honetan, batere azpiegiturarik gabekoak izanik, bertutetsuak ez agian, baina birtualak izatearen kontzientzi sendoa dugu.

Gauzak horrela, gure lana baldintza egokiagotan aurrera eraman ahal izateko, aspaldiko eskakizuna dugu Udalarekin Hitzarmen bat sinatzea, horrek emango bailiguke oinarri sendo bat gure lana modu eraginkorragoan garatzeko. Asmo horrekin, gure eskaerak jasotzen zituen Txosten bat aurkeztu genuen iaz eta bilera bana izan genuen bai alkatearekin eta bai Kultura Saileko zinegotziarekin. Labur-labur, bost ziren planteatu genizkien eskaerak: 1) lokal bat, 2) Kultur Etxearen erabilera bermatzea, 3) gure irakasleen prestakuntzarako laguntzak, 4) Antzerki eta Dantzaren herriko programazioan parte hartzea, eta 5) egun jasotzen dugun diru-laguntza handitzea.

Prentsaren bidez ikusi ahal izan dugunez, Hitzarmen ugari sinatu ditu Udalak azken hilabete hauetan herriko hainbat elkarteekin. Ez da gure kasua izan, ordea. Guk 2010ari dagokion diru-laguntzaren ebazpena besterik ez dugu jaso. Eta, 2009koarekin alderatuz, igoera bat izan dugula esan behar dugu. Ez oso handia, 14 eurokoa baino ez, baina igoera azkenean, krisi garai hauetan nabarmendu beharrekoa; are gehiago duela bi urte izan genuen 200 euroko jaitsieraren ondoren. Bai, horiexek dira kopuruak: 1.200 euro jaso genituen 2008an, 1.000 euro 2009an, eta 1.014 iaz. Aurten… ikusteke dago.

Diru kopuru hauei tankera hartzeko, Eskolaren inguruan, ez puntualki, astero-astero  baizik, mugitzen diren ume, gazte eta helduen kopuruekin alderatu behar dira. Duela bi ikasturte, 37 talde eta 470 ikasle inguru matrikulatu ziren. Iaz, 46 talde eta 550 ikasle inguru, 13 irakasleren gidaritzapean. Ikasturte honetan, 61 talde, 728 ikasle (660 inguru Lasartekoak) eta 19 irakasle. Beraz, matrikulatutako ikasle bakoitzeko urte osorako jasotako diru-laguntzaren bilakaera ondokoa da: duela bi urte 2,12 euro, iaz 1,84. Kopuruak ez dira handiak, eta bilakaera kezkagarria.

Dena dela, eta inportantea izanik, ez pentsa dirua denik guretzat inportanteena. Udalaren aldetik ondo baloratuak ez izatearen sentipena dugu, eta hori da, beste ezeren gainetik, faltan botatzen duguna. Behar genukeen konplizidadea botatzen dugu faltan. Ezen, apal-apal eta harrokeriarik gabe esanda, eskolarteko eta amateur mailan Lasarten Antzerki eta Dantzaren arloan gertatzen ari den fenomenoa eredugarria dela adierazi behar dugu. Inbidia sanoaz begiratzen gaituzte. Ez da zaila ulertzen, beraz, proiektuak merezi duela uste sakona izatea. Eta onena dena, ez gaudela erreta sentitzea. Ideia pila dugu martxan jartzeko eta prestatuta ikusten dugu gure burua irudikatzen ditugun ekimen eta ekintza berri horiek praktikara eramateko. Baliabide eskasia da gure ahuldade handiena. Orain arte lortutakoa sendotu, sakondu eta biderkatzea da gure erronka. Langintza horretan Udala nahiko genuke bidelagun izaten. Herritik eta herriarentzat sortuak izanik, gaur eta hemen, herriari transmititu nahi genion gure gogoeta hau. Zuei, alegia.

Lasarte-Orian, 2011ko martxoaren 15ean

Informazio gehiago Txintxarrin

Laburpen hitzak: , , , , ,