Archive for ‘Musika’

2012/07/28

Gojira – L ‘Enfant Sauvage (kritika)

by mikelyarza


Mundu osoan zehar arituak dira euren kantak zabaltzen, jada metal musikako jaialdi handienetarako kontuan harturiko taldea, aurreko diskarekin METALLICAren biran parte hartzeko aukera ere izan zuten… eta Baionakoak dira. GOJIRAk “L ‘Enfant Sauvage”, bere estudioko bosgarren lana kaleratu berri du, gurean Heletako EH Zuzeneanen entzuteko aukera izan eta egun Estatu Batuetan zehar aurkezten ari direna. Death metala abiapuntu hartuta, euren 15 urteko ibilbidean zehar uztartu dituzten musika esperimental, perkusio erritmo komplexu eta ahots urratu nahiz garbien bitartez, euren izaera propioa eraiki dute, entzun eta berehala iparraldekoen musika dela ohartarazten diguna.

read more »

Advertisements
2012/07/15

Parapetasonik 2.0

by Irakutrezin

Metalaren inguruan, nazioartean hainbat musika festibal egiten dira: Sonisphere eta MetalFest esaterako, Ipar Euskal Herrian ere badugu Heletan urtero egiten den Euskal Herria Zuzenean jaialdi indartsua eta Lasarte-Orian berriz, Parapetasonik egiten da; aurten bigarrenez egin den metal eta rock´n´roll jaialdia.

2010ean Parapetasonik-en lehen edizioa egin eta 2011ko lehortearen ostean, larunbatean burutu zuten bigarren edizioa herriko metal-zale gazteek antolatuta.
Guztira, herriko zein inguruko zortzi talde aritu ziren Parapetoko oholtza gainean ahots urratuz eta gitarra kolpe sendoez ikusleak dantzan eta kantuan jartzen.

Kontzertu sorta polita
Zortzi kontzertu ikusteko aukera izan zen larunbatean, BeHatxeRoja eta Bloody Brotherhood donostialdeatik, Black

read more »

2012/07/01

Tamerlaÿn metal taldearekin solasean

by mikelyarza

Tamerlaÿn, Lasarteko gazte batzuek sortutako metal talde bat da. Lasarteko festetara zetozela aprobetxatuz, beraiekin elkartzeko aukera izan dugu.

1 – ¿Noiz eta nola sortu zen Tamerlaÿn?

Kitxo: 2009 urte amaiera eta 2010 hasiera bitartean sortu zen taldea, Aitor, Pontxo eta ni Lasarteko parapetoan bertsio batzuk jotzeko geratzen hasi ginenean. Handik gutxira, hala ere, taldea uztea erabaki nuen nik.
Aitor: Bai, ordutik aurrera animatzen hasi ginen eta taldea osatzeko jende bila aritu ginen, lehenengo biak Jon Pérez (gitarra) eta Ivan Hernando (bateria) izan ziren.
Pontxo: Pixkanaka taldea forma hartzen zijoan baina baxujole gabe jarraitzen genuen eta gure lagun Iza animatu zen definitiboa aurkitu arte.
Aitor: Eta azkenik duela urte erdi Davidekin ensaiatzen hasi ginen. Denbora gutxi behar izan genuen taldekide egokiena zela konturatzeko.

2 – Taldea sortu zenetik beraz, formazio aldaketa asko izan dituzue ¿Nola eboluzionatu duzue honekiko? ¿Formazio hau denbora luzerakoa izango dela uste duzue?

Iván: Taldekide batek taldea uztea erabaki arren guregan geratzen da beregandik ikasi dugun guztia, eta gainera sartzen den taldekide berriak ideia berriak ekartzen ditu, oso aberasgarria da. Aldaketak beti dira delikatuak eta gauzak ondo tratatu ezean taldea hautsi daiteke, baina guri oraingoz ondo joan zaigu.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/12/22

Ken Zazpi – Eñaut Elorrietari elkarrizketa (osoa)

by Irakutrezin

Orain dela hilabete batzuk agindu bezala (barkatu atzerapena!), hementxe doa Ken Zazpiri egindako elkarrizketa osoa:

read more »

2011/07/06

Festarik festa dabil musika

by Irakutrezin

Kutremailea: Maider Segurola

Uda hemen da eta udarekin batera herrietako festak, eguraldi ona, terrazak, egun sargoriak, egun sargorietako ekaitzak… eta baita musika jaialdiak ere. Azkena Rockeko ajea oraindik gainean genuela etorri zaigu Euskal Herria Zuzenean festibala, gurean egiten den makrojaialdirik beteranoena.

read more »

2011/05/26

Ken Zazpi – Eñaut Elorrietari elkarrizketa

by Irakutrezin

“Nahiz eta herri txikia izan geurea, badaukagu musika egiteko grina, badaukagu kemena musikan aritzeko eta alde horretatik oso herri osasuntsua garela deritzot.”

Egun gutxi barru elkarrizketa osoa ikusgai izango duzuen arren, hementxe duzue Eñaut Elorrietari egindako elkarrizketaren aurrerapen txiki bat.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/05/25

Goizero autobusaren zain

by Irakutrezin

Goizero ikusten nuen ikastolarako bidean. Goizero autobusaren zain. Begietako makarrak kendu gabe askotan baina beti kaskoak belarrietan zituela, nagiak musikarekin uxatu nahiko balitu bezala.

read more »

Laburpen hitzak:
2011/04/13

Digitalik? Ez, eskerrik asko

by Irakutrezin

Gogoratzen forward eta backward botoiak existitzen ez ziren garaiaz? Akordatzen kotxeko bidaietan EGANen kasetea osorik, hasi eta buka, aditu behar zenekoa? Edo etxeko magnetofoi txikian A aldea amaitu eta B aldeko kantak aditzeko zintari buelta ematera altxa behar izaten zenekoa? Ah, eta nola ahaztu zinta magnetofonikoa bere bidetik atera eta boligrafo batekin bere gurpiltxoari eraginez emandako ordu amorragarriak?

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2011/02/16

Blaka rock taldearekin solasean

by Irakutrezin

BlaKa, Donostiako gazte batzuk sortutako rock talde bat da. Multimusikalera zetozela aprobetxatuz, beraiekin elkartzeko aukera izan dugu.

Benetan mutil jatorrak Blakako hauek!


-Noiz eta nola sortu zen taldea?
Talde bezala Orixe ikastolan 12 urte genituenean sortu zen, baina oraingo taldea Antigua-Luberri ikastetxean geundela bateratu zen. 3.mailan egin genituen lehen entseguak, eta lehen kontzertua berriz, 4. mailan eman genuen.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,