Archive for ‘Sexualitatea’

2012/07/13

Nahi gabeko isurketak izaten ditut…

by Irakutrezin

Iepa! 21 urteko mutil bat naiz eta orain arte izan ditudan erlazio guztietan isurketak izaten ditut bikotearekin nagoen bitartean (inongo harreman sexualik egon gabe). Nahiko lotsa ematen dit kontu honek, eta inoiz ez diet bikoteei esan. Normala al da? Zergatik da? Zer egin daiteke arazoa konpontzeko?

Kaixo! Beno, mezu hau irakurri eta, informazioa falta zaidala sentitzen dut. Ondo ulertzen badut, neskekin egonda, isuria gertatzen zaizu… Eta esaten duzunagatik gainera, kontakturik gabe. Ondo ulertu al dut?. Jantzita zaudenean ere bai?, ala biluzik zaudenean soilik?, Zure bikotekidearekin egote hutsagatik gertatzen bazaizu, hau da, kontaktu fisikorik gabe, burura etortzen zaidan galdera da momentu horietan nola zauden: lasai, urduri, ezinegonarekin, sexu-gogoz, asebeteta…

read more »

2012/07/04

Hirusta Kolektiboaren ikastaroa

by Irakutrezin

Hirusta Kolektiboak tailer berezi bat prestatu du uztailaren 14 eta 15erako. Asteburu horretan tantraren bisioa nola landu erakutsiko dizute. Hau da, zure gorputza martxan jartzeko argibideak eman, zure barrura bidaia egin eta haratago heldu zaitezen. Zure barne izatearekin konektatzen lagunduko dizute, barnean daramazun jainko edo jainkosarekin harremanetan jartzeko. Horretarako teknika ezberdinak erabiliko dituzte: arnasketa tantrikoa, masajeak, gogoeta aktiboak, mantrak…

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2012/06/20

Lehen aldiarekin kezkatuta

by Irakutrezin

Aupa!

20 urteko neska bat naiz eta oraindik ez dut erlazio sexualik izan. Behin baina gehiagotan mutilen batek (gau bateko gauza) eskatu dit egingo genuen edo, baña ez naiz ausartu. Egia esan ez dakit zer egin. Mutil egokiarentzat itxaroten ari naiz baina erritmo honetan ez dakit noiz iritsiko den. Gainera, beldurra dut lehenengo aldian mina sentitzeaz. Gomendioren bat eskertuko nuke.

Egunon! Egia esan neska hau parez pare izango banu gauza asko komentatuko nizkioke… Zaila da internet bidezko kontsulta baten bidez erantzutea… berarekin aurrez aurre

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/12/02

Sexu kontsultak – Koito anala (lehen aldia)

by Irakutrezin

Gaurkoan, Nereak blogean iruzkin bat utziaz helarazi zigun kontsultaren erantzuna dakarkizuegu. Erantzun hau, berriro ere, Hirusta Kolektiboko lagunen eskutik.

Ez ahaztu zure sexu kontsultak bidali ditzakezula irakutrezin@hotmail.com helbidera edo iruzkin bat idatzi diezagukezula blogean bertan zure galderarekin batera (nahi ezkero era anonimoan, helbide elektronikorik emateko beharrik gabe). Hementxe jasoko duzu erantzuna laster batean!

__________________________________________

“Kaixo. Aste honetan, Kotte etorri da gure eskolara saio batzuk ematera eta bereziki galdera bat geratu zait buruan, ez daukadala batere garbi… Esaten dute lehenengo aldian min asko ematen duela… egia da? Eskerrik asko, eta hurren arte”

Beno, galdera oker ez banago eta ondo ulertu ba dut, lehenengo aldiaren inguruan da baina, kasu honetan, koito analaren inguruan. Egia esanda, erantzuna ez da gehiegi aldatzen.
Gure organo sexualarik handiena gure larru azala da, gorputz osoak erantzuten du eszitazio egoera baten aurrean, dena eszitatzen da ez soilik genitala. Oso garrantzitsua da lasai egotea, ziur egotea, konfidantza izatea (batez ere norberarengan). Hau horrela, sarketa beti ere errazagoa izango da urduri banago baino. Eszitazioarekin ere uzkiaren zuloa “gehiago zabalduko” da. Inportantea izango da poliki-poliki joatea, presarik gabe, disfrutatzea da helburua. Horrelakoetan, dudarik gabe, baselinak asko lagundu dezake…
Baliteke miña sentitzea, hobe orduan uztea, prest ez gaudenaren seinalea izango baita…
Uste dut harreman intimoetan, osagai oso garrantzitsu bat, presarik ez izatea dela, xamurtasunarekin jolastea eta helbururik ez jartzea.

Muxu asko. Kotte

2011/10/27

Sexu kontsultak – Sexu anala

by Irakutrezin

Hementxe, gaurkoan, blogeko bigarren sexu kontsulta, 20 urteko neska batek bidalil zigun zalantzari erantzunez. Erantzuna, berriro ere, Hirusta Kolektiboko lagunen eskutik.

Ez ahaztu zure sexu kontsultak bidali ditzakezula irakutrezin@hotmail.com helbidera edo iruzkin bat idatzi diezagukezula blogean bertan zure galderarekin batera (nahi ezkero era anonimoan, helbide elektronikorik emateko beharrik gabe). Hementxe jasoko duzu erantzuna laster batean!

________________________

“Aupa! Hogei urteko neska bat naiz. Badira hainbat urte sexu harremanak edukitzen hasi nintzela, eta mutil bat baino gehiagorekin gozatzeko aukera izan dut. Kontua da, ia beti berdina egin izan dudala eta oraingo mutil lagunak gauza berriak probatzea proposatu didala. Beste gauza batzuen artean, ipurtzulotik zakila sartzea proposatu dit. Baina beldur naiz, min emango didala pentsatzen baitut eta kezka horrekin ezinezkoa egingo litzaidake nire mutilarekin gozatzea. Eskertuko nizueke erantzunen bat”

Beno neska, zuena egia esan gauza arrunta da. Ez da ez, ziurrenik, harremanetan gehien erabiltzen den praktika nahiz eta, jakin badakigun oso praktika plazenteroa suerta daitekeela eta gainera haurdunaldirako arriskurik ez. Hori bai, gaixotasunak egonez gero, arriskua duen praktika da. Beldurra izatea orduan, normala da iruditzen baitzaigu zulo hori txikia dela eta hortik,…
Egia da eszitazioarekin, zulo hori ere zabaldu egiten dela eta, maitasunarekin, pazientziarekin eta poliki-poliki, zakila sartzeko behar duen zabalera har dezakeela. Behar bada ez duzue lortuko lehenengotik, edo bai, batek daki. Kontua da, lubrikanteak ere asko lagundu dezakeela. Nik uste dut pazientzia eta gozotasun kontua dela, emeki- emeki joateko kontua eta, jostailu txikiak horretarako aproposak disenatutako direnak, behatzekin, (honek ere plazer handia eman dezake), eta horrela, sarketa lortu arte.
Jende askok nahikoa izaten du behatzekin, beste askori sarketa gustatzen zaie, bada jendea ipurzuloarekin ezer jakin nahi ez dutenak,(nik uste, hau gehiago soziala, heziketa kontua dela baina tira, hau beste gai bat litzateke). Hori ba, suabe, suabe, esperimentatzen joan eta utzi sentitzen ea zer iristen zaizun.
Ondo joan deizuela, eta ez izan presarik, geheientean honek ez du eta laguntzen.
Muxu bat. Kotte

Laburpen hitzak: , , , ,
2011/06/18

Sexu kontsultak – Preserbatiboarekin borrokan

by Irakutrezin

Hementxe, gaurkoan, blogeko bigarren sexu kontsulta, Urnietako gazte batek bidalil zigun zalantzari erantzunez. Erantzuna, berriro ere, Hirusta Kolektiboko lagunen eskutik.

Ez ahaztu zure sexu kontsultak bidali ditzakezula irakutrezin@hotmail.com helbidera edo iruzkin bat idatzi diezagukezula blogean bertan zure galderarekin batera (nahi ezkero era anonimoan, helbide elektronikorik emateko beharrik gabe). Hementxe jasoko duzu erantzuna laster batean!

“Aupa:

Urnietako Unai naiz. 20-30 urte bitartekoa. 

4 urte luzez neskalaguna izan dut, eta hasiera batean preserbatiboa erabili arren, denborarekin ez erabiltzea erabaki genuen biok. Sexu harreman aldetik ez dut sekula arazorik izan, eta esan dezaket arlo horretan gure erlazioa ederki joan dela. Hala ere, erlazio hura amaitu egin zen.

Orain beste neska batekin nabil. Orain dela aste batzuk ezagutu dugu elkar, eta lehenengo sexu harremanak izaten hasi gara. Noski, koitoa egiteko preserbatiboa erabili behar izan dut, eta hor dator nere arazoa. Denbora askoan erabili gabe ibili naiz, eta orain arazoak ditut orgasmora heltzeko. Ez dakit egoera berriaren urduritasuna den, baina preserbatiboaren kontuari bueltak ematen ari naiz. Asko kostatzen zait egoera berrira ohitzea, eta beldur handia daukat ea ez naizen egoera berri honetara ohituko. Gainera, bikotea galdezka hasi zait ea ez ote den nire gustukoa……..ez dakit zer egin.”

___________________________________________

“historio hau patxaraz, maitasunez eta sinesmenarekin alda dezakete, batez ere elkar maite badute”

Uste dut mutil hau, bera, oso konszientea dela gertatzen zaionaz. Konturatzen da hainbat gauzetaz eta hau interesgarria da. Gai da ikusteko egoera berri baten aurrean dagoela eta, ziur aski, horrek baldintzatzen diola nahi duena lortzeko momentuan. Buruari buelta asko ematen dizkiola dio eta, ziur naiz horrek buruan sekulako eragina duela. Hau da, gauza batekin zenbat eta gehiago obsesionatu, gehiagora doa. Hori badakigu. Bikotea ere hasi omen da ea mutilaren gustokoa den ala ez plantetatzen. Niri hau bereziki garrantzitsua iruditzen zait. Igual egin du baina, hitz egin dezala neskarekin, lasai eta luze. Esan diezaiola horrek ez duela ezer ikustekorik berarekin, are gehiago, hainbeste gustatzen zaiola non, igual horrek eragiten dion, gaizki egitearen beldurra alegia.
Behar bada, kondoia beharrezkoa ez diren harremanak izatea komeni zaie. Hau da, koitorik gabeko harremanak: sexu orala (gaixotasunak ez badaude beraien artean), masturbazioak,…, hau da, mutil  hori orgasmora heltzeko neska horrekin baina, kasu honetan kondoirik gabe. Horrelako orgasmo batzuen ondoren, konfidantza ere areagotuko da eta, behar bada, kondoiarekin  koitoa egiteko momentuan, ez zaio hain zaila egingo orgasmora heltzea, ordurako orgasmo batzuk elkarrekin konpartitu dituztelako. Bururatzen beste gauza bat zera da: etxean ensaiatzea kondoia jarri eta bere burua masturbatu ea zer gertatzen den. Hau interesgarria da, bakarrik egiteko delako, inoren eta inolako egoeraren menpe egon gabe, bera bere buruarekin bakarrik, lasai, ziur, konfiatua…
Eta esan bezala, hitz egin dezatela eta desdramatizatzen saiatu daitezela, bestela okerrera joango da egoera eta ez du merezi, historio hau patxaraz, maitasunez eta sinesmenarekin alda dezaketelako, batez ere elkar maite badute.

___________________________________________

Hirusta Kolektiboak Tantra ikastaro bat antolatu du Uztailak 16-17rako. Donostian izango da, Centro psicopedagogico Bidean, Amaran, eta 120€ balio du. Interesatuta egon ezkero, jar zaitezte beraiekin harremanetan: hirustasex@clientes.euskaltel.es

2011/06/06

Sexu kontsultak – Ur azpiko sexu harremanak

by Irakutrezin

Astea bero-bero hasteko sexu kontsulten atala inauguratuko dugu gaurkoan. Blogeko irakurle batek bere galdera bidali zigun eta Hirusta Kolektiboaren eskutik, hementxe erantzuna.

>> Udaberria gainean dugunez, ur azpian harreman sexualak izatearen inguruan doa kontsulta. Arrisku gehiago ekartzen al ditu?Zeintzuk dira  antikontzeptibo onenak urperako?

Beno, egia esan, hau maiz agertzen den galdera bat da. Lehenik eta behin gauza bat argitu beharko litzateke: ur azpian harreman sexualak? ze nolakoak?  arriskua dutenak arriskurik ez dutenak? …

Argi dago galdera irakurrita zer den galdera egin horrek jakin nahi duena, baina ezin ulertu harreman sexuala = koitoa bezala. Hau oso eskema pobrea da eta esan beharra nuen. Uste dut hau oso garrantzitsua dela .
Beste alde batetik, koitoaz ari bada ( eta noski, horretaz ari da!), ur azpian praktikatzeko, ez dut nik batere argi kondoia erabilgarria izango denik, ez bada noski kondoia uretan sartu aurretik jartzen eta horrela ere…

Pastilarekin, berriz, arazorik ez genuke izango, baina ezin ahaztu honek ez gaituela gaixotasunetaz babesten eta, koitoaren bitartez, bietako batek gaixotasunen bat izanez gero, arrisku handia dagoela.

Eta zergaitik ez ur azpian beste hainbat gauza probatu, arriskutsuak ez diren horietakoak baina plazer handia eman dezaketenak?

Ez ahaztu zure sexu kontsultak bidali ditzakezula irakutrezin@hotmail.com helbidera edo iruzkin bat idatzi diezagukezula blogean bertan zure galderarekin batera (helbide elektronikorik eman gabe). Hementxe jasoko duzu erantzuna laster batean!

Laburpen hitzak: , , , , ,
2011/04/12

Iruñeko gizartea, askatasunaren alde

by Irakutrezin

Kutremailea: Álvaro Garritz (kazetaria)

Gizarte honek oraindik gainditu gabeko kontraesan ugari ditu bere ariman. Badirudi oso aurreratuta dagoela, konplexuak ez dituela eta guztion eskubideen alde dagoela. Eta hala da pertsona askorentzat. Ezbeharrez, bestalde, oraindik hainbat erakunde daude pertsonen zalantzak eta aurreikuspegiak bultzatzen eta handitzen dituztenak. Nafarroako Unibertsitatea kasu.

read more »