Archive for ‘Teknologia’

2012/03/18

Ehun ingenieritza edo medikuntza erregeneratiboa: Organoak norberaren neurrira?

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Orain arte, norbaiti organo edo ehun batek huts egin dionean eta hura konpontzerik egon ez denean, transplante edo injerto bat egitea izan dira irtenbide bakarrak. Teknika hauek, hala ere, hainbat arazo dakarkite, hala nola, zirugia inbasiboaren beharra, inplantearen errefusatzea edo iraupen mugatua. Afera hauei aurre egiteko asmotan, ikerlariek urteak daramatzate ikertzen eta, dirudienez, prozesu konplikatu hauek egunak zenbatuta edukiko lituzkete. Arrazoia jakin nahi baduzue, jarraitu irakurtzen.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2011/12/30

CERNean bueltaka

by Carlos Aizpurua

Kutremailea: Karlos Aizpurua

Azkenaldian CERN, bere bosoi eta neutrinoekin, denon ahotan dabil. Nahiko arraroa den kontua, ezer gutxi baitago bizitza arrunt eta ohiko logikatik urrunago. Badirudi zientzia aldatzera doala, jira-biraka gainera.

CERN munduko partikulen fisika laborategi handiena da, 600 milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Hau da, estatu espainiarreko biztanle bakoitzaren 1,5 € inguru doaz laborategi hau finantzatzera zuzenduak. Hala ere, duela urte batzuk izan zen CERN guztien ahoeta imajinaziotan (ez dira gutxi izan bere inguruan idatzitako nobelak) egotera pasa zen kontua, LHC, munduko partikula azeleragailu handiena eraikitzen hasi zenean. Baina zein dira bertan aurkitu nahi diren misterioak? Zenbaitek esan bezala, zulo beltzen bat sortu eta Lurra xurgatuko al du gizakiaren jakin-nahiak?

read more »

2011/02/15

“Bloq Mayus”ari agur esango al diogu?

by olaizolaiz

Gure teklatuetan dugun tekla bat duda mudan jarri da sarean! Egun batetik bestera, zalantzan jarri da izenburuan idatzi dugun tekla, “Bloq Mayus” tekla hain zuzen ere.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,