Archive for ‘Telebista’

2012/04/24

‘Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau’

by Sasikazetaria

Askotan, gizakiok neurrigabeko itxaropenak eraikitzen ditugu inguratzen gaituzten gauzekiko. Izan ere, amestea librea da, polita da, eta oraingoz behintzat, doakoa. Hala ere, kontuz, PPkoek legealdi honetan estreinatu dituzten artaziek herdoilezinak dirudite eta. Nork daki, XXI.mendean teknologian ematen ari den bilakaera ikusita, beharbada gure burmuinean ere TAO/OTA ezarriko digute (espero dut Odon Elorzak ez irakurtzea artikulu hau, bestela jai daukagu!). Tontoa ni, PPko putreei ideiak ematen ari naizelako artikulu honen bitartez, aportazio honen inolako beharrik ez dutenean. Gure baitan egiaztatzen ari gara artaziak primeran erabiltzen dakitela, euren kontu korronteetan izan ezik, noski.

read more »

Advertisements
Laburpen hitzak: , , , ,
2012/02/24

ETBko murrizketa, euskaraz eta kalitatez

by blosarcos

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak esan izan du bere adierazpenek ez dituztela alderdiak ezarritako pautak jarraitzen. Inork ez dio diskurtsorik prestatzen, pentsatzen duena eta esaten duena bat omen datoz. Eta nahiko garbi utzi zuen hori urtarrilaren 31an Forum informatibo batean, Euskadik konstituzio propio bat izan beharko lukeela adierazi zuenean. Bere hitzek, noski, txinpartak sortarazi zituzten bere alderdian. Baina kontua ez zen hor geratu, eta Egiguren ez zen isildu.

read more »

2011/07/12

Tranxmedia eta “The Truth About Marika”

by Irakutrezin

Kutremailea: Aitor Tejedor 

Pelikulak, saioak, albisteak, dokumentalak eta abar ikusteko aukera eskaintzen digun kutxa izan da orain gutxi arte telebista. Milaka istorio plastikozko kutxa honetan hasi eta amaitzen ziren. Telebista itzaltzean istorioak ere amaitu egiten ziren.

Gailu honek dituen 30 urteetan gauzak asko aldatu dira. Orain istorioa ez da hemen bukatzen. Jo dezagun pelikula bat sortu dugula. Istorioaren zati txiki bat zinemak kontatuko luke, baina ez osoa. Telesaila bat sortu dezakegu, blog bat, bideojoko bat, komiki bat, sare sozialetara eraman… Eta Interneti esker ikuslea zaren horrek unibertso horretan parte har dezakezu iritzia emanez eta istorioarekin lotutako edukiak sortuz.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/03/02

Karlos Argiñano (soslaia)

by Irakutrezin

Eltzeak eta kamerak

Sukaldean telebista aurrean bezain ondo moldatzen da sukaldari goierritarra. Zarautzen dauka hainbesteko ospea eman dion jatetxea, Aialatarren etxea izeneko jauregian, baina batez ere 1990eko hamarkadaz geroztik telebistan egin dituen saioengatik egin da ezagun.  Sukaldari izateaz gain, aktore eta enpresaburu ere bada Karlos Argiñano (Beasain, 1946).

Txikitatik ikasi behar izan zuen Argiñanok sukaldean. Izan ere, ama elbarri dute eta berak hartu zuen etxekoei jaten emateko ardura. Hala ere, bestelako ikasketak egin zituen Ostalaritza ikasi aurretik. Lazkaoko Agustindarren ikastetxean egin zituen Lehen Hezkuntzako ikasketak. Eta Maisutza Industrialeko ikasketak egin ondoren, txapista lanetan aritu zen Beasaingo tren fabrikan (CAF-en).

read more »