Archive for ‘Zientzia’

2012/08/07

Sinestarazi dizkiguten 12 gezur eta hori baino ez direnak

by maitenat

Kultura erdi-egi eta mitoz josia dago. Betidanik egitzat jo ditugun gezurrak egon badira ere, hauetako asko kate-mezuen ondorioz nagusitu dira: izan ere, gehienok oso fidagarritzat hartzen ez baditugu ere, irakurri dugun hori askotan gure burmuinean bueltaka geratzen da, sarritan sinistu egiten dugularik. Iruzur hauetako batzuk gezurtatzera gatoz. Hona hemen askok egitzat hartu ditugun eta errealitatetik urrun dauden 12 mito. Ziur bat baino gehiago harrituta geratuko dela.

read more »

2012/07/05

Higgsen bosoiak ezer gutxi dauka “jainkozko”

by Carlos Aizpurua

Atzo 21. mendeko lehen aurkikuntza zientifikoa lortu zen CERNean. Higgsen bosoia, 40 urtez  zientzialarien buruhaustea izandakoa, badirudi (%99,9999991ko probabilitatearekin) aurkitu dutela. Izan ere, duela 48 urte Peter Higgs fisikariak imajinatutako partikula, milaka ordu, beste hainbat zientzialari eta kontaezinak diren diru inbertsioen ondoren, existitzen dela esan dezakegu. Peter Higgs berak negar egin zuen berria entzundakoan.

Hala ere, Higgsen bosoia beste izen batez ere ezagutzen da: “jainkoaren partikula”. Zientzialari guztiei belarrietan min egiten dien terminoa da hau, heresia bat. Zergatik?

Modelo Estandarra deritzona planteatu zenean, bertan agertzen ziren elementu guztiak azaltzen joan ziren pixkanaka. Bazegoen bat, hala ere, bereziki iheskorra zena: Higgsen bosoia. Hori zela eta, Leon Lederman zientzialariak liburu bat idatzi zuen elementu honen berezitasunak azaltzeko. Liburuaren izena:

read more »

Laburpen hitzak: , , , , , , ,
2012/06/05

Egun euritsuetan memoria hobea daukagu

by Carlos Aizpurua

Eguraldiak eraginen bat izan al dezake denda batean zehar ibiltzean ikusitako objektuak gogoratzen? Hau izan zen ikertzaile australiar batzuei bururatu zitzaien galdera. Izan ere, eguneroko eszenak gogoratzea zaila egiten zaigu, hain da dena beti bezalakoa, gure memoria pilotu automatiko moduan jartzen dugula. Hala ere, eguraldiak eta momentuko aldarteak izan dezaketen eragina gaur arte ikertu gabea zegoen.

Egunerokotasuna gogoratzea faktore askoz eraginda dagoen prozesua da. Arretaz gain, “desinformazio efektua” deritzon fenomenoa agertzen da, hau da, zerbait ikusi ondoren, datozen gertaerek gure memoria nahastea

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2012/05/02

Minbizia: XXI. mendeko izurritearen nondik norakoak

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Gaur egun heriotza kausa nagusienetakoa munduan. 2008an 7.6 milioi pertsonek bizia galdu zuten planeta osoan zehar haren ondorioz eta urtero 6-7 milioi kasu berri detektatzen dira, bere inzidentzia munduko populazioa baino azkarrago hazten ari delarik. Batzuek milurteko epidemiaz hitz egiten dute. Eta egunerokotasunean erailtzen dugun hitza bada ere, ba al dakigu benetan zertaz ari garen?

Kantzerra edo minbizia kontrolik gabeko zelulen zatiketa eta hazkuntza ezaugarritzat daukaten gaixotasunen multzo handia da: gaitz bakar batez ari garela uste badugu ere, beraien artean oso ezberdinak diren eta kausa eta pronostiko oso bestelakoak dituzten eritasunak ari gara hartzen kontuan.

read more »

2012/04/14

Coca-Cola Light, hiltzaile isila

by Carlos Aizpurua

Kutremailea: Karlos Aizpurua

1982an sortu zen Coca-Colaren freskagarri berri hau, Diet Coke izenarekin. Hala ere, laster aldatu behar izan zioten izena zenbait lekutako lege arazoak zirela eta. Izan ere, zerikusi gutxi dauka Coca-Colaren “light” bertsio honek dietarekin.

Gaur egun munduko hirugarren freskagarri salduenaren botilak zera dio:

Osagaiak: Ur karbonatatua, karamelu koloreduna, azido fosforikoa, potasio benzoatoa (freskotasuna mantentzen du), cafeina, azido zitrikoa, aroma naturalak

read more »

2012/03/18

Ehun ingenieritza edo medikuntza erregeneratiboa: Organoak norberaren neurrira?

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Orain arte, norbaiti organo edo ehun batek huts egin dionean eta hura konpontzerik egon ez denean, transplante edo injerto bat egitea izan dira irtenbide bakarrak. Teknika hauek, hala ere, hainbat arazo dakarkite, hala nola, zirugia inbasiboaren beharra, inplantearen errefusatzea edo iraupen mugatua. Afera hauei aurre egiteko asmotan, ikerlariek urteak daramatzate ikertzen eta, dirudienez, prozesu konplikatu hauek egunak zenbatuta edukiko lituzkete. Arrazoia jakin nahi baduzue, jarraitu irakurtzen.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2011/12/30

CERNean bueltaka

by Carlos Aizpurua

Kutremailea: Karlos Aizpurua

Azkenaldian CERN, bere bosoi eta neutrinoekin, denon ahotan dabil. Nahiko arraroa den kontua, ezer gutxi baitago bizitza arrunt eta ohiko logikatik urrunago. Badirudi zientzia aldatzera doala, jira-biraka gainera.

CERN munduko partikulen fisika laborategi handiena da, 600 milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Hau da, estatu espainiarreko biztanle bakoitzaren 1,5 € inguru doaz laborategi hau finantzatzera zuzenduak. Hala ere, duela urte batzuk izan zen CERN guztien ahoeta imajinaziotan (ez dira gutxi izan bere inguruan idatzitako nobelak) egotera pasa zen kontua, LHC, munduko partikula azeleragailu handiena eraikitzen hasi zenean. Baina zein dira bertan aurkitu nahi diren misterioak? Zenbaitek esan bezala, zulo beltzen bat sortu eta Lurra xurgatuko al du gizakiaren jakin-nahiak?

read more »

2011/10/22

DNA

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

DNA izaki bizidun bakoitzaren mezu genetikoaren eramailea da eta gizaldi batetik hurrengora haren itxura determinatzen duten hainbat ezaugarri igortzen ditu. DNA edo azido desoxirribonukleikoa bizidunon zelula guztietan aurkitzen da era oso bilduan, kromosomak eratuz. Biltze hori histona izeneko proteina batzuen laguntzari esker lortzen du, aingura modura funtzionatzen dutenak.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2011/07/20

“Espazioan zehar zabaldu beharra daukagu biziraun ahal izateko”

by Carlos Aizpurua

Kutremailea: Karlos Aizpurua

Honela zioen Stephen Hawking-ek duela pare bat urte emandako hitzaldi batean. Zientzialari ingelesaren iritziz, gizadiak aurrera egiteko aukera bakarra Lurrean “noraezean ibiltzeari” utzi eta espazioan zabaltzea da. Espazioan dago etorkizuna, edo hala dio Hawking-ek behintzat. Ez al da egia izango Lurra txikiegi geratu zaigula gizakioi?

Fisikari ingelesa eztabaida ugariren iturri izan da azken urteotan, ez dira gutxi izan bere teorien alde eta kontra aritu direnak. Baina, zein da Stephen Hawking benetan?

read more »

Laburpen hitzak: , , , , , , ,