2012/07/01

Tamerlaÿn metal taldearekin solasean

by mikelyarza

Tamerlaÿn, Lasarteko gazte batzuek sortutako metal talde bat da. Lasarteko festetara zetozela aprobetxatuz, beraiekin elkartzeko aukera izan dugu.

1 – ¿Noiz eta nola sortu zen Tamerlaÿn?

Kitxo: 2009 urte amaiera eta 2010 hasiera bitartean sortu zen taldea, Aitor, Pontxo eta ni Lasarteko parapetoan bertsio batzuk jotzeko geratzen hasi ginenean. Handik gutxira, hala ere, taldea uztea erabaki nuen nik.
Aitor: Bai, ordutik aurrera animatzen hasi ginen eta taldea osatzeko jende bila aritu ginen, lehenengo biak Jon Pérez (gitarra) eta Ivan Hernando (bateria) izan ziren.
Pontxo: Pixkanaka taldea forma hartzen zijoan baina baxujole gabe jarraitzen genuen eta gure lagun Iza animatu zen definitiboa aurkitu arte.
Aitor: Eta azkenik duela urte erdi Davidekin ensaiatzen hasi ginen. Denbora gutxi behar izan genuen taldekide egokiena zela konturatzeko.

2 – Taldea sortu zenetik beraz, formazio aldaketa asko izan dituzue ¿Nola eboluzionatu duzue honekiko? ¿Formazio hau denbora luzerakoa izango dela uste duzue?

Iván: Taldekide batek taldea uztea erabaki arren guregan geratzen da beregandik ikasi dugun guztia, eta gainera sartzen den taldekide berriak ideia berriak ekartzen ditu, oso aberasgarria da. Aldaketak beti dira delikatuak eta gauzak ondo tratatu ezean taldea hautsi daiteke, baina guri oraingoz ondo joan zaigu. Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak: , , ,
2012/06/26

Gobernuaren langilerik finenak

by blosarcos

Oharkabean aritzen dira, baina etengabe. Ezagunak dira oso, baina inork gutxik esango luke gobernuaren langile direnik. Eurek ere ez. Eta, hala eta guztiz ere, ezinbesteko papera jokatzen dute, agintariek hartu beharreko erabakiak har ditzaten… edo beste modu batera esanda, nahi dutena egin dezaten. Eta jendea konturatu gabe, ahal bada.

Behar duten tresnarik garrantzitsuena dutelako kirolak, orokorrean, eta futbolak, zehazki: distrakzioa. Eta Eurokopa pil-pilean dagoen honetan, herrialde bakoitzaren futbol selekzioa da distrakzio horren iturri. Futbolak, berez, jendea entretenitzen badu, herrialdea ordezkatzen duen taldeak itsutu egiten du gaur egun. Erabat itsutu ere. Ez dio errealitatea (errealitate gordina) ikusten uzten, ez benetako arazoez jabetzen. Soilik euforia, golak, garaipenak… Ez dago besterik pertsona guzti horien ilusiozko mundu horretan. Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak: , , ,
2012/06/23

Ixiltasuna mesedez, lotan ari gara… Zzzzzzz

by maitenat

Ametsak benetakoak balira bezela hautematen ditugu hala direlako… misterioa benetan, gure garunak, zentzumen organoen laguntzarik gabe, esna gaudenean gure inguruak sortzen duen informazio sentsoriala erreplikatzeko dauzkan mekanismoetan dago.

Image

Hala dio loaren aditu den William Dement ikerlariak. Izan ere, zientziaren aurrerapenek ikerketa ahalbidetu duten arren Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak: , , ,
2012/06/20

Lehen aldiarekin kezkatuta

by Irakutrezin

Aupa!

20 urteko neska bat naiz eta oraindik ez dut erlazio sexualik izan. Behin baina gehiagotan mutilen batek (gau bateko gauza) eskatu dit egingo genuen edo, baña ez naiz ausartu. Egia esan ez dakit zer egin. Mutil egokiarentzat itxaroten ari naiz baina erritmo honetan ez dakit noiz iritsiko den. Gainera, beldurra dut lehenengo aldian mina sentitzeaz. Gomendioren bat eskertuko nuke.

Egunon! Egia esan neska hau parez pare izango banu gauza asko komentatuko nizkioke… Zaila da internet bidezko kontsulta baten bidez erantzutea… berarekin aurrez aurre Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak: , , ,
2012/06/12

IRRITERAPIA

by Sasikazetaria

Urtean ehun eta hirurogei mila haurrei baino gehiago minbizia diagnostikatzen zaie. Haurrak minbizia duela jakiten duten une beretik, mundua gainera erortzen zaie guraso eta senideei, eta momentu horretatik aurrera, lehenengo ‘shock’ egoera gainditu ostean, milaka galdera hasten dira euren kontzientzia inguratzen: Zer egin? Nola egin aurre honi? Umeari egia esan ala ez?

Sarritan, guraso eta senideak bakarrik aurkitzen dira minbiziaren munstroaren aurrean, bakarrik aldapa ezin malkartsuago baten aurrean. Guda luze eta gogor baten atarian, gurasoei babesa eta aholkua emateaz arduratzen da ASPANOGI elkartea. Elkarte hau sei kidek osatzen dute, zuzendaritzan lau daude eta beste biak langile administratiboa eta soziala dira. Horietatik bost egoera horretatik igaro dira, eta euren esperientzia baliatzen dute familiei aholku emateko. Irakurtzen jarraitu

2012/06/05

Egun euritsuetan memoria hobea daukagu

by Carlos Aizpurua

Eguraldiak eraginen bat izan al dezake denda batean zehar ibiltzean ikusitako objektuak gogoratzen? Hau izan zen ikertzaile australiar batzuei bururatu zitzaien galdera. Izan ere, eguneroko eszenak gogoratzea zaila egiten zaigu, hain da dena beti bezalakoa, gure memoria pilotu automatiko moduan jartzen dugula. Hala ere, eguraldiak eta momentuko aldarteak izan dezaketen eragina gaur arte ikertu gabea zegoen.

Egunerokotasuna gogoratzea faktore askoz eraginda dagoen prozesua da. Arretaz gain, “desinformazio efektua” deritzon fenomenoa agertzen da, hau da, zerbait ikusi ondoren, datozen gertaerek gure memoria nahasteaIrakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak: , , , ,
2012/05/29

Nor da Banksy?

by Carlos Aizpurua

Jende gutxi aurki daiteke artista britainiarra baino polemikoagoa dena. Eta bai, artista esan dut, graffiti eta street art deritzona ez baitaude museoetako artelanetatik oso urrun. Ironia eta misterioz jositako artistaren bizitzan sakonduko dugu pixka bat.

Badago, agian, oraindik Banksy ezagutzen ez duen norbait. Labur esateko, Banksy artista urbano berezi bat da: ez da bere benetako nortasuna ezagutzen eta bere obrak mundu osoan egin dira famatu. Irakurtzen jarraitu

2012/05/18

“Erabiltzailearena berarena da ZuZeu”

by jontolest

Kutremailea: Jon Altuna

Hasier Etxeberria, Zuzeu orainkariaren sortzailea 

Zuzeuren sortzaileetako bat da Hasier Etxeberria literaturaren maitale amorratua. Baina horretaz gain, idazle, kazetari eta blogari ere bada aldi berean. Hala ere, gehienentzat ezagunagoa da ETB-1eko Sautrela saioan 12 urtez aurkezle lanetan aritu izan delako. Orain baina, 351 atalen ostean, apirilaren 8an aurkeztu zuen bere azken saioa. Etorkizunera begira, literaturaren arloan hainbat proiektu ditu esku artean, hainbat ideia, baina ez daki posible izango ote den horien gauzatzea.

Argazkia: Zerdionk

Argazkia: Zerdionk

Nortzuek eduki zenuten Zuzeu sortzeko ideia? Zein helbururekin? Zeintzuek osatzen duzue egun?

Internet-zale ginen lagun batzuk bildu eta internetenen euskarazko mugimendu handirik ez zegoela ikusi genuen duela zenbait urte. Garai hartan Sustatu zen nagusi baino ez genuen nahikoa ikusten euskal internet-zaleen sektorea asetzeko. Guk aurretik ikasita genituen Irakurtzen jarraitu

2012/05/02

Minbizia: XXI. mendeko izurritearen nondik norakoak

by maitenat

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Gaur egun heriotza kausa nagusienetakoa munduan. 2008an 7.6 milioi pertsonek bizia galdu zuten planeta osoan zehar haren ondorioz eta urtero 6-7 milioi kasu berri detektatzen dira, bere inzidentzia munduko populazioa baino azkarrago hazten ari delarik. Batzuek milurteko epidemiaz hitz egiten dute. Eta egunerokotasunean erailtzen dugun hitza bada ere, ba al dakigu benetan zertaz ari garen?

Kantzerra edo minbizia kontrolik gabeko zelulen zatiketa eta hazkuntza ezaugarritzat daukaten gaixotasunen multzo handia da: gaitz bakar batez ari garela uste badugu ere, beraien artean oso ezberdinak diren eta kausa eta pronostiko oso bestelakoak dituzten eritasunak ari gara hartzen kontuan.

Irakurtzen jarraitu