Posts tagged ‘CERN’

2012/07/05

Higgsen bosoiak ezer gutxi dauka “jainkozko”

by Carlos Aizpurua

Atzo 21. mendeko lehen aurkikuntza zientifikoa lortu zen CERNean. Higgsen bosoia, 40 urtez  zientzialarien buruhaustea izandakoa, badirudi (%99,9999991ko probabilitatearekin) aurkitu dutela. Izan ere, duela 48 urte Peter Higgs fisikariak imajinatutako partikula, milaka ordu, beste hainbat zientzialari eta kontaezinak diren diru inbertsioen ondoren, existitzen dela esan dezakegu. Peter Higgs berak negar egin zuen berria entzundakoan.

Hala ere, Higgsen bosoia beste izen batez ere ezagutzen da: “jainkoaren partikula”. Zientzialari guztiei belarrietan min egiten dien terminoa da hau, heresia bat. Zergatik?

Modelo Estandarra deritzona planteatu zenean, bertan agertzen ziren elementu guztiak azaltzen joan ziren pixkanaka. Bazegoen bat, hala ere, bereziki iheskorra zena: Higgsen bosoia. Hori zela eta, Leon Lederman zientzialariak liburu bat idatzi zuen elementu honen berezitasunak azaltzeko. Liburuaren izena:

read more »

Advertisements
Laburpen hitzak: , , , , , , ,
2011/12/30

CERNean bueltaka

by Carlos Aizpurua

Kutremailea: Karlos Aizpurua

Azkenaldian CERN, bere bosoi eta neutrinoekin, denon ahotan dabil. Nahiko arraroa den kontua, ezer gutxi baitago bizitza arrunt eta ohiko logikatik urrunago. Badirudi zientzia aldatzera doala, jira-biraka gainera.

CERN munduko partikulen fisika laborategi handiena da, 600 milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Hau da, estatu espainiarreko biztanle bakoitzaren 1,5 € inguru doaz laborategi hau finantzatzera zuzenduak. Hala ere, duela urte batzuk izan zen CERN guztien ahoeta imajinaziotan (ez dira gutxi izan bere inguruan idatzitako nobelak) egotera pasa zen kontua, LHC, munduko partikula azeleragailu handiena eraikitzen hasi zenean. Baina zein dira bertan aurkitu nahi diren misterioak? Zenbaitek esan bezala, zulo beltzen bat sortu eta Lurra xurgatuko al du gizakiaren jakin-nahiak?

read more »