Posts tagged ‘chino’

2011/04/07

Udaberriarekin batera modak dakarrena (eta gaurkoan, mutilen txanda)

egilea: XuakuParru

Kutremailea: Jokin Ayerregaray

Gizonezkoei erraz jarri digute udaberri-udarako, jantzi zaitez aitona bezala, baina janzkera modernizatuz. Bilduma berrietako galtzak oso tradizionalak dira, bakeroak eta “chino”-ak. Bakeroak oso eramanerrazak dira, eta aspalditik dauzkagu gure janzkeran barneraturik, baino oraingo honetan patroi oso klasikoak dituzte, jostura kanpoaldetik, bajoa markaturik, gerri aldean estu… Baina forma klasiko hori modernizaturik dago, galtza bakeroak estu edo oso estuak (skinny) dira eta koloretsuak.

“Chino”-ak normalean zaharrek erabiltzen dituzten galtzak dira, oso tradizionalak. Normalean alkandorekin konbinatzen dira, baina oraingo honetan hori ez da horrela izango, bakeroak baino jantziagoak dira, baina modu askotara eraman daitezke. Hauek ere forma estua dute eta gerrialdean hasten dira. Denboraldi honetarako gizonezkoen galtzen azpi-aldea bildurik eramaten da(orkatilak erakutsiz) eta galtzak eror ez daitezen tiranteak ere modara jarri dira berriro. Galtza motzen kasuan ere bi estilo hauek dira nagusi.

read more »

Advertisements
Laburpen hitzak: , , , , , ,