Posts tagged ‘Irakutrezin’

2012/07/28

Gojira – L ‘Enfant Sauvage (kritika)

by mikelyarza


Mundu osoan zehar arituak dira euren kantak zabaltzen, jada metal musikako jaialdi handienetarako kontuan harturiko taldea, aurreko diskarekin METALLICAren biran parte hartzeko aukera ere izan zuten… eta Baionakoak dira. GOJIRAk “L ‘Enfant Sauvage”, bere estudioko bosgarren lana kaleratu berri du, gurean Heletako EH Zuzeneanen entzuteko aukera izan eta egun Estatu Batuetan zehar aurkezten ari direna. Death metala abiapuntu hartuta, euren 15 urteko ibilbidean zehar uztartu dituzten musika esperimental, perkusio erritmo komplexu eta ahots urratu nahiz garbien bitartez, euren izaera propioa eraiki dute, entzun eta berehala iparraldekoen musika dela ohartarazten diguna.

read more »

2012/02/14

TXAPELA BURUAN ETA HOTZIK EZ INGURUAN

by XuakuParru

Kutremailea:  Jokin Ayerregaray

Sudur gorria, belarri hotzak eta nola ez, ideiak izozturik. Hotza lagun dugun urtaro honetan gorputza bero mantendu behar da, eta aurtengoan  esfortzu handiagoa beharko dugu horretarako.

Hotza hasten den bezala, gure kaleak eskularru eta bufandaz betetzen dira, baita txamarra lodi eta botaz. Baina buruak biluzik uzten ditugu hotzaren aurrean, eta horrek konponbide erraza du, txapela.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/05/20

83. zenbakia labetik ateratzear…

by Irakutrezin

Aurrerapen bezala, hementxe hurrengo zenbakiaren azala. Astelehenean Ken Zazpiri egindako elkarrizketaren zati batzuk aurreratuko dizkizuegu. Adi blogari!

2011/02/22

Zenbaki berrirako proposamenik bai??? 83.zenbakia zuen kolaborazioekin osatuko dugu!

by Irakutrezin

Aupa Irakurle!

Iada 82. zenbakia kalean daukagu, eta hurrengo aldizkarirako (83.zenbakia) lanean ari gara burubelarri. Proposamenik bai??

Idatzi zuen proposamenak  irakutrezin@hotmail.com helbidera!

Laburpen hitzak: , , , ,
2011/02/21

82. zenbakia labetik atera berri!!

by Irakutrezin

Dagoeneko hementxe dago paperezko edizioaren 82. zenbakia! Banaketa besterik ez da geratzen irakurleen eskuetara iristeko!

Laburpen hitzak: , , ,
2011/02/12

Badator 82. zenbakia…

by Irakutrezin

Multimusikaleko argazkiak, Saharako Maratoiari buruzko erreportajea, Blaka musika taldeari elkarrizketa, txutxumutxuak eta askoz gehiago! Laster izango duzue eskutan paperezko edizioa, baina aurrekari gisa hementxe azala.

2011/01/24

Irakutrezin Aldizkaria – Edizio digitala

by Irakutrezin

Kaixo, mundua. Kaixo gazteak.

Hemen gaituzue Irakutrezin aldizkarikoak, blog berri honetan.

Gure webgunea: www.kuadrillategi.com da.

Lanean ari gara blog-a eskuragarri izan dezazuen ahalbait lasterren. Sarritan ikusiko garelakoan,

Laster arte!

Laburpen hitzak: , , , ,