Posts tagged ‘krisia’

2012/09/20

Leviatan kontrolaezina?

by bastermaster

Duela pare bat egun, unibertsitateko klase batean pentsamenduaren historiaren berrikuspen bat egiten ari ginen. Gaur egungo estatu politikoaren oinarriak ezartzeko eman diren pausuak ikusteko autore honekin paratu ginen: Thomas Hobbes politikari eta filosofo ingelesarekin, hain zuzen. Askori ezaguna egingo zaio haren esaldi famatu hura, “gizakia gizakiarentzat otso” dioen esaldia. Izan ere, gizakiaren ikuspegi ezkor honetatik abiatuta justifikatzen du autoreak gizakia estatu baten baitan biltzera daraman joera.

Hobbes-en ustez, estatuaren sorreraren funtsa geure buruarengandik babestera garamatzan ahalegina da, eta horretarako, subirano baten baitan biltzen dira estatu hori osatzen duten indibiduo guztien indarrak. Honela sortzen da leviatana, herrialde bateko biztanle guztien borondatea zentralizatuz babesa eta segurtasunaren truke. Eta honela, estatu politikoaren sorrera pertsona kopuru batek bere bozka edo onarpena subirano bati ematen dionean gertatzen da. Oso gainetik azaldu ditudan ideia hauek 1651ean izan ziren idatziak, baina, uste dut gaur egungo egoerarekin paralelismo bat egiteko baliagarriak izan daitezkeela. Izan ere, Hobbes-en gizakiaren alderdi ezkorrarekin bat ez etorri arren, bai uste dudala Leviatanaren irudia gaur egungo estatuarekin pareka daitekeela, neurri batean bada ere.     

read more »

Advertisements
2012/07/17

Bankienstein: Banku zonbia

by Carlos Aizpurua

Hasieran, 5.000 milioi. Ondoren, 9.000 milioi. Gutxira, 19.000 milioi. Eta azkenik, 25.000 milioi eurotara iritsi dira Bankiaren beharrak. Espainiako hirugarren bankua denak, arrisku sariak bere gaitz kronikoa kutsatu balio bezala, bere beharrak denbora gutxian biderkatu zituen. Galtzetako poltsikoetan zuloak izaten direnean,  konturatzerako, bertan zegoen diru guztia galdu dela ikusi eta tonto aurpegia izaten dugu. Bankiaren kasua ez da oso desberdina. Gobernuak ez zion behar adinako arreta jarri hasiera batean, eta jakina, diruak poltsikotik erortzen jarraitu zuen egunak pasa ahala. “Bankiari dagokionez, gauzak ezin okerrago egin dira” hauek izan ziren Mario Draghiren, Europako Banku Zentraleko presidentiearen, hitzak.

Baina zer pasa da Bankiarekin?

read more »

Laburpen hitzak: , , , , , ,
2011/11/15

Nor izango da hurrena?

by blosarcos


Kutremailea: Beñat Los Arcos

      Hiru urte igaro dira krisi ekonomiko famatua lehertu zenetik. Denon ahotan egon da eta denon ahotan dago oraindik ere. Eta luze joko duela dirudi. Izan ere, ondorio ugari eta latzak izan ditu krisiak, munduko herrialde askotan. Azkenaldian pil-pilean dabilenak politika ikutzen du bete-betean. Europako herrialdeetako gobernuak dira egoera zailaren erakusle.

      Euroguneko hainbat herrialde estuasun larriak pasatzen ari dira. Oso ezaguna da jada Greziaren kasua. Laguntza gehien behar izan duen herrialdea da greziarra, baina ez da bakarra. Irlandak eta Portugalek ere larritasunak bizi dituzte, eta Espainian eta Italian egoera ez da hobea. Badira krisiari oso ondo erantzun diotenak, Frantzia eta Alemania bezala, baina Euroguneak besteen arazoetan inplikatzera bultzatzen ditu. Hortaz, arazoa denona da.

read more »

Laburpen hitzak: , ,