Posts tagged ‘oporrak’

2012/04/11

Eguraldiak barkatzen ez duenean…

egilea: blosarcos

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Aste Santu garaia da eta horrek, gauza guztiek bezala, ideia ugari ekartzen dizkigu burura. Guztien gainetik, noski, oporraldia. Gehienontzat behintzat. Jada ahaztu samar daukagu zein den jaiegun hauen benetako arrazoia, gero eta laikoagoa den gizarte honetan. Eta hau ez da kritika bat, inondik inora. Baina oporrak opor dira, baita krisi garaian ere. Egoera zailetan atsedenaldi bat hartzeak, egunerokotasun monotonoaren eta ematen dizkiguten albiste gero eta ilunagoen larriduratik aldentzeko aukera eskaintzen du. Eta aprobetxatu behar.

read more »

Advertisements
Laburpen hitzak: ,
2011/06/29

Oporrak gainean direla, zer hobe Trolley maleta bat soinean eramatea baino?

egilea: XuakuParru

Kutremailea: Jokin Ayerregaray

Beroa, eguzkia, hondartza.. udara hemen da eta disfrutatzen hasi behar dugu. Udararekin batera gure oporraldi eta bidaiak iristen dira, leku ezberdinetara joaten gara eguzki bila, berotik ihesi edota lurralde eta kultura ezberdinak ezagutzera.

Bidaiatzerakoan badaude zenbait gauza guztiz beharrezkoa, eta horietako bat maletak dira. Bidaiatzerakoan maletak gure trastu guztiak garraiatzeko erabiltzen ditugu eta ez diegu kasu gehiegi egiten, eramaten erosoak izatea eta ez haustea da garrantzizkoena.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,