Posts tagged ‘Politika’

2012/09/20

Leviatan kontrolaezina?

by bastermaster

Duela pare bat egun, unibertsitateko klase batean pentsamenduaren historiaren berrikuspen bat egiten ari ginen. Gaur egungo estatu politikoaren oinarriak ezartzeko eman diren pausuak ikusteko autore honekin paratu ginen: Thomas Hobbes politikari eta filosofo ingelesarekin, hain zuzen. Askori ezaguna egingo zaio haren esaldi famatu hura, “gizakia gizakiarentzat otso” dioen esaldia. Izan ere, gizakiaren ikuspegi ezkor honetatik abiatuta justifikatzen du autoreak gizakia estatu baten baitan biltzera daraman joera.

Hobbes-en ustez, estatuaren sorreraren funtsa geure buruarengandik babestera garamatzan ahalegina da, eta horretarako, subirano baten baitan biltzen dira estatu hori osatzen duten indibiduo guztien indarrak. Honela sortzen da leviatana, herrialde bateko biztanle guztien borondatea zentralizatuz babesa eta segurtasunaren truke. Eta honela, estatu politikoaren sorrera pertsona kopuru batek bere bozka edo onarpena subirano bati ematen dionean gertatzen da. Oso gainetik azaldu ditudan ideia hauek 1651ean izan ziren idatziak, baina, uste dut gaur egungo egoerarekin paralelismo bat egiteko baliagarriak izan daitezkeela. Izan ere, Hobbes-en gizakiaren alderdi ezkorrarekin bat ez etorri arren, bai uste dudala Leviatanaren irudia gaur egungo estatuarekin pareka daitekeela, neurri batean bada ere.     

read more »

2011/06/10

Lasarte-Oriako udalaren osaketan, abenturak eta kalenturak

by jontolest

Lasarte-Oriako udalbatza aurreko legealdiko bozketa batean

 
 
 
 
 
 
 
 
 

Lasarte-Oriako udalbatza aurreko legealdiko bozketa batean

Kutremailea: Jon Altuna

Lasarte-Oria herri denetik, 1986az geroztik hain zuzen,  lehen indarra izan da PSE-EE. Aurten baina, Bilduren olatuak baldintzaturik batez ere, gehiengo absolutua galdu du aipatu alderdiak. Eta orain zer?  Lasarte-Oriako udala alkate bila dabil. Bihar ospatuko da udalean osoko bilkura eta han gerta daitekeena hobeto ulertzeko ikus dezagun nola dagoen banatua udalbatza:

read more »

Laburpen hitzak: , ,