Posts tagged ‘Porrotx’

2011/05/04

Jose Mari Agirretxe – Porrotx

egilea: jontolest

“Izokinen moduan saltoka, korrontearen aurka goaz; eta hala ere, bizirik gaude”

Katxiporreta! Kutxi-kutxi marilutxi! Eta abar. Hiztegi propio bat argitaratzeko moduan da Porrotx. Baina hori baino askoz ere gehiago da Jose Mari Agirretxe. Hezitzaile, guraso, pailazo, bertsozale eta noiz edo noiz definitu duten bezala, arazo guztien “soluzioa” da lasartearra. Umeen heroi, gazteen haurtzaro, irrien lagun eta kulturaren maitale. Hori guztia izateko, saltsa guztietan sartua egon behar. Nekez emango dizu ezetza. Gaur gaurkoz, Irrien Lagunak klubarekin buru-belarri murgilduta dago. Lan asko egiten ari omen dira. Irri bat sortzeko, izerdi asko bota behar baita aurretik.

Kazetarien galderak buruz ikasita dituela dirudi. Eta itaun bakoitzari dagokion erantzuna ere bai. Galdera entzun orduko badaki zer erantzun behar duen. Zuzenean doa harira. Makina bat bider elkarrizketatu dute Jose Mari Agirretxe. Ohituta dago grabagailu baten aurrean hitz egitera. Luze eta zabal. Inongo konplexurik gabe dihardu. Esaten duenaz seguru.

read more »

Advertisements
Laburpen hitzak: , , ,
2011/04/18

Korrika Lasarte-Orian!

egilea: Irakutrezin

Korrika 17 /2011-04-17

Euskalakariz blaitu genituen herriko kaleak!

Pirritx, Porrotx eta Marimototxek ere eraman zuten lekukoa

Korrika 17

Orain egunerokoan erabiltzea besterik ez zaigu geratzen. Aupa Lasarte!

Laburpen hitzak: , , , , ,