2012/06/05
Egun euritsuetan memoria hobea daukagu
Eguraldiak eraginen bat izan al dezake denda batean zehar ibiltzean ikusitako objektuak gogoratzen? Hau izan zen ikertzaile australiar batzuei bururatu zitzaien galdera. Izan ere, eguneroko eszenak gogoratzea zaila egiten zaigu, hain da dena beti bezalakoa, gure memoria pilotu automatiko moduan jartzen dugula. Hala ere, eguraldiak eta momentuko aldarteak izan dezaketen eragina gaur arte ikertu gabea zegoen.
Egunerokotasuna gogoratzea faktore askoz eraginda dagoen prozesua da. Arretaz gain, “desinformazio efektua” deritzon fenomenoa agertzen da, hau da, zerbait ikusi ondoren, datozen gertaerek gure memoria nahastea.
read more »
2012/05/02
Minbizia: XXI. mendeko izurritearen nondik norakoak
Kutremailea: Maitena Tellaetxe
Gaur egun heriotza kausa nagusienetakoa munduan. 2008an 7.6 milioi pertsonek bizia galdu zuten planeta osoan zehar haren ondorioz eta urtero 6-7 milioi kasu berri detektatzen dira, bere inzidentzia munduko populazioa baino azkarrago hazten ari delarik. Batzuek milurteko epidemiaz hitz egiten dute. Eta egunerokotasunean erailtzen dugun hitza bada ere, ba al dakigu benetan zertaz ari garen?
Kantzerra edo minbizia kontrolik gabeko zelulen zatiketa eta hazkuntza ezaugarritzat daukaten gaixotasunen multzo handia da: gaitz bakar batez ari garela uste badugu ere, beraien artean oso ezberdinak diren eta kausa eta pronostiko oso bestelakoak dituzten eritasunak ari gara hartzen kontuan.
read more »