Archive for ‘Kirola’

2012/06/26

Gobernuaren langilerik finenak

egilea: blosarcos

Oharkabean aritzen dira, baina etengabe. Ezagunak dira oso, baina inork gutxik esango luke gobernuaren langile direnik. Eurek ere ez. Eta, hala eta guztiz ere, ezinbesteko papera jokatzen dute, agintariek hartu beharreko erabakiak har ditzaten… edo beste modu batera esanda, nahi dutena egin dezaten. Eta jendea konturatu gabe, ahal bada.

Behar duten tresnarik garrantzitsuena dutelako kirolak, orokorrean, eta futbolak, zehazki: distrakzioa. Eta Eurokopa pil-pilean dagoen honetan, herrialde bakoitzaren futbol selekzioa da distrakzio horren iturri. Futbolak, berez, jendea entretenitzen badu, herrialdea ordezkatzen duen taldeak itsutu egiten du gaur egun. Erabat itsutu ere. Ez dio errealitatea (errealitate gordina) ikusten uzten, ez benetako arazoez jabetzen. Soilik euforia, golak, garaipenak… Ez dago besterik pertsona guzti horien ilusiozko mundu horretan.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2012/04/24

‘Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau’

egilea: Sasikazetaria

Askotan, gizakiok neurrigabeko itxaropenak eraikitzen ditugu inguratzen gaituzten gauzekiko. Izan ere, amestea librea da, polita da, eta oraingoz behintzat, doakoa. Hala ere, kontuz, PPkoek legealdi honetan estreinatu dituzten artaziek herdoilezinak dirudite eta. Nork daki, XXI.mendean teknologian ematen ari den bilakaera ikusita, beharbada gure burmuinean ere TAO/OTA ezarriko digute (espero dut Odon Elorzak ez irakurtzea artikulu hau, bestela jai daukagu!). Tontoa ni, PPko putreei ideiak ematen ari naizelako artikulu honen bitartez, aportazio honen inolako beharrik ez dutenean. Gure baitan egiaztatzen ari gara artaziak primeran erabiltzen dakitela, euren kontu korronteetan izan ezik, noski.

read more »

Laburpen hitzak: , , , ,
2012/03/14

Sahara Maratoia (Sahara Marathon)

egilea: Irakutrezin

Kutremailea: Zakurmutur

  • Zer da Sahara marathoia?

 Sahara Marathoia urtero Arjeliako Tindouf inguruan dauden errefuxiatu sahararren kanpamentuetan antolatzen den elkartasunezko lasterketa da. Desertuan burutzen den lasterketa da, eta bere ezaugarria errefuxiatu eremu batean gauzatzen den froga bakarra izatea da. Lasterketa hauetan 20 herrialdetik gorako eta bost kontinenteetako korrikalariek hartzen dute parte. Bertoko kirol erakundeak eta nazioarteko elkartasun erakundeek antolatzen dute.

read more »

Laburpen hitzak: ,
2011/10/28

Londresen, bai, lasartear bat

egilea: Irakutrezin

Iturria: Txintxarri aldizkaria

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Utz iezadazue kontatzen, irakurleok, nik ere gustuko ditudala Olinpiar Jokoak. Nik ere ezagutzen ditudala Usain Bolt, Yelena Isinbayeva edo Kenenisa Bekele, baita beste asko ere. Ezagutzen ditudala Estatu Batuetako eta Espainiako saskibaloi selekzioak, Roger Federer eta Rafa Nadal. Baina badira beste hainbat kirol eta kirolari ere, hori baitira hain zuzen ere Olinpiar Jokoak, kirolen eta kirolari onenen bilgune.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/10/20

Oilarrak harro kalparra

egilea: Sasikazetaria

Kutremailea: Sasikazetaria

Aro teknologikoan erabat murgilduta gauden arren, badago oraindik goizero-goizero oilarraren kantuarekin esnatzen denik. Erloju suitzar baten zehaztasunarekin, hegaztiak ez du inoiz bere hitzordura huts egiten. Egunero ordu berean egiten du kukurruku; ez lehenago, ez beranduago. Dena den, badirudi jet-lag fenomenoa hegaztien mundura ere iritsi dela, eta oilarren bat edo bestek behar baino lehenago egiten duela kantu.

read more »

Laburpen hitzak: , , ,
2011/09/13

Kirola bizi-bizi udan

egilea: blosarcos

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Udan kirolak ez du deskantsatzen. Hori diote askok, futbola amaitzean beste hainbat lehiaketa daudela adierazi nahian. Baina horiek izan ohi dira futbolaren erregetza gehien goraipatzen dutenak. Eta, hala ere, futbola da udan ere kirolik mintzatuena euren ahotan: aurredenboraldia, fitxajeak, lagunartekoak…

read more »

2011/06/12

Maialen Chorraut herritarrak bosgarren amaitu du Europako piraguismo txapelketa

egilea: Irakutrezin

Ur bizietako txapelketan brontzezko domina gertu izan arren, bosgarren postuarekin konformatu behar izan du lasartearrak. Seu d´Urgellen ari dira aipatu txapelketak ospatzen.

Zorionak Maialen! Segi horrela.

Maialen Chorraut-i elkarrizketa (Audioa)

Iturria: Hiru Erregeen Mahaia, Euskadi Irratia.

Laburpen hitzak: , , , , , ,
2011/06/08

Zenbait detaile Giroaren margolari

egilea: blosarcos

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Urtearen sasoi honetan ematen zaie amaiera hainbat denboraldiri, bai kirolaren munduan, bereziki baloi bat oinarri duten kiroletan, eta baita bizitza arrunteko beste jardunetan ere, hala nola ikasketetan. Amaiera garaia dugu, beraz, maiatzaren bukaera eta ekaina hartzen dituen denbora tarte hau. Eta epe honetan bertan amaitu da, urtero bezala, Italiako Giroa ere. Dena den, ezin dugu kirol denboraldien edo ikasketa kurtsoaren amaierekin alderatu, soilik hiru asteko iraupena baitu.

read more »

Laburpen hitzak: , ,
2011/05/10

Eguneko irudia

egilea: Irakutrezin

Agur eta ohore, Wouter

Laburpen hitzak: , ,