2012/05/29

Nor da Banksy?

by Karlos Aizpurua

Jende gutxi aurki daiteke artista britainiarra baino polemikoagoa dena. Eta bai, artista esan dut, graffiti eta street art deritzona ez baitaude museoetako artelanetatik oso urrun. Ironia eta misterioz jositako artistaren bizitzan sakonduko dugu pixka bat.

Badago, agian, oraindik Banksy ezagutzen ez duen norbait. Labur esateko, Banksy artista urbano berezi bat da: ez da bere benetako nortasuna ezagutzen eta bere obrak mundu osoan egin dira famatu.

Bere artelan bakoitzarekin batera polemika asko ekarri du Banksyk, izan ere, bere umorea nahiko azidoa dela esan daiteke.

Mundu mailan ospea lorrarazi zion ekintzetako bat Metropolitan eta beste hainbat museotan mozorrotuta sartu eta bere “artelan” partikularrak jartzea izan zen. Bideo honek kamarek egun hartan ikusitakoa erakusten du: Irakutzen jarraitu

2012/05/18

“Erabiltzailearena berarena da ZuZeu”

by Irakutrezin

Kutremailea: Jon Altuna

Hasier Etxeberria, Zuzeu orainkariaren sortzailea 

Zuzeuren sortzaileetako bat da Hasier Etxeberria literaturaren maitale amorratua. Baina horretaz gain, idazle, kazetari eta blogari ere bada aldi berean. Hala ere, gehienentzat ezagunagoa da ETB-1eko Sautrela saioan 12 urtez aurkezle lanetan aritu izan delako. Orain baina, 351 atalen ostean, apirilaren 8an aurkeztu zuen bere azken saioa. Etorkizunera begira, literaturaren arloan hainbat proiektu ditu esku artean, hainbat ideia, baina ez daki posible izango ote den horien gauzatzea.

Argazkia: Zerdionk

Argazkia: Zerdionk

Nortzuek eduki zenuten Zuzeu sortzeko ideia? Zein helbururekin? Zeintzuek osatzen duzue egun?

Internet-zale ginen lagun batzuk bildu eta internetenen euskarazko mugimendu handirik ez zegoela ikusi genuen duela zenbait urte. Garai hartan Sustatu zen nagusi baino ez genuen nahikoa ikusten euskal internet-zaleen sektorea asetzeko. Guk aurretik ikasita genituen kontzeptu batzuk, Soitu-n aritu bainintzen hainbat urtez Madrilen eta gauza asko barneratu nituen. Han ikasitakoaz baliatzeko asmoz, Erguin anaiekin batera, irabazi asmorik gabeko Xoraturikan enpresa sortu genuen.

Gaur egun, Erguin anaiena eta nerea da enpresa eta berau da Zuzeu sortarazi zuena. Hasieran proiektuan parte-hartu zuten lagun batzuk aldendu egin dira eta beste batzuk hasieratik honaino iritsi gara, ni neu hasieratik neu nago Zuzeun sartuta.

Irakurtzen jarraitu »

2012/05/02

Minbizia: XXI. mendeko izurritearen nondik norakoak

by Irakutrezin

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Gaur egun heriotza kausa nagusienetakoa munduan. 2008an 7.6 milioi pertsonek bizia galdu zuten planeta osoan zehar haren ondorioz eta urtero 6-7 milioi kasu berri detektatzen dira, bere inzidentzia munduko populazioa baino azkarrago hazten ari delarik. Batzuek milurteko epidemiaz hitz egiten dute. Eta egunerokotasunean erailtzen dugun hitza bada ere, ba al dakigu benetan zertaz ari garen?

Kantzerra edo minbizia kontrolik gabeko zelulen zatiketa eta hazkuntza ezaugarritzat daukaten gaixotasunen multzo handia da: gaitz bakar batez ari garela uste badugu ere, beraien artean oso ezberdinak diren eta kausa eta pronostiko oso bestelakoak dituzten eritasunak ari gara hartzen kontuan.

Irakurtzen jarraitu »

Laburpen hitzak:
2012/04/24

‘Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau’

by Sasikazetaria

Askotan, gizakiok neurrigabeko itxaropenak eraikitzen ditugu inguratzen gaituzten gauzekiko. Izan ere, amestea librea da, polita da, eta oraingoz behintzat, doakoa. Hala ere, kontuz, PPkoek legealdi honetan estreinatu dituzten artaziek herdoilezinak dirudite eta. Nork daki, XXI.mendean teknologian ematen ari den bilakaera ikusita, beharbada gure burmuinean ere TAO/OTA ezarriko digute (espero dut Odon Elorzak ez irakurtzea artikulu hau, bestela jai daukagu!). Tontoa ni, PPko putreei ideiak ematen ari naizelako artikulu honen bitartez, aportazio honen inolako beharrik ez dutenean. Gure baitan egiaztatzen ari gara artaziak primeran erabiltzen dakitela, euren kontu korronteetan izan ezik, noski.

Irakurtzen jarraitu »

Laburpen hitzak: , , ,
2012/04/14

Coca-Cola Light, hiltzaile isila

by Irakutrezin

Kutremailea: Karlos Aizpurua

1982an sortu zen Coca-Colaren freskagarri berri hau, Diet Coke izenarekin. Hala ere, laster aldatu behar izan zioten izena zenbait lekutako lege arazoak zirela eta. Izan ere, zerikusi gutxi dauka Coca-Colaren “light” bertsio honek dietarekin.

Gaur egun munduko hirugarren freskagarri salduenaren botilak zera dio:

Osagaiak: Ur karbonatatua, karamelu koloreduna, azido fosforikoa, potasio benzoatoa (freskotasuna mantentzen du), cafeina, azido zitrikoa, aroma naturalak

Irakurtzen jarraitu »

Laburpen hitzak:
2012/04/11

Eguraldiak barkatzen ez duenean…

by Irakutrezin

Kutremailea: Beñat Los Arcos

Aste Santu garaia da eta horrek, gauza guztiek bezala, ideia ugari ekartzen dizkigu burura. Guztien gainetik, noski, oporraldia. Gehienontzat behintzat. Jada ahaztu samar daukagu zein den jaiegun hauen benetako arrazoia, gero eta laikoagoa den gizarte honetan. Eta hau ez da kritika bat, inondik inora. Baina oporrak opor dira, baita krisi garaian ere. Egoera zailetan atsedenaldi bat hartzeak, egunerokotasun monotonoaren eta ematen dizkiguten albiste gero eta ilunagoen larriduratik aldentzeko aukera eskaintzen du. Eta aprobetxatu behar.

Irakurtzen jarraitu »

2012/03/18

Ehun ingenieritza edo medikuntza erregeneratiboa: Organoak norberaren neurrira?

by Irakutrezin

Kutremailea: Maitena Tellaetxe

Orain arte, norbaiti organo edo ehun batek huts egin dionean eta hura konpontzerik egon ez denean, transplante edo injerto bat egitea izan dira irtenbide bakarrak. Teknika hauek, hala ere, hainbat arazo dakarkite, hala nola, zirugia inbasiboaren beharra, inplantearen errefusatzea edo iraupen mugatua. Afera hauei aurre egiteko asmotan, ikerlariek urteak daramatzate ikertzen eta, dirudienez, prozesu konplikatu hauek egunak zenbatuta edukiko lituzkete. Arrazoia jakin nahi baduzue, jarraitu irakurtzen.

Irakurtzen jarraitu »

2012/03/14

Sahara Maratoia (Sahara Marathon)

by Irakutrezin

Kutremailea: Zakurmutur

  • Zer da Sahara marathoia?

 Sahara Marathoia urtero Arjeliako Tindouf inguruan dauden errefuxiatu sahararren kanpamentuetan antolatzen den elkartasunezko lasterketa da. Desertuan burutzen den lasterketa da, eta bere ezaugarria errefuxiatu eremu batean gauzatzen den froga bakarra izatea da. Lasterketa hauetan 20 herrialdetik gorako eta bost kontinenteetako korrikalariek hartzen dute parte. Bertoko kirol erakundeak eta nazioarteko elkartasun erakundeek antolatzen dute.

Irakurtzen jarraitu »

Laburpen hitzak: ,
2012/03/08

Basque Culinary Center eta euskara

by Irakutrezin

Kutremailea: AAIZ

Mondragon unibertsitate eta euskal sukaldariei esker 2009an sortu zen Basque Culinary Center Fundazioa. Unibertsitate hau sortu zuten pertsonen helburua gastronomia munduan zehar zabaltzea da. Espainiako lehen gastronomiako unibertsitatea da eta Donostian dago. Karrerak lau urte iraungo du eta bere lehenengo urtean berrehun ikasle inguru  ditu.

Irakurtzen jarraitu »

Laburpen hitzak: ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.